LogoHomeNaturgy

NATURGY IBERIA SAren PRIBATUTASUN-POLITIKA

I. TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Naturgy Iberia SA (aurrerantzean Naturgy) entitateak Av. America, 38, 28028, Madrilen du egoitza, eta IFK A-08431090 du, eta zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna da.

II. TRATATZEN DITUGUN DATU PERTSONALAK 
II.1. Tratatzen ditugun datu pertsonalen jatorria

Naturgyk tratatzen dituen datu pertsonalek honako hauetan dute jatorria: 

  • Zuk emandako datuak (adibidez: izen-deiturak, NAN, telefonoa, helbide elektronikoa, IBAN, etab.).
  • Naturgyk behatutako datuak, edo zu eta Naturgyren arteko harremana garatzeagatik, izapidetzeagatik eta mantentzeagatik sortutakoak (adibidez: kontratatutako produktuak, egindako kontsumoak, etab.).
  • Ondorioztatutako datuak, adibidez, profil konplexuak eginez, aldez aurretik onartu hori baduzu.
  • Sektore publikoko edo pribatuko hirugarrenengandik, informazio publikotik edo sarbide publikoko iturrietatik lortutako datuak (adibidez, erregistro publikoetatik, katastrotik, egunkari eta aldizkari ofizialetatik, telefono-zerrendetatik, profesional-elkargoetako pertsonen zerrendetatik, kreditu-informazioko sistemetatik, sare sozialetatik, higiezinen atarietatik eta abarretatik datorren informazioa).
Normalean, zuk emandako datuak edo Naturgy eta zure arteko harremanaren ondorioz sortutako datuak bakarrik tratatuko ditu Naturgyk. Aipatutako beste iturri batzuetatik datozen datuak soilik erabiliko ditu, politika honen III. atalean hala zehazten den kasuetan.

II.2. Tratatzen ditugun datu pertsonalen kategoriak
Naturgyk hainbat motatako datu pertsonalak tratatu ahal izango ditu, erabiltzeko helburuaren arabera:
  • Identifikazio eta harremanetarako datuak, hala nola: izen-deiturak, NAN, pasaportea edo AIZ, helbide elektronikoa, posta helbidea, telefonoa, IP helbidea, CUPS, eskuzko sinadura edo sinadura elektronikoa, ahotsa (adibidez, telefono bidezko komunikazioak grabatzea), irudia.
  • Naturgyren aplikazioetan edo web plataformetan erregistratzeko eta sartzeko erabiltzaile-datuak eta pasahitza.
  • Datu ekonomiko eta finantzarioak, hala nola: helbideratzeko banku-kontuaren zenbakia, Naturgyri zor zaizkion zenbatekoak, ondare-kaudimenari buruzko informazioa, errentaren zenbatespena.
  • Datu pertsonalak, hala nola jaioteguna, generoa, nazionalitatea, hizkuntza, familia-egoera.
  • Inguruabar sozialei buruzko datuak, hala nola etxebizitzaren edo lokalaren ezaugarriak, zaletasunak eta bizimodua.
  • Kontratatutako produktu eta zerbitzuen datuak, hala nola: kontratatutako produktu eta zerbitzu mota, kontratu-zenbakiak, kontratatutako potentzia, tarifa aplikagarria, energia-kontsumoak, kontsumoen ordu-banaketa, fakturazio-historia, egindako kontsultak, eskaerak eta erreklamazioak, eta kontratu horiei lotutako beste edozein informazio.
  • Datu akademiko eta profesionalak, hala nola: prestakuntza, lanbide jarduera, non egiten duzun lan, kargua, elkarte, lanbide talde edo bestelako erakundeetako kide zaren.
  • Naturgyren nabigazio-datuak eta kanal digitalen erabilera-datuak (zuk baimena eman baduzu), geolokalizazio-datuak eta Naturgyren aplikazioak edo gailuak erabiliz jasotako beste datu batzuk (Naturgyren aplikazioan dagozkion baimenak eman dituzunean, edo, beste moduren batez baimena eman duzunean).

III. TRATAMENDUAREN HELBURUA, LEGEZKO OINARRIA, HARTZAILEAK ETA GORDETZEKO EPEA
Ondoko taulan, Naturgyk egindako datu-tratamendu bakoitzerako informazioa aurkituko duzu:
  • Tratamenduaren helburua: Naturgyk zertarako tratatzen dituen zure datu pertsonalak.
  • Oinarri juridikoa: deskribatutako helburu bakoitzerako Naturgyk zure datu pertsonalak tratatzea ahalbidetzen duen lege-oinarria. Oinarria zure baimena denean, horrek esan nahi du zure datuak xede horretarako erabiliko direla, baldin eta aldez aurretik, aitorpen baten bidez edo baiezko ekintza argi baten bidez, tratamendu horrekin ados zaudela adierazi baduzu. Hala nahi izanez gero, eskubidea izango duzu zure baimena edozein unetan ezeztatzeko, atzeraeraginik gabe. Oinarria interes legitimoa denean, Naturgyk aurretik haztapen-judizio bat egina izango du Naturgyk daukan interes legitimoaren eta zure interesen edo oinarrizko eskubide eta askatasunen artean, eta horren ondorioz, lehenak bigarrenek baino lehentasun handiagoa duela ondorioztatu izanen du. Haztapen-judizio horri buruz informazio gehiago eska dezakezu. Horretarako, Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jarri beharko duzu, Pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez. Era berean, gogorarazten dizugu eskubidea duzula zure datu pertsonalen edozein tratamenduri aurka egiteko, interes legitimoan oinarrituta badago. Eskubide hori pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez erabil dezakezu.
  • Hartzaileak: hirugarrenak, zeinei zure datu pertsonalak eman ahal dakizkien, eta hori egiteko arrazoia. Oro har, III. atal honetan deskribatuko diren helburuetarako, Naturgyk zure datu pertsonalak jakinarazi beharko dizkie hirugarrenei, horretarako lege aginduz behartuta badago. Bestalde, Naturgyk kontratatutako hornitzaile eta zerbitzu-emaile batzuek ere eskuratu ahal izango dituzte zure datu pertsonalak, tratamenduaren helburua lortzen laguntzeko, tratamenduaren arduradun diren aldetik. Hornitzaile horiek tratamendurako arduradun-kontratu baten pean jardungo dute, eta datu pertsonalak babesteko arloan legea betetzen dela bermatuko dute.
  • Gordetzeko epea: Naturgyk zure datu pertsonalak tratatzeko epea. Halere, legeri aplikagarrian xedatutakoaren arabera, zure datuak blokeatuta gera daitezke gero epaileen eta auzitegien, Ministerio Fiskalaren edo administrazio publiko eskudunen esku jartzeko, tratamendutik eratorritako erantzukizunak eskatzeko, eta erantzukizun horiek preskribatzeko epe irauten duen bitartean soilik.
A. NATURGYREN PRODUKTU EDO ZERBITZU BAT KONTRATATZEKO PROZESUAN
Naturgyren produktu edo zerbitzu bat kontratatzeko prozesua abiarazten duzunean, eta horretarako zure datu pertsonalak ematen dituzunean, Naturgyk helburu hauekin tratatu ahal izango ditu:
 
TRATAMENDUAREN HELBURUA OINARRI JURIDIKOA HARTZAILEAK GORDETZEKO EPEA OHARRAK
Ondare-kaudimenari eta diruzko, finantzazko edo kredituko betebeharrak ez betetzeari buruzko informazioa kontsultatzea ASNEF kreditu-informazioko sistemaren bidez, EQUIFAX IBERIA SL enpresak kudeatua, edo behar bezala jakinaraziko zaizun beste edozein sistemaren bidez, eta Naturgyrekin zorrak izateari buruzko informazioa kontsultatzea.
Kontsulta horien ondorioz, kontratazio eskaera onartu edo ukatzeko erabaki automatizatua hartuko da.
Kreditu-informazioko sistemetatik lortutako informazioa kontsultatzeko eta tratatzeko, Naturgyren interes legitimoa hartuko da kontuan, zuk eskatutako kontratazioaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko, eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren (DBLO) 20.1.e) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Erabaki automatizatua hartzea ezinbestekoa da zurekin kontratua sinatzeko, 2016/679 EB Erregelamenduaren (DBEO) 22.2.a) artikuluan xedatutakoaren arabera.

 
Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
 
Kreditu-informazioko sistemei egindako kontsultetatik lortutako datuak kontratazio-prozesua amaitu arte gordeko dira.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Sistema informatiko batek aipatutako kontsultak egingo ditu, eta, kontsulta horien bidez, kopuru jakin batetik gorako diruzko, finantzazko edo kredituko betebeharrak betetzen ez dituzula baieztatzen duen informazioa lortzen duenean, sistemak, automatikoki eta gizakiaren esku-hartzerik gabe, Naturgyren produktua edo zerbitzua kontratatzeko zure eskaera errefusatuko du.
Hala eta guztiz ere, zuk nahi izanez gero, eskubidea duzu erabaki horretan gizakiaren esku-hartzea eskatzeko, zure ikuspuntua adierazteko eta erabakiaren aurka egiteko. Horretarako, gurekin harremanetan jarri beharko duzu helbide honen bitartez:
clientesarco@naturgy.com.
 
Kontratazioa abiarazteko gure webgunean zure datuak sartu badituzu eta espresuki baimena eman badiguzu, zurekin harremanetan jarriko gara hasitako kontratazio-prozesua osatzen laguntzeko. Online formularioaren bidez eman diguzun baimena.
 
Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
 
Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:
(i) Baimena eman zenuenetik hilabete igaro denean.
(ii) Emandako baimena ezeztatzen duzunean.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.
 

B. BEZERO BIHURTU ONDOREN
Zure datu pertsonalak ondoren azaltzen diren xedeetarako tratatu ahal izango ditu Naturgyk. Horietako batzuk baimena eman badiguzu bakarrik tratatuko ditugularik, kontratatzeko unean eskatuko dizugu baimen hori. Naturgyk deskribatutako helburuetarako datuak tratatzen jarraitu ahal izango du, nahiz eta zu bezero izateari utzi, “Gordetzeko epea” atalean adierazten den bezala:
 
TRATAMENDUAREN HELBURUA OINARRI JURIDIKOA HARTZAILEAK GORDETZEKO EPEA OHARRAK
Kontratu-harremana mantentzea, garatzea eta kudeatzea (adibidez, fakturazioa, bezeroarentzako arreta, erreklamazioen kudeaketa, etab. ).
 
Zurekin sinatutako kontratua gauzatzea.
 
Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
Jakinarazten dizugu, bezeroarentzako arreta-zerbitzua emateko, Kolonbian kokatuta dauden hornitzaileek datuetarako sarbidea izango dutela. Europako Batzordeak ez du egokitze-erabakirik eman herrialde horretarako. Datu-transferentzia horiek egiteko oinarritzat hartuko dira Europako Batzordeak onartutako Kontratu Klausula Tipoak, hornitzaile horiekin sinatu direnak. Informazio gehiago nahi izanez gero, Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, Pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez.

 
Datu pertsonalak gorde eginen dira kontratu harremanak dirauen bitartean, horretarako bildu baitira.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Kontratazio-prozesuan nahitaezkotzat jotzen diren datuak beharrezkoak dira eskainitako produktuaren/zerbitzuaren kontratazioa osatzeko; beraz, ematen ez badizkiguzu, ezin izango dugu horien kontratazioa kudeatu.
 
Jakinarazpenak bidaltzea
kontratatutako produktu edo zerbitzuari edo Naturgyrekin duzun kontratu-harremanari buruzko informazioa emateko (adibidez, faktura azaltzeko informazioa, edo faktura posta elektronikoz jasotzeko edo fakturen ordainketa zatikatzeko aukera emateko, eremu pribatuaren bidez kudeaketak egiteko, datuak eguneratzeko kanpainak, etab.). Ez dira merkataritza-komunikazioak.

 
Naturgyk duen interes legitimoa bezeroak kontratatuak dituen produktu edo zerbitzuekin lotutako alderdiei buruz edo Naturgyrekin duen kontratu-harremanaren alderdiei buruz informazioa emateko.
Naturgyk uste du bezero guztiek Naturgyrekin duten harremanari buruzko alderdi horien berri izateko arrazoizko itxaropena dutela.

 
Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
 
Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:
(i) Naturgy eta zure arteko kontratu-harremana bukatzea.
(ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.
 
Zuri buruzko oinarrizko profila lantzea, helburu komertzialekin.
 
Naturgyk duen interes legitimoa, (i) bere bezeroak hobeto ezagutzeko: (ii) produktuen eskaintza hobetzeko; (iii) merkataritza-komunikazioak bezero bakoitzaren profilera egokitzeko.
 
Lantzen den profila sinplea edo oinarrizkoa delarik, ez da zure pribatutasunerako inbaditzailea, eta zure eskubideak edo interesak errespetatzen ditu.

 
Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
 
Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:
(i) Naturgy eta zure arteko kontratu-harremana bukatzea.
(ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Zure profila lantzeko zure datu pertsonalak aztertu behar dira, Naturgyk merkaturatutako produktu- eta zerbitzu-motekin lotutako zure beharrei edo lehentasunei buruzko alderdiak aurreikusteko.
Oinarrizko profilaren bidez Naturgyk zure oinarrizko alderdi batzuk azter ditzake (adibidez, bizitokia, lehendik kontratatutako produktuak), eta horri esker, zure beharretara nolabait bideratuta egon daitezkeen eskaintza komertzialak egin ahalko ditu (adibidez, Naturgyk ez dizu kontratatuta duzun tarifari buruzko informazio komertzialik bidaliko).
Zure oinarrizko profila lantzeko, kontratatuta dauzkazun produktu edo zerbitzuen ondorioz zuri buruz duen informazioa soilik erabiliko du Naturgyk, hala nola identifikazio- eta kontaktu-datuak eta Naturgyrekin kontratatutako produktu eta zerbitzuen datuak, zure eremu pribatuari buruzko informazioa kanpo utzita (adibidez, energia-kontsumoaren ordu-banaketa).
Aztertutako datuak ez dira osatuko beste iturri batzuetatik datorren informazioarekin.
Zure oinarrizko profila lantzean, zuri ondorio juridikoak ekarri ahal dizkizun edo modu esanguratsuan eragin ahal dizun erabakirik ez da hartuko, eta ez du inola ere esan nahi Naturgyren edozein produktu edo zerbitzu kontratatzea eragotziko zaizunik.
Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

 
Zuri buruzko profil konplexua lantzea, helburu komertzialekin.
 
Zuk emandako baimena.
 
Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
 
Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, emandako baimena ezeztatzen duzun arte:
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Zure datuak helburu horrekin bakarrik tratatuko dira aldez aurretik baimena eman baduzu.
Zuri buruzko profil konplexua lantzeko azterketa landuagoak egin beharko dira, eta horri esker, Naturgyk zure ohiturei eta inguruabar pertsonalei buruz gehiago jakin ahal izango du. Hala, Naturgyk zure behar edo lehentasunei buruzko iragarpen zehatzagoak egin ahal izango ditu, merkaturatzen dituen produktu- eta zerbitzu-motei dagokienez.
Zuri buruzko profil konplexua lantzeko, zuk emandako datuak, Naturgyk behatutako datuak eta zure eta Naturgyren arteko harremana garatzeagatik, izapidetzeagatik eta mantentzeagatik sortutako datuak erabiltzeaz gain, pribatutasun-politika honetako II.1 atalean zerrendatutako gainerako iturrietatik datozen datuak ere erabiliko ditu (adibidez, zure etxebizitzaren tamainari buruzko informazioa, katastrotik hartua).
Helburu horrekin tratatu daitezkeen datuak, aipatutako iturrietatik lor daitezkeenak, pribatutasun-politika honen II.2 atalean zerrendatutako edozein kategoriatakoak izan daitezke, eta gehienez ere azken 3 urteei buruzkoak izango dira.
Ez dira datu-kategoria bereziak erabiliko (erlijioa, ideologia, osasuna, etab.).
Beraz, profil konplexua lantzean, Naturgyk kontuan hartu ahal izango du Naturgyrentzat interesgarriak diren zenbait portaera-ohitura ezagutzeko aukera emango dion informazioa (adibidez, gas- eta/edo elektrizitate-kontsumoen xehetasunak eta kontsumo horien ordutegiak).
Informazio hori guztia aztertuta, Naturgyk, bere produktu eta zerbitzuei buruzko informazio komertzial orokorra emateaz gain, zure inguruabarretara eta jokabide-ohituretara askoz hobeto egokitzen den informazio komertziala ere eskainiko dizu (adibidez, etxebizitza motaren eta kontsumo ohituren araberako tarifak).
Hori guztia dela eta, Naturgyk zure profil konplexua landuko du soilik zure berariazko baimena baldin badu, eta baimen hori edozein unetan eta doan ezeztatu ahal izango duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.
Edozein bidetatik harremanetan jartzea, baita posta elektronikoz edo antzeko komunikazio elektroniko bidez,
lehendik kontratatutakoen antzeko Naturgyren produktu edo zerbitzuei buruzko jakinarazpen komertzialak bidaltzeko.

 
Naturgyk bere bezeroei beste produktu edo zerbitzu batzuk eskaintzeko duen interes legitimoa.
Eta jakinarazpen hori posta elektronikoz edo beste komunikabide elektroniko baliokideren baten bidez egiten bada, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 21.2 artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio. Lege horren arabera, Naturgyk ez du zure baimena lortu beharrik jakinarazpen horiek bidaltzeko.
Naturgyren eta zure arteko kontratu-harremana dela eta, Naturgyk uste du horrelako merkataritza-komunikazioak jasotzeko arrazoizko itxaropena duzula.

 
Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
 
Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:
(i) Naturgy eta zure arteko kontratu-harremana bukatzea.
(ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Jakinarazpen komertzial horiek helarazteko, Naturgyk zure identifikazio eta harremanetarako datuak erabiliko ditu.
Halaber, Naturgyk oinarrizko profila erabil dezake, eta, zure baimena eman baduzu, aurreko ataletan deskribatutako profil konplexua ere bai, jakinarazpen komertzial horien edukia zehazteko.
Naturgyk jakinarazpen horiek baliabide elektronikoen bidez bidaltzen dizkizunean, horietako bakoitzean aukera emango dizu jasotzeari utzi nahi diozula adierazteko.
Nolanahi ere, zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

 
Edozein bidetatik harremanetan jartzea, baita posta elektronikoz edo antzeko komunikazio elektroniko bidez,
Naturgyrekin lankidetzan aritzen diren hirugarren kolaboratzaileen produktu edo zerbitzuei buruzko edo Naturgyren produktu edo zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak helarazteko, kontratatuak dituzunen antzekoak ez badira ere, baita kontratua amaitu ondoren ere.

 
Zuk emandako baimena.
 
Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
 
Naturgyk xede horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, emandako baimena ezeztatzen duzun arte edo xede horretarako zure datuen tratamenduaren aurka egiten duzun arte.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Zure datuak helburu horrekin bakarrik tratatuko dira aldez aurretik baimena eman baduzu.
Naturgyk bidalitako jakinarazpen komertzial horiek Naturgyren edozein produktu eta zerbitzuri buruzkoak izan daitezke, baita Naturgyk lankidetza-hitzarmenak dituen beste erakunde batzuen produktu eta zerbitzuei buruzkoak ere, esteka honetan zerrendatuta dauden jarduera-sektoreetakoak:  www.naturgy.es/sektoreak
.
Jakinarazpen komertzial horiek helarazteko, Naturgyk zure identifikazio eta harremanetarako datuak erabiliko ditu.
Halaber, Naturgyk oinarrizko profila erabil dezake, eta, zure baimena eman baduzu, aurreko ataletan deskribatutako profil konplexua ere bai, jakinarazpen komertzial horien edukia zehazteko.
Naturgyk jakinarazpen horiek baliabide elektronikoen bidez bidaltzen dizkizunean, horietako bakoitzean aukera emango dizu jasotzeari utzi nahi diozula adierazteko.
Nolanahi ere, zure baimena ezeztatzeko edo zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

 
Zure datu pertsonalak Naturgy taldeko enpresei eta lankidetza-hitzarmenak ditugun beste erakunde batzuei jakinaraztea, haien produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak bidal diezazkizuten, baita baliabide elektronikoen bidez ere.
 
Zuk emandako baimena.
 
Zure datu pertsonalak Naturgy taldeko sozietateei eta “Oharrak” zutabean deskribatutako jarduera-sektoreetako beste erakunde batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.
Halaber, Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

 
Naturgyk xede horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, emandako baimena ezeztatzen duzun arte edo xede horretarako zure datuen tratamenduaren aurka egiten duzun arte.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Zure datuak helburu horrekin bakarrik tratatuko dira aldez aurretik baimena eman baduzu.
Naturgyk zure identifikazio eta harremanetarako datuak, kontratatutako produktu eta zerbitzuei buruzkoak, ezaugarri pertsonalei buruzkoak eta inguruabar sozialei buruzkoak jakinarazi ahal izango dizkie Naturgy taldeko sozietateei eta lankidetza-hitzarmenak dituzten beste erakunde batzuei, lotura honetan zerrendatuta dauden jarduera-sektoreetakoak:  www.naturgy.es/sektoreak
.
Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

 
Ez ordaintzeak eta zorren kobrantza kudeatzea (ordaintzen ez baduzu).
 
Naturgyk interes legitimoa du bere kontratu-eskubideak errespetatuko direla bermatzeko bideak bilatzeko eta, hartara, zor zaizkion zenbatekoak kobratzeko.
 
Uste dugu edozein bezerok arrazoizko itxaropena duela Naturgyri kontratatu dizkion produktu edo zerbitzuengatik zor dituen zenbatekoak erreklamatzeko.

 
Diruzko betebeharrak ez betetzeari buruzko datuak ASNEF kreditu-informazioko sistemari (EQUIFAX IBERICA SL enpresak kudeatzen du) edo behar bezala jakinaraziko zaion beste edozeini jakinarazi ahal izango zaizkio. Hori Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.
Halaber, Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

 
Naturgyk xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako xederako beharrezkoak diren bitartean.
Ordaintzen ez baduzu, Naturgyk kreditu-informazioko sisteman datuak mantenduko ditu ez-betetzeak irauten duen bitartean soilik, eta gehienez ere bost urteko epean, diruzko betebeharra amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Kreditu-informazioko sistemei datuak jakinarazteari dagokionez, jakinarazten dizugu, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 20. artikuluan eta 2016/679 EB Erregelamenduaren (DBEO) 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, Naturgyk eta aipatutako kreditu-informazioko sistema kudeatzen duen erakundeak, tratamenduaren arduradun diren aldetik, hitzarmen bat sinatu dutela. Akordio horren funtsezko alderdiak zure eskura dituzu; horiei buruzko informazioa Datuak Babesteko ordezkariari eskatu besterik ez duzu egin behar, pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez.
 
Zurekin harremanetan jartzea jasotako zerbitzuarekin edo kontratatutako produktuarekin duzun gogobetetze-maila ezagutzeko eta, hala, zerbitzuaren kalitatea ebaluatzeko.
Horrek barne hartzen du bezero zaren aldetik baja zergatik eman duzun jakiteko deia edo jakinarazpena, Naturgyrekin duzun kontratu-harremana etetea erabakitzen baduzu.

 
Naturgyk interes legitimoa du eskainitako produktuen eta emandako zerbitzuen kalitatea ebaluatzeko, bai Naturgyren eskutik zuzenean, bai produktu eta zerbitzu horiek emateko lankidetzan aritzen diren kolaboratzaileen edo hirugarrenen eskutik ere, funtsezkoak baitira kalitate-estandar egokiak bermatzeko.
Naturgyren produktu edo zerbitzu bat erabiltzean, uste dugu horri buruz kontsultak jasotzeko arrazoizko itxaropena duzula.

 
Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
 
Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:
(i) Naturgy eta zure arteko kontratu-harremana bukatzea.
(ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Inkesta horri erantzutea borondatezkoa izango da beti.
Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

 
Zurekin harremanetan jartzea merkatu-azterketak egiteko.
 
Naturgyk interes legitimoa du herritarrek oro har energiaren sektoreari buruz duten pertzepzioa ezagutzeko, bai eta Naturgyren eta haren produktu eta zerbitzuen irudia ezagutzeko ere, eta, bereziki, haren interesak eta beharrak ezagutzeko.
Naturgyk uste du kontsultatutako pertsonek, Naturgyren bezero direnez, adierazitako alderdiei buruz galderak jasotzeko arrazoizko itxaropena dutela.

 
Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
 
Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:
(i) Naturgy eta zure arteko kontratu-harremana bukatzea.
(ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Merkatu-azterketa bat da Naturgyk egindako ikerketa bat, non, besteak beste, bezeroei galderak egiten dizkien, energiaren merkatuaren edo bertan dauden edo eskatzen diren produktu eta zerbitzuen alderdi desberdinei buruz zer iritzi duten jakiteko, eta, hala, lortzen diren emaitzen arabera, merkatu horretan jarduteko moduari buruzko erabakiak hartu ahal izateko.
Merkatu-azterketetan lortutako informazioa modu agregatuan aztertzen da; beraz, zuk emandako informazioa anonimo bihurtuko da eta ezingo da zurekin zuzenean lotu.
Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

 
Naturgyko Bezeroaren Eremuko erabiltzailearen erregistroa kudeatzea (zuk eskatu duzunean). Horri esker, bertara sartu eta hark eskaintzen dituen funtzionalitateak erabili ahal izango dituzu.
 
Naturgyko Bezeroaren Gunean erabiltzaile gisa erregistratzea eskatzean zuk emandako baimena.
 
Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
 
Naturgyk helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, Naturgyren Bezeroaren Guneko erabiltzailea zaren bitartean.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Erregistratzeko inprimakian nahitaezkotzat jotzen diren datuak beharrezkoak dira erabiltzailearen erregistroa behar bezala kudeatzeko; beraz, ez badituzu ematen, ezingo duzu erregistratu.
Naturgyk Bezeroaren Gunean erregistratzeko prozesuan zuk emandako datuak besterik ez ditu erabiliko horretarako.
Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.
Baimen hori ezeztatzen baduzu Naturgyko Bezeroaren Eremuko erabiltzaile izateari utziko diozu, eta beraz, ezingo duzu eremu horretan sartu eta eskaintzen dituen funtzionalitateak erabili.

 
C. NATURGYK KONTAKTATUTAKO BEZERO POTENTZIALEI DAGOKIENEZ
Batzuetan, nahiz eta bezeroa ez zaren edo informazio eske Naturgyrekin harremanetan jarri ez zaren, baliteke Naturgyren dei komertzialak jasotzea. Kasu horretan, zure datuak hirugarrenek emango dizkiote Naturgyri, eta haiek aldez aurretik baimena eskatu dizute  zure datu pertsonalak guri helarazteko, eskaintza komertzialak egiteko.
 
TRATAMENDUAREN HELBURUA OINARRI JURIDIKOA HARTZAILEAK GORDETZEKO EPEA OHARRAK
Edozein bidetatik harremanetan jartzea, baita
posta elektronikoz edo antzeko komunikazio elektroniko bidez, Naturgyk merkaturatutako produktu edo zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak helarazteko.

 
Zure datu pertsonalak eman dizkigun hirugarrenari zuk emandako baimena, datu horiek guri helarazteko aukera emanez, merkataritza-jakinarazpenak egin ahal izateko.
 
Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
 
Naturgyk xede horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, emandako baimena ezeztatzen duzun arte edo xede horretarako zure datuen tratamenduaren aurka egiten duzun arte.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Zure identifikazio- eta kontaktu-datuak eta, batzuetan, kontratatutako produktu eta zerbitzuei buruzko datuak, ezaugarri pertsonalak eta zure gizarte-inguruabarrenak hirugarrenek Naturgyri ematen dizkiote, zure datu pertsonalak helarazteko eman duzun baimena oinarri hartuta, adierazitako helbururako.
Hirugarrenak askotarikoak direnez eta denboran zehar aldatzen joan daitezkeenez, ezin ditugu pribatutasun-politika honetan zerrendatu, baina zurekin harremanetan jartzean adieraziko dizugu zein hirugarrenek eman dizkigun zure datuak, eta, horrez gain, kontsulta hau zuk ere egin dezakezu, zure eskaera pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara bidaliz.
Halaber, zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

 

D. NATURGYREKIN HAINBAT HELBURUREKIN HARREMANETAN JARTZEN DIREN PERTSONEI DAGOKIENEZ
Batzuetan, zu, bezeroa izan ala ez, Naturgyra jo dezakezu informazioa, eskaintzak edo aurrekontuak eskatzeko, kontsultak egiteko, dendan bertan aurrez hitzordua eskatzeko, Naturgyk antolatutako sustapen eta/edo ekitaldietan parte hartzeko, edo Naturgyrekin elkarreraginean aritzeko edo bestelako kudeaketak egiteko, Naturgyrekin aurrez kontratuzko harremanik izan ala ez alde batera utzita. Horretarako, zure datu pertsonal batzuk emango dizkiguzu. Naturgyk datu horiek ondoko helburuetarako erabili ahalko ditu:
 
TRATAMENDUAREN HELBURUA OINARRI JURIDIKOA HARTZAILEAK GORDETZEKO EPEA OHARRAK
Naturgyri egiten diozun eskaera, kontsulta edo errekerimendua kudeatu eta erantzutea, Naturgyrekin aurretik egindako kontratu batekin zerikusirik ez duena.
 
Eskaera, kontsulta edo errekerimendu hori Naturgyk horretarako prestatutako kanalen baten bidez egitean emandako baimena.
 
Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
 
Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:
(i) Zure eskaeraren edo kontsultaren kudeaketa amaitzea.
(ii) Ezabatzea eskatzen baduzu edo emandako baimena ezeztatzen baduzu.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Naturgyk xede horrekin tratatuko dituen datuak zuk emandakoak dira, eskaera, kontsulta edo errekerimendua dela eta.
Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.
Baimen hori ezeztatzen baduzu, uko egingo diozu zure eskaera edo kontsulta hartzeari.

 
Edozein bidetatik harremanetan jartzea, baita
bitarteko elektronikoen bidez, Naturgyren produktu edo zerbitzuei buruzko edo Naturgyrekin lankidetzan aritzen diren hirugarren kolaboratzaileei buruzko merkataritza-jakinarazpenak helarazteko.

 
Zuk emandako baimena.
 
Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
 
Naturgyk xede horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, emandako baimena ezeztatzen duzun arte edo xede horretarako zure datuen tratamenduaren aurka egiten duzun arte.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Zure datuak helburu horrekin bakarrik tratatuko dira aldez aurretik zure baimena eman baduzu. Baimen hori eskatuko zaizu, normalean, eskaera edo gestioren bat egiteko Naturgyra deitzen duzunean.
Naturgyk bidalitako jakinarazpen komertzial horiek Naturgyren edozein produktu eta zerbitzuri buruzkoak izan daitezke, baita Naturgyk lankidetza-hitzarmenak dituen beste sozietate batzuen produktu eta zerbitzuei buruzkoak ere, esteka honetan zerrendatuta dauden jarduera-sektoreetakoak:  www.naturgy.es/sektoreak
.
Jakinarazpen komertzial horiek helarazteko, Naturgyk zure identifikazio eta harremanetarako datuak erabiliko ditu, zuk emandakoak hain zuzen.
Naturgyk jakinarazpen horiek baliabide elektronikoen bidez bidaltzen dizkizunean, horietako bakoitzean aukera emango dizu jasotzeari utzi nahi diozula adierazteko.
Nolanahi ere, zure baimena ezeztatzeko edo zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

 
Zure datu pertsonalak Naturgy taldeko enpresei eta lankidetza-hitzarmenak ditugun beste erakunde batzuei jakinaraztea, haien produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak bidal diezazkizuten, baita baliabide elektronikoen bidez ere.
 
Zuk emandako baimena.
 
Zure datu pertsonalak Naturgy taldeko sozietateei eta “Oharrak” zutabean deskribatutako jarduera-sektoreetako beste erakunde batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.
Halaber, Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

 
Naturgyk xede horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, emandako baimena ezeztatzen duzun arte edo xede horretarako zure datuen tratamenduaren aurka egiten duzun arte.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Zure datuak helburu horrekin bakarrik tratatuko dira aldez aurretik zure baimena eman baduzu. Baimen hori eskatuko zaizu, normalean, eskaera edo gestioren bat egiteko Naturgyra deitzen duzunean.
Naturgyk zure identifikazio eta harremanetarako datuak, kontratatutako produktu eta zerbitzuei buruzkoak, ezaugarri pertsonalei buruzkoak eta inguruabar sozialei buruzkoak jakinarazi ahal izango dizkie Naturgy taldeko sozietateei eta lankidetza-hitzarmenak dituzten beste erakunde batzuei, lotura honetan zerrendatuta dauden jarduera-sektoreetakoak:  www.naturgy.es/sektoreak
.
Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

 
Izena eman duzun Naturgyren mintegien, hitzaldien, prestakuntza- edo jolas-ekintzen eta beste ekitaldi batzuen antolaketa eta garapena amaitu arte  kudeatzea (aurrerantzean, "ekitaldia"). Hala badagokio, bertaratze-ziurtagiriak prestatzeko.
 
Ekitaldian izena ematean zuk mandako baimena.
 
Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
 
Naturgyk helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:
(i) Ekitaldia amaitu eta hiru (3) hilabete igaro izana.
(ii) Ezabatzea eskatzen baduzu edo emandako baimena ezeztatzen baduzu.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.


 
Naturgyk helburu horrekin tratatuko dituen datuak ekitaldian izena emateko unean eman dituzunak dira.
 
Erregistratzeko inprimakian nahitaezkotzat jotzen diren datuak beharrezkoak dira ekitaldian parte-hartzea behar bezala kudeatzeko; beraz, ez badituzu ematen, ezingo duzu erregistratu.
 
Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.
 
Izena ematean emandako baimena ezeztatzen baduzu, ekitaldian parte hartzeari uko egingo diozu ere bai.

 
Izena eman duzun Naturgyren sustapen, lehiaketa, zozketa edo antzekoren antolaketa eta garapena amaitu arte kudeatzea (aurrerantzean, "sustapena").
 
Sustapenean parte hartzeko izena ematean zuk emandako baimena.
 
Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
 
Naturgyk helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:
(i) Sustapena amaitu eta hiru (3) hilabete igaro izana.
(ii) Ezabatzea eskatzen baduzu edo emandako baimena ezeztatzen baduzu.
 
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Naturgyk helburu horrekin tratatuko dituen datuak sustapenean izena emateko unean eman dituzunak dira.
 
Erregistratzeko inprimakian nahitaezkotzat jotzen diren datuak beharrezkoak dira sustapenean parte-hartzea behar bezala kudeatzeko; beraz, ez badituzu ematen, ezingo duzu erregistratu.
 
Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.
 
Izena ematean emandako baimena ezeztatzen baduzu, sustapenean parte hartzeari uko egingo diozu ere bai.

 
Zure irudiak eta ahotsa erabiltzea Naturgyk antolatutako ekitaldiak eta/edo sustapenak komunikabide publiko edo pribatuetan zabaltzeko, baita sare sozialetan ere, ekitaldi horietan hartutako irudiak eta/edo ahotsa argitaratuta.
 
Zuk emandako baimena.
 
Zure irudia eta ahotsa erreproduzitu, zabaldu eta/edo hirugarrenei jakinarazi ahal izango zaizkie, kasuan kasuko ekitaldi edo sustapenean izena ematean kasu bakoitzean jakinarazitako moduan.
 
Halaber, Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

 
Naturgyk helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, emandako baimena ezeztatzen duzun arte eta ezabatzea eskatzen duzun arte.
 
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Zure baimena edozein unetan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.
 
Zurekin harremanetan jartzea jasotako zerbitzuarekin edo parte hartu duzun ekitaldi edo sustapenarekin duzun gogobetetze-maila ezagutzeko.
 
Naturgyk interes legitimoa du emandako zerbitzuen kalitatea ebaluatzeko, bai Naturgyren eskutik zuzenean, bai zerbitzu horiek emateko lankidetzan aritzen diren kolaboratzaileen edo hirugarrenen eskutik ere, funtsezkoak baitira kalitate-estandar egokiak bermatzeko.
Naturgyren zerbitzu bat erabiltzean edo jasotzean, uste dugu horri buruz kontsultak jasotzeko arrazoizko itxaropena duzula.

 
Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
 
Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:
(i) Deskribatutako helburua betetzea.
(ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.
 

E. ENTITATEETAKO HARREMANETARAKO PERTSONEI ETA LEGEZKO ORDEZKARIEI, BANAKAKO ENPRESABURUEI ETA PROFESIONAL LIBERALEI DAGOKIENEZ
Batzuetan, Naturgyk harreman profesionala izan dezake zuk zerbitzuak ematen dituzun pertsona juridikoarekin, edo zurekin, enpresaburu indibiduala edo profesional liberala bazara. Kasu horietan, baliteke Naturgyk zure harreman profesionaleko datuak izatea, eta, batzuetan, zuk duzun funtzioari edo lanpostuari dagozkionak (oro har, harreman profesionaleko datuak). Naturgyk datu horiek ondoko helburuetarako erabili ahalko ditu:
 
TRATAMENDUAREN HELBURUA OINARRI JURIDIKOA HARTZAILEAK GORDETZEKO EPEA OHARRAK
Harreman profesionala mantentzea, honako hauekin (dagokionaren arabera):
(i) Pertsona juridikoarekin, non zerbitzuak ematen dituzun
(ii) Zurekin, banakako enpresaburua edo profesional liberala zaren aldetik.

 
Naturgyren interes legitimoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 19. artikuluarekin bat etorriz.
 
Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
 
Naturgyk zure harreman profesionaleko datuak gorde eta erabiliko ditu, ezabatzea eskatzen duzun arte edo aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun arte.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Zure harreman profesionaleko datuak honela jaso ahal izan dira:
  1. Naturgyren eta zure zerbitzuak ematen dituen pertsona juridikoaren arteko kontratua edo harreman profesionala sinatzeko edo gauzatzeko unean, edo zurekin, enpresaburu indibiduala edo profesional liberala zaren aldetik.
  2. Sektore publikoko edo pribatuko hirugarrenen bidez, edo informazio publikoaren edo sarbide publikoko iturrien bidez.
  3. Networking bidez edo Naturgyko kideekin bilera profesionalen bidez.
  4.  Edo baliteke Naturgyri zuk zeuk eman izana, edo zerbitzuak ematen dituzun entitateak edo erakundeak eman izana, edo bere gainetik edo bere menpe dagoen beste entitate edo erakunde batek eman izana.
Zure harreman profesionaleko datuak tratatzearen helburua da Naturgyk zerbitzuak ematen dituzun pertsona juridikoarekin edozein harreman behar bezala kudeatzea, edo zurekin, enpresaburu indibiduala edo profesional liberala zaren aldetik; zure datuak ez dira tratatuko, ordea, pertsona fisiko zarela zurekin harremana kudeatzeko.
 
Ez ordaintzeak eta zorren kobrantza  kudeatzea (ordaintzen ez baduzu eta enpresaburu indibiduala edo profesional liberala bazara).
 
Naturgyk interes legitimoa du bere kontratu-eskubideak errespetatuko direla bermatzeko bideak bilatzeko eta, hartara, zor zaizkion zenbatekoak kobratzeko.
 
Uste dugu edozein bezerok arrazoizko itxaropena duela Naturgyri kontratatu dizkion produktu edo zerbitzuengatik zor dituen zenbatekoak erreklamatzeko.
 
Naturgyren interes legitimoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 20. artikuluarekin bat etorriz.

 
Diruzko betebeharrak ez betetzeari buruzko datuak ASNEF kreditu-informazioko sistemari (EQUIFAX IBERICA SL enpresak kudeatzen du) edo behar bezala jakinaraziko zaion beste edozeini jakinarazi ahal izango zaizkio. Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 20. artikuluaren arabera egingo da hori.
Halaber, Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

 
Naturgyk xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako xederako beharrezkoak diren bitartean.
Ordaintzen ez baduzu, Naturgyk kreditu-informazioko sisteman datuak mantenduko ditu ez-betetzeak irauten duen bitartean soilik, eta gehienez ere bost urteko epean, diruzko betebeharra amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Kreditu-informazioko sistemei datuak jakinarazteari dagokionez, jakinarazten dizugu, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 20. artikuluan eta 2016/679 EB Erregelamenduaren (DBEO) 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, Naturgyk eta aipatutako kreditu-informazioko sistema kudeatzen duen erakundeak, tratamenduaren arduradun diren aldetik, hitzarmen bat sinatu dutela. Akordio horren funtsezko alderdiak zure eskura dituzu; horiei buruzko informazioa Datuak Babesteko ordezkariari eskatu besterik ez duzu egin behar, pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez.
 

F. BESTE TRATAMENDU BATZUK
 
 
TRATAMENDUAREN HELBURUA OINARRI JURIDIKOA HARTZAILEAK GORDETZEKO EPEA OHARRAK
Datu pertsonalen babesaren arloko norbanakoen eskubideak erabiltzeko aurkeztu dituzun eskaerak kudeatzea.
 
2016/679 (EB) Erregelamenduak (DBLO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak tratamenduaren erantzuleari ezarritako legezko betebeharra betetzea.
 
Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
 
Naturgyk xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako xederako beharrezkoak diren bitartean.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Naturgyri aplika dakiokeen araudiak ezarritako legezko betebeharrak betetzea.
 
Naturgyri aplika dakiokeen legezko betebehar bat betetzea. Naturgy legez behartuta dagoen hirugarrenei jakinaraziko dizkie zure datu pertsonalak.
Halaber, Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datuak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

 
Naturgyk xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako xederako beharrezkoak diren bitartean.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

 
Batzuetan, Naturgyk zure datu pertsonalak tratatu behar ditu, normalean hirugarren bati jakinarazita, aplika dakiokeen legezko betebehar bat betetzeko.
 
Hona hemen energiaren sektoreko araudiaren ondorio diren kasu nabarmengarrienak:
  • Eskualdeko enpresa banatzaileari eta/edo erakunde publiko eskudunari datuak jakinaraztea, pobrezia energetikoari, kontsumitzaile ahulari, bonu sozialari eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzailea babesteko beste neurri batzuei buruzko neurriak har daitezen:
  1. Sektore Elektrikoko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 46.1.r) artikulua.
  2. Urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuaren 6.4, 19.3 eta 21. artikuluak, kontsumitzaile ahularen figura, bonu soziala eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileak babesteko beste neurri batzuk arautzen dituena.
  3. 6.4. artikulua 24/2105 Legea, uztailaren 29koa, etxebizitzaren eta energia-pobreziaren esparruko larrialdiei aurre egiteko presako neurriei buruzkoa (Kataluniako Lege autonomikoa).
  4. Abenduaren 23ko 4/2016 Legearen 9. xedapen gehigarria, etxebizitza-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonen etxebizitza-eskubidea babesteko neurriei buruzkoa (Kataluniako Lege autonomikoa)
  • Datuak jakinaraztea gasa edo elektrizitatea banatzen duten konpainiei, edo Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, baldin eta hala ezartzen badu gas- eta elektrizitate-sareetarako sarbide-prozesuak, alta-prozesuak, baja-prozesuak, hornitzaileen aldaketa-prozesuak, kontsumoen fakturazio-prozesuak eta Naturgyren jardueraren berezkoak diren beste prozesu batzuk erregulatzen dituen araudiak. Prozesu horiek erabat araututa daude, eta araudiak agintzen duenaren arabera gauzatu behar dira, batez ere Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak eta horiek garatzen dituen gainerako araudi osagarrian ezarritakoaren arabera.
Horrez gain, Naturgyk legezko betebeharra du agintaritza judizial edo administratibo eskudunak eta Segurtasun Kidego eta Indarrek eskatzen dizkioten datu pertsonalak jakinarazteko. Adibidez, araudi honen ondoriozkoak:
  • Maiatzaren 26ko 7/2021 Lege Organikoaren 7. artikulua, datu pertsonalak babesteari buruzkoa, arau-hauste penalak prebenitu, detektatu, ikertu eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatuko direnak.
Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 18. artikulua, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
 

IV. NAZIOARTEKO DATU-TRANSFERENTZIAK.

Datuak adierazitako helburuetarako tratatzeko Europako Esparru Ekonomikotik (“EEE”) kanpo transferitu behar badira, transferentzia horietarako oinarritzat hartuko dira EEEtik kanpo kokatutako konpainia horiekin nazioarteko transferentzietarako Europako Batzordeak hartutako datuen babeserako klausula-motak sinatzea, edo, bestela, araudi aplikagarrian aurreikusitako beste berme egokiren bat hartuko da. Aurreko ataleko “Hartzaileak” zutabean, informazio zehatzagoa aurki dezakezu horrelako transferentziak egiten diren kasuetan.

V. DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA

Naturgyk Datuak Babesteko ordezkari bat izendatu du. Hauek dira berarekin harremanetan jartzeko datuak:
- Posta-helbidea: Av. América, 38, C.P. 28028, Madril
- Helbide elektronikoa: 
dpd-dpo@naturgy.com

VI. DATU PERTSONALEN GAINEKO ESKUBIDEAK
Legez dagozkizun eta, bidezkoa denean, erabil ditzakezun eskubideak honako hauek dira:
ESKUBIDEA EDUKIA
Eskuratzea Naturgyk tratatzen dituen zure datu pertsonalak kontsultatu ahal izango dituzu.
Zuzenketa Zure datu pertsonalak aldatu ahal izango dituzu, okerrak edo osatu gabeak badira.
Ezabatzea Zure datu pertsonalak ezabatzea eska dezakezu.
Oposición Zure datu pertsonalak interes legitimoaren arabera ez tratatzeko eskatu ahalko duzu. Orobat, zure datu pertsonalak zuzeneko marketin-xedeetarako tratatzearen aurka ere egin dezakezu, baita profilak egitearen kontra ere, zuzeneko marketin horrekin zerikusia duen heinean.
Tratamendua mugatzea Zure datuen tratamendua mugatzea eska dezakezu:
  • Datuen zehaztasunaren aurka egitea egiaztatzen den bitartean.
  • Tratamendua legez kontrakoa denean, baina zure datuak ezabatzearen aurka egiten duzunean eta erabilera mugatzea eskatzen duzunean.
  • Naturgyk zure datuak tratatu behar ez dituenean, baina erreklamazioak egiteko edo defendatzeko behar dituzunean.
  • Interes publikoko misio bat betetzeko edo interes legitimoa betetzeko zure datuen tratamenduari aurka egin diozunean, tratamendurako arrazoi legitimoak zure datuen gainetik dauden egiaztatzen den bitartean.
Automatizatuak ez diren erabakiak Datuen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakiak zugan aplikagarri ez izatea eska dezakezu.
Baimena kentzea Edozein unetan kendu ahal izango duzu, atzeraeraginik gabe, zure datuak helburu jakin baterako tratatzeko aldez aurretik eman duzun baimena.
Eramangarritasuna Eman dizkiguzun datu pertsonalak formatu elektronikoan jaso ahal izango dituzu, eta beste entitate batera bidali ahalko dira ere bai.

Eskubide horiek bide hauen bidez erabili ahal izango ditu:
  • Helbide elektronikoa: clientesarco@naturgy.com
  • Posta-helbidea: Nori: Derechos LOPD Cliente, Plaça del Gas 1, 08003 Bartzelona.
“Solicitud Protección de Datos-Ejercicio de derechos” (“Datuen babesa-Eskubideak erabiltzeko eskaera”) jarri beharko duzu jakinarazpenaren erreferentzian. Horiek banakako eskubideak direnez, Naturgyk egiaztatu beharko du interesdunak edo baimendutako pertsonak erabiltzen dituela. Beraz, nortasuna egiaztatu beharko duzu, NANaren, AIZaren, pasaportearen edo agiri baliokidearen kopia bi aldeetatik bidaliz. Interesdunak baimendutako pertsona batek bere eskubideak erabiltzen baditu, baimenduaren identifikazioa eta baimen horren kopia ere bidali beharko ditu.
Naturgyk eskatutako informazioa hilabeteko epean igorriko du, eskaera jasotzeko datatik zenbatzen hasita. Beste bi hilabetez luza daiteke epe hori, konplexutasuna eta eskaera kopuruaren arabera.
Zure datu pertsonalak behar bezala tratatu ez ditugula uste baduzu, Datuak Babesteko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan lehen aipatutako kanalen bidez.
Edonola ere, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalen tratamenduan datuak babesteko araudia hautsi dela uste baduzu, eskubidea duzula Kontrol Agintaritza eskudunean erreklamazioa aurkezteko (adibidez, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia - www.aepd.es). 
 
Urria, 2021


rgpdactive desactivado

IDSFACTURA - 1477689799017,1477689799461,1477700932994,1477701235553,1477701236317,1477703987389,1477708270848,1477708268853,1477708348428,1477708347818,147771399324,14777474232907,1477713993247,1615611322387,1615621302314

IDSPAGE - 1615591754895

argssite - GNF