PRIBATUTASUN POLITIKA. LAGATZEA, S.A.REN KONTRATUAK NATURGY CLIENTES, S.A.U.RI
PRIBATUTASUN POLITIKA. LAGATZEA, S.A.REN KONTRATUAK NATURGY CLIENTES, S.A.U.RI
I. TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Pribatutasun-politika honen III. atalean deskribatutako tratamendu-xedeei dagokienez, Naturgy Iberia, S.A., IFZ A08431090 duena, eta Naturgy Clientes, S.A.U., IFZ A67760876 duena (aurrerantzean, bi erakundeak, Naturgy), helbidea Av. América, 38, 28033 Madrilen dutenak, tratamenduaren erantzunkideak dira.
EB 2016/679 Erregelamenduaren (DBEO) 26. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Naturgy Iberia, S.A. eta Naturgy Clientes, S.A.U. enpresek akordio bat sinatu dute, tratamenduaren erantzunkide diren aldetik. Akordio horren funtsezko alderdiak zure eskura dituzu; horiei buruzko informazioa eskatu besterik ez duzu egin behar, esteka honen bidez: /content/naturgy/es/gl/hogar/ayuda/contacto
II. TRATATZEN DITUGUN DATU PERTSONALAK
II.1. Tratatzen ditugun datu pertsonalen kategoriak
- Beherago deskribatzen diren (1) eta (2) datu-tratamenduetarako:
- Identifikazio-datuak: NAN.
- Kontratatutako produktu eta zerbitzuei buruzko datuak: kontratatutako produktu eta zerbitzuen tipologia, kontratu-zenbakiak.
- Beherago deskribatzen den (3) datu-tratamendurako:
- Lagatako kontratu bakoitzari lotutako datu pertsonal guztiak.
II.2. Tratatzen ditugun datu pertsonalen jatorria
Naturgyk tratatzen dituen datu pertsonalak, politika honetan deskribatutako baldintzen arabera, zurekin duen kontratu-harremanetik eratortzen dira, eta Politika honetan deskribatutako tratamenduak egiteko ez da beharrezkoa izango beste iturri batzuetatik datozen beste datu osagarri batzuk biltzea edo erabiltzea.
III. TRATAMENDUAREN HELBURUA, LEGEZKO OINARRIA, HARTZAILEAK ETA GORDETZEKO EPEA
Ondoko taulan, Naturgyk egindako datu-tratamendu bakoitzerako informazioa aurkituko duzu:
Tratamenduaren helburua: Naturgyk zertarako tratatzen dituen zure datu pertsonalak.
Oinarri juridikoa: deskribatutako helburu bakoitzerako Naturgyk zure datu pertsonalak tratatzea ahalbidetzen duen lege-oinarria. Oinarria interes legitimoa denean, Naturgyk aurretik haztapen-judizio bat egina izango du Naturgyk daukan interes legitimoaren eta zure interesen edo oinarrizko eskubide eta askatasunen artean, eta horren ondorioz, lehenak bigarrenek baino lehentasun handiagoa duela ondorioztatu izanen du. Haztapen-judizio horri buruz informazio gehiago eska dezakezu. Horretarako, Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jarri beharko duzu, Pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez. Era berean, gogorarazten dizugu eskubidea duzula zure datu pertsonalen edozein tratamenduri aurka egiteko, interes legitimoan oinarrituta badago. Eskubide hori pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez erabil dezakezu.
Hartzaileak: hirugarrenak, zeinei zure datu pertsonalak eman ahal dakizkien, eta hori egiteko arrazoia. Naturgyk kontratatutako hornitzaile eta zerbitzu-emaile batzuek ere eskuratu ahal izango dituzte zure datu pertsonalak, tratamenduaren helburua lortzen laguntzeko, tratamenduaren arduradun diren aldetik. Hornitzaile horiek tratamendurako arduradun-kontratu baten pean jardungo dute, eta datu pertsonalak babesteko arloan legea betetzen dela bermatuko dute.
Gordetzeko epea: Naturgyk zure datu pertsonalak tratatzeko epea. Halere, legeri aplikagarrian xedatutakoaren arabera, zure datuak blokeatuta gera daitezke gero epaileen eta auzitegien, Ministerio Fiskalaren edo administrazio publiko eskudunen esku jartzeko, tratamendutik eratorritako erantzukizunak eskatzeko, eta erantzukizun horiek preskribatzeko epe irauten duen bitartean soilik.
NATURGY IBERIA, S.A. ENPRESAK NATURGY CLIENTES, S.A.U. ENPRESARI KONTRATUAK LAGATZEKO ERAGIKETA
Naturgy Iberia, S.A.ren bezeroek sinatutako hornidura- eta zerbitzu-kontratuetako kontratu-baldintzetan aurreikusitakoaren arabera, enpresa horrek Naturgy Taldearen gasa edo elektrizitatea merkaturatzen duen beste edozein enpresari laga ahal izango dizkio kontratu horiek, hala nola Naturgy Clientes, S.A.U.ri.
Hori dela eta, Naturgy Iberia, S.A. eta Naturgy Clientes, S.A.U. merkataritza-eragiketa bat aztertzen ari dira, lehenengoak bigarrenari bezeroekin sinatutako hornidura- eta zerbitzu-kontratuen zorroa lagatzea ahalbidetzeko, horrela merkaturatzailearen eguneroko jardueraren kudeaketa arinagoa eta eraginkorragoa egin ahal izateko. Kontratuak lagatzeko eragiketa hori egin ahal izateko, bi erakundeek honako tratamendu-jarduera hauek egin behar dituzte:
- (1) Lagapenaren xede diren kontratuei buruzko bi sozietateen arteko komunikazioa, izaera pertsonaleko datuak barne, eragiketaren aurretik, eragiketaren bideragarritasuna eta hura egiteko baldintzak ebaluatzeko, eta, horrela, haren osaketa egokia eta zerbitzuen jarraitutasuna bermatzeko.
- (2) Erakunde bakoitzak bestearen bezeroen zerrenda eta kontratatutako produktuak eskuratzea, haiengan eragin komertzialik ez izateko, eta, hala, ebaluatu den baldintzetan operazioari eragiten dioten kontratazio berriak edo gurutzatuak saihesteko, eta operazioaren bigarritasuna arriskuan ez jartzeko.
- (3) Kontratuak lagatzen direnean, Naturgy Iberia, S.A.k Naturgy Clientes, S.A.U.ri jakinarazi behar dio lagatako kontratuei buruzko informazio guztia, kontratuei buruzko datu pertsonal guztiak barne.
TRATAMENDUAREN HELBURUA | OINARRI JURIDIKOA | HARTZAILEAK | GORDETZEKO EPEA | OHARRAK |
---|---|---|---|---|
Naturgy Iberia, S.A.k Naturgy Clientes, S.A.U.ri kontratuak lagatzea bideragarria den eta nola egin behar den ebaluatzea, eragiketa behar bezala burutzen dela eta zerbitzuak ematen jarraitzen direla bermatzeko. | Naturgyk kontratuen lagapena egiteko duen interes legitimoa, horien kudeaketa arinagoa eta eraginkorragoa egin ahal izateko. Kontratuak Naturgy Taldeko beste enpresa bati lagatzea bezero bakoitzak sinatutako kontratuan berariaz baimendu duenez, bezero guztiek behar diren datu-tratamenduak egiteko arrazoizko itxaropena dutela uste da, lagapen hori egin ahal izateko helburuarekin. Halaber, tratamento horiek zilegitasun-presuntzioa dute, Datuak Babesteko Lege Organikoaren 21. artikuluak ezartzen duen bezala. | Naturgy Iberia, S.A.k Naturgy Clientes, S.A.U.ri gasa eta elektrizitatea hornitzeko kontratuak ematea, aplikatu beharreko araudi sektorialean ezarritako prozedurei jarraiki gauzatuko da. Horrek están nahi du gas- eta elektrizitate-konpainia banatzaileek prozesuan esku hartu beharko dutela, eta konpainia horiek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituztela, legez ezarritako baldintzetan. Bestalde, Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburuak betetzeko. | Helburu horiekin, Naturgy Iberia, S.A.k Naturgy Clientes, S.A.U.ri kontratuak lagatzeko eragiketa amaitu arte soilik gordeko eta tratatuko ditu datuak. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | |
Operazioaren bideragarritasuna arriskuan jar dezaketen merkataritza-jarduerak eta kontratazio gurutzatuak saihestea, eragiketaren osaketa behar bezala bermatzeko. | ||||
Kontratuak lagatzeko eragiketa ebaluatutako baldintzetan gauzatzea, lagatako kontratuen xede diren zerbitzuak ematen jarraituz. | Kontratuak laga ondoren, Naturgy Clientes, S.A.U. lagatako kontratuetako datuen tratamenduaren arduraduna izango delarik, haiekin bere pribatutasun-politikan deskribatutako tratamenduak egingo ditu. |
IV. NAZIOARTEKO DATU TRANSFERENTZIAK
Datu pertsonalak aipatutako helburuetarako tratatzean, Naturgy-k ez du aurreikusten nazioarteko transferentziarik egitea.
Hala eta guztiz ere, Datuak adierazitako helburuetarako tratatzeko Europako Esparru Ekonomikotik (“EEE”) kanpo transferitu behar badira, transferentzia horietarako oinarritzat hartuko dira EEEtik kanpo kokatutako konpainia horiekin nazioarteko transferentzietarako Europako Batzordeak hartutako datuen babeserako klausula-motak sinatzea, edo, bestela, araudi akagarrian aurkusitako beste berreime egokiren bat hartuko dako da.
V. DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA
Naturgyk Datuak Babesteko ordezkari bat izendatu du. Hauek dira berarekin harremanetan jartzeko datuak:
- Posta-helbidea: Avenida de América, 38 28028 Madrid
- Helbide elektronikoa: dpd-dpo@naturgy.com
VI. DATU PERTSONALEN GAINEKO ESKUBIDEAK
Legez dagozkizun eta, bidezkoa denean, erabil ditzakezun eskubideak honako hauek dira:
ESKUBIDEA | Eduka |
---|---|
Eskuratzea | Naturgyk tratatzen dituen zure datu pertsonalak kontsultatu ahal izango dituzu. |
Zuzenketa | Zure datu pertsonalak aldatu ahal izango dituzu, okerrak edo osatu gabeak badira. |
Ezabatzea | Zure datu pertsonalak ezabatzea eska dezakezu. |
Aurka exiptea | Zure datu pertsonalak interes legitimoaren arabera ez tratatzeko eskatu ahalko duzu. Orobat, zure datu pertsonalak zuzeneko marketin-xedeetarako tratatzearen aurka ere egin dezakezu, baita profilak egitearen kontra ere, zuzeneko marketin horrekin zerikusia duen heinean. |
Tratamendua mugatzea | Zenbait kasutan zure datuen tratamendua mugatzea eska dezakezu.
|
Automatizatuak ez diren erabakiak | Datuen tratamento automatizatuan oinarritutako erabakiak zugan aplikagarri ez izatea eska dezakezu. |
Baimena kentzea | Edozein unetan kendu ahal izango duzu, atzeraginik gabe, zure datuak helburu jakin baterako tratatzeko aldez aurretik eman duzun baimena. |
Eramangarritasuna | Eman dizkiguzun datu pertsonalak formatu elektronikoan jaso ahal izango dituzu, eta beste entitate batera bidali ahalko dira ere bai. |
Eskubide horiek erraz eta azkar erabili ahal izango dituzu honako formulario honen bidez: Eskubideak erabiltzea.
Edo postaz idatzi: Dereitos LOPD Cliente, Plaça del Gas 2, 08003 Bartzelona.
“Solicitude Protección de Datos-Exercicio de dereitos” (“Datuen babesa-Eskubideak erabiltzeko eskaera”) jarri beharko duzu jakinarazpenaren erreferentzian. Horiek banakako eskubideak direnez, Naturgyk behar bezala egiaztatu beharko du interesdunak edo baimendutako pertsonak erabiltzen dituela. Hori dela eta, Naturgyk zure identitateari buruzko zalantzarik izanez gero, informazio osagarria eskatu ahal izango dizu identitatea berresteko, hala nola zure NANaren, AIZaren, pasaportearen edo identifikatzen zaituen dokumentu baliokidearen kopia. Halaber, NANaren ordez sinadura elektronikoa erabili ahal izango duzu. Interesdunak baimendutako pertsona batek bere eskubideak erabiltzen baditu, baimenduaren identitatea egiaztatu eta baimena egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du
Naturgyk eskatutako informazioa hilabeteko epean igorriko du, eskaera jasotzeko datatik zenbatzen hasita. Beste bi hilabetez luza daiteke epe hori, konplexutasuna eta eskaera kopuruaren arabera.
Zure datu pertsonalak behar bezala tratatu ez ditugula uste baduzu, Datuak Babesteko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan lehen aipatutako kanalen bidez.
Edonola ere, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalen tratamenduan datuak babesteko araudia hautsi dela uste baduzu, eskubidea duzula Kontrol Agintaritza eskudunean erreklamazioa aurkezteko (adibidez, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia - www.aepd.es).
2024ko urtarrila