- Zerbitzu integrala kontratu-aldi osoan. Enpresarako energia-kudeatzaile bat izango duzue, aholkularitza teknikoa emateko eta kontratu-aldi osoan laguntzeko.
- Gure teknikariak guztiaz arduratuko dira: zure enpresak ez du ezertaz arduratu beharrik izango.
- Instalazioaren dimentsioak eta ingeniaritza.
- Ekipo eta materialen hornidura eta instalazioa.
- Segurtasunaren eta osasunaren koordinazioa, adituek gainbegiratuta.
- Legeztatzeak.
- Erregaiaren logistika, garraioa eta teleneurketa.
- Deskargatzeko laguntza eta segurtasun-plana garatzeko laguntza.
- Aurrezki ekonomikoa: Prezio itxia izango duzu obra exekutatzeko, interes-tasa lehiakorrekin finantzatuta, eta GNLra pasatzeak dituen abantailak ere izango dituzu.
- Aukerakoa: Berme osoa Naturgyk bermatua: matxura izanez gero, gastu guztiak gure gain hartzen ditugu.
Produktuaren ezaugarriak
Produktuaren ezaugarriak
Finantzaketa, hasierako inbertsiorik gabe
Giltza eskuan proiektua, ingeniaritza, instalazioa, mantentze-zerbitzua eta GNL hornidura
Energia-aholkulariaren euskarria kontratu osoan
CO2 emisioak % 25era arte murriztea
Mantentze-zerbitzua erabateko bermean. 24 orduko eta 365 eguneko zerbitzua
Plataforma digitala, kontsumo-datuak online
Nola funtzionatzen du GNL instalazio batek?
Nola funtzionatzen du GNL instalazio batek?
1. Enagas
GNL da likido moduan prozesatutako gas naturala (leku gutxiago betetzen du).
2. Logistika/garraioa
Zisterna-kamioietan garraiatzen da, presio- eta tenperatura-egoera berezietan.
3. Kontrola eta telekudeaketa
Telekudeaketa; zerbitzuaren funtzionamendu egokia ziurtatuz.
4. GNL tanga eta birgasifikagailua
GNLa bezeroaren tangan injektatzen da, birgasifikagailuetatik pasatzen da, tenperatura eta presioa handituz, eta gaseoso bihurtzen da.
5. Estazio erregulatzailea
Estazio erregulatzailean sartzen da, eta han bezeroari hornitzeko presio egokira iristen da, gas kanalizatuaren baldintza beretan.
6. Bezeroak
Bezeroak bero-ahalmen handiko erregai garbia du, eta ez du hondakinik sortzen, ezta hain kutsagarriak diren igorpenik ere, gasolioak edo karbono gehiago duten beste gasek igortzen dituztenak ez bezala.
Ohiko galderak
Ohiko galderak
Naturgyk egiten duen kudeaketa integralak lagundu egingo dizu energia-faktura murrizten, segurtasuna handitzen eta CO2 emisioak gutxitzen, arrazoi hauengatik:
- Instalazioetako eraginkortasun maximoa: Bermatu egiten dugu diseinua, ingeniaritza, instalazioa eta martxan jartzea modu ezin hobean egiten direla.
- Aholkularitza: Soluzio teknikorik onena hautatzea, bideragarritasun-azterketak oinarri hartuta.
- Instalazioaren mantentze- eta eragiketa-programa zorrotza . 24 orduko eta 365 eguneko arreta.
Instalazioaren funtzionamendua optimizatzeko:
- Instalazioa monitorizatzen eta kontrolatzen dugu telekudeaketaren bidez. Horniduraren jarraitutasuna ziurtatuz.
- Berrikuspen prebentibo eta zuzentzaileak egiten ditugu, indarrean dauden araudietan ezarritako eskakizun zorrotzenak betez.
- Eragiketak segurtasuna eta osasuna. Deskargatzeko laguntzarekin eta segurtasun-aholkulariarekin.
Horrez gain, plataforma digitalakontsultatu ahal izango duzu, kontsumoei buruzko datuak eta txosten pertsonalizatuak online ikusi ahal izateko.
Zure aholkulari pertsonalizatua klik batean
Zure aholkulari pertsonalizatua klik batean
Eskura hiru pausotan
-
Hautatu aukera
Zure beharren arabera.
-
Bete formularioa
Zure enpresaren datuekin.
-
Aholkularitza pertsonalizatua
Kudeatzaile bat harremanetan jarriko da eta zure beharrak aztertuko ditu.