PRIBATUTASUN POLITIKA. NATURGY IBERIA, S.A.REN KONTRATUAK NATURGY CLIENTES S.A.U.RI LAGATZEA (PERTSONA JURIDIKOAK, BANAKAKO ENPRESARIAK ETA PROFESIONAL LIBERALAK)
PRIBATUTASUN POLITIKA. NATURGY IBERIA, S.A.REN KONTRATUAK NATURGY CLIENTES S.A.U.RI LAGATZEA (PERTSONA JURIDIKOAK, BANAKAKO ENPRESARIAK ETA PROFESIONAL LIBERALAK)
I. TESTUINGURUA. NATURGY IBERIA, S.A.REN KONTRATUAK NATURGY CLIENTES, S.A.U.RI LAGATZEKO ERAGIKETA
Naturgy Iberia, S.A.ren bezeroek sinatutako hornidura- eta zerbitzu-kontratuetako kontratu-baldintzetan aurreikusitakoaren arabera, enpresa horrek Naturgy Taldearen gasa edo elektrizitatea merkaturatzen duen beste edozein enpresari laga ahal izango dizkio kontratu horiek, hala nola Naturgy Clientes, S.A.U.ri.
Hori dela eta, Naturgy Iberia, S.A.k bere bezeroekin sinatuta dituen hornidura- eta zerbitzu-kontratuen zorroa Naturgy Clientes SAUri lagatzen ari dio, merkaturatzailearen eguneroko jarduera bizkorrago eta eraginkorrago kudeatu ahal izateko.
Lagatzen diren kontratuei dagozkien bezeroak pertsona juridikoak, banakako enpresaburuak eta profesional liberalak dira.
Horregatik, bezeroa pertsona juridikoa denean, baliteke harremanetarako datuak tratatzea eta, hala badagokio, baliteke ere tratatzea pertsona juridiko horretan zerbitzuak ematen dituzten eta erakunde horren harremanetarako pertsona edo ordezkari gisa diharduten pertsona fisiko batzuek betetzen duten funtzioari edo lanpostuari buruzko datuak.
Era berean, bezeroa enpresaburu indibiduala edo profesional liberala denean, haren datuak tratatu egiten dira, enpresaburu indibidual edo profesional liberala den aldetik harekin duen harreman profesionala kudeatu ahal izateko, baina ez, ordea, pertsona fisikoa den aldetik.
Ondorioz, Naturgy Iberia, S.A.k Naturgy Clientes, S.A.U.ri bezero horien kontratuak lagatzeko eragiketaren ondorioz, Naturgy Iberia, S.A.k Naturgy Clientes, S.A.U.ri jakinarazi egingo dio lagatako kontratuei buruzko informazio guztia, kontratu horiei lotutako datu pertsonal guztiak barne.
Kontratuak laga ondoren, Naturgy Clientes, S.A.U.k datu horiek pribatutasun-politikan deskribatutako helburuetarako tratatuko ditu.
II. TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Naturgy Iberia SA (aurrerantzean Naturgy) entitateak Av. America, 38, 28028, Madrilen du egoitza, eta IFZ A-08431090 du, eta zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna da.
III. TRATATZEN DITUGUN DATU PERTSONALAK
II.1. Tratatzen ditugun datu pertsonalen kategoriak
- Lagatako kontratu bakoitzari lotutako datu pertsonal guztiak.
II.2. Tratatzen ditugun datu pertsonalen jatorria
Naturgyk tratatzen dituen datu pertsonalak, politika honetan deskribatutako baldintzen arabera, zurekin duen kontratu-harremanetik eratortzen dira, eta politika honetan deskribatutako tratamendua egiteko ez da beharrezkoa izango beste iturri batzuetatik datozen beste datu osagarri batzuk biltzea edo erabiltzea.
IV. TRATAMENDUAREN HELBURUA, LEGEZKO OINARRIA, HARTZAILEAK ETA GORDETZEKO EPEA
Ondoko taulan, Naturgyk egindako datu-tratamendurako informazioa aurkituko duzu:
- Tratamenduaren helburua: Naturgyk zertarako tratatzen dituen zure datu pertsonalak.
- Oinarri juridikoa: deskribatutako helbururako Naturgyk zure datu pertsonalak tratatzea ahalbidetzen duen lege-oinarria. Oinarria interes legitimoa denean, Naturgyk aurretik haztapen-judizio bat egina izango du Naturgyk daukan interes legitimoaren eta zure interesen edo oinarrizko eskubide eta askatasunen artean, eta horren ondorioz, lehenak bigarrenek baino lehentasun handiagoa duela ondorioztatu izanen du. Haztapen-judizio horri buruz informazio gehiago eska dezakezu. Horretarako, Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jarri beharko duzu, Pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez. Era berean, gogorarazten dizugu eskubidea duzula zure datu pertsonalen edozein tratamenduri aurka egiteko, interes legitimoan oinarrituta badago. Eskubide hori pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez erabil dezakezu.
- Hartzaileak: hirugarrenak, zeinei zure datu pertsonalak eman ahal dakizkien, eta hori egiteko arrazoia. Naturgyk kontratatutako hornitzaile eta zerbitzu-emaile batzuek ere eskuratu ahal izango dituzte zure datu pertsonalak, tratamenduaren helburua lortzen laguntzeko, tratamenduaren arduradun diren aldetik. Hornitzaile horiek tratamendurako arduradun-kontratu baten pean jardungo dute, eta datu pertsonalak babesteko arloan legea betetzen dela bermatuko dute.
- Gordetzeko epea: Naturgyk zure datu pertsonalak tratatzeko epea. Halere, legeri aplikagarrian xedatutakoaren arabera, zure datuak blokeatuta gera daitezke gero epaileen eta auzitegien, Ministerio Fiskalaren edo administrazio publiko eskudunen esku jartzeko, tratamendutik eratorritako erantzukizunak eskatzeko, eta erantzukizun horiek preskribatzeko epe irauten duen bitartean soilik.
| TRATAMENDUAREN HELBURUA | OINARRI JURIDIKOA | HARTZAILEAK | GORDETZEKO EPEA | OHARRAK |
|---|---|---|---|---|
| Kontratuak lagatzeko eragiketa gauzatzea, lagatako kontratuen xede diren zerbitzuak ematen jarraituz. | Naturgyk kontratuak lagatzeko duen interes legitimoa, lagatako kontratuak arinago eta eraginkortasun handiagoz kudeatu ahal izateko, eta lagapen hori bezeroarentzat ahalik eta modurik errazenean eta eragozpenik eta zerbitzu-etenaldirik eragin gabe egin ahal izateko. Kontratuak Naturgy Taldeko beste enpresa bati lagatzea bezero bakoitzak sinatutako kontratuan berariaz baimendu duenez, bezero guztiek behar diren datu-tratamenduak egiteko arrazoizko itxaropena dutela uste da, lagapen hori azaldutako baldintzetan egin ahal izateko helburuarekin. Halaber, tratamendu horiek zilegitasun-presuntzioa dute, Datuak Babesteko Lege Organikoaren 21. artikuluak ezartzen duen bezala. | Naturgy Iberia, S.A.k Naturgy Clientes, S.A.U.ri gasa eta elektrizitatea hornitzeko kontratuak ematea, aplikatu beharreko araudi sektorialean ezarritako prozedurei jarraiki gauzatuko da. Horrek esan nahi du gas- eta elektrizitate-konpainia banatzaileek prozesuan esku hartu beharko dutela, eta konpainia horiek lagatako kontratuei lotutako zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituztela. Bestalde, Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburuak betetzeko. | Helburu horrekin, Naturgy Iberia, S.A.k Naturgy Clientes, S.A.U.ri kontratuak lagatzeko eragiketa amaitu arte soilik gordeko eta tratatuko ditu datuak. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Lagatako kontratu baten titularra pertsona juridiko bat edo enpresaburu indibidual edo profesional liberal bat denean, litekeena da kontratuari lotuta erakundearen ordezkariren baten kontaktu profesionaleko datu batzuk egotea, edo enpresaburu indibidual edo profesional liberalaren datu pertsonalak. Datu horiek Naturgy Iberia, S.A.k Naturgy Clientes, S.A.U.ri lagako dizkio, kontratuari buruzko gainerako informazioarekin batera, kontratatutako zerbitzuak jarrai dezan, eta Naturgy Clientes, S.A.U.k lan-harremanean jarrai dezan pertsona juridiko horrekin edo enpresaburu indibidual edo profesional liberalarekin. |
| Kontratuak laga ondoren, Naturgy Clientes, S.A.U. lagatako kontratuetako datuen tratamenduaren arduraduna izango delarik, haiekin bere pribatutasun-politikan deskribatutako tratamenduak egingo ditu. |
V. NAZIOARTEKO DATU TRANSFERENTZIAK
Datu pertsonalak aipatutako helburuetarako tratatzean, Naturgy-k ez du aurreikusten nazioarteko transferentziarik egitea.
Hala eta guztiz ere, Datuak adierazitako helburuetarako tratatzeko Europako Esparru Ekonomikotik (“EEE”) kanpo transferitu behar badira, transferentzia horietarako oinarritzat hartuko dira EEEtik kanpo kokatutako konpainia horiekin nazioarteko transferentzietarako Europako Batzordeak hartutako datuen babeserako klausula-motak sinatzea, edo, bestela, araudi aplikagarrian aurreikusitako beste berme egokiren bat hartuko da.
VI. DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA
Naturgyk Datuak Babesteko ordezkari bat izendatu du. Hauek dira berarekin harremanetan jartzeko datuak:
- Posta-helbidea: Avenida de América, 38, 28028, Madrik
- Helbide elektronikoa: dpd-dpo@naturgy.com
VII. DATU PERTSONALEN GAINEKO ESKUBIDEAK
Legez dagozkizun eta, bidezkoa denean, erabil ditzakezun eskubideak honako hauek dira:
| ESKUBIDEA | EDUKIA |
|---|---|
| Eskuratzea | Naturgyk tratatzen dituen zure datu pertsonalak kontsultatu ahal izango dituzu. |
| Zuzenketa | Zure datu pertsonalak aldatu ahal izango dituzu, okerrak edo osatu gabeak badira. |
| Ezabatzea | Zure datu pertsonalak ezabatzea eska dezakezu. |
| Aurka egitea | Zure datu pertsonalak interes legitimoaren arabera ez tratatzeko eskatu ahalko duzu. Orobat, zure datu pertsonalak zuzeneko marketin-xedeetarako tratatzearen aurka ere egin dezakezu, baita profilak egitearen kontra ere, zuzeneko marketin horrekin zerikusia duen heinean. |
| Tratamendua mugatzea | Zure datuen tratamendua mugatzea eska dezakezu:
|
| Automatizatuak ez diren erabakiak | Datuen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakiak zugan aplikagarri ez izatea eska dezakezu. |
| Baimena kentzea | Edozein unetan kendu ahal izango duzu, atzeraeraginik gabe, zure datuak helburu jakin baterako tratatzeko aldez aurretik eman duzun baimena. |
| Eramangarritasuna | Eman dizkiguzun datu pertsonalak formatu elektronikoan jaso ahal izango dituzu, eta beste entitate batera bidali ahalko dira ere bai. |
Eskubide horiek bide hauen bidez erabili ahal izango ditu:
- Helbide elektronikoa: clientesarco@naturgy.com
- Posta-helbidea: Nori: Derechos LOPD Cliente, Plaça del Gas 2, 08003 Bartzelona.
“Solicitud Protección de Datos-Ejercicio de derechos” (“Datuen babesa-Eskubideak erabiltzeko eskaera”) jarri beharko duzu jakinarazpenaren erreferentzian. Horiek banakako eskubideak direnez, Naturgyk behar bezala egiaztatu beharko du interesdunak edo baimendutako pertsonak erabiltzen dituela. Hori dela eta, Naturgyk zure identitateari buruzko zalantzarik izanez gero, informazio osagarria eskatu ahal izango dizu identitatea berresteko, hala nola zure NANaren, AIZaren, pasaportearen edo identifikatzen zaituen dokumentu baliokidearen kopia. Halaber, NANaren ordez sinadura elektronikoa erabili ahal izango duzu. Interesdunak baimendutako pertsona batek bere eskubideak erabiltzen baditu, baimenduaren identitatea egiaztatu eta baimena egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.
Naturgyk eskatutako informazioa hilabeteko epean igorriko du, eskaera jasotzeko datatik zenbatzen hasita. Beste bi hilabetez luza daiteke epe hori, konplexutasuna eta eskaera kopuruaren arabera.
Zure datu pertsonalak behar bezala tratatu ez ditugula uste baduzu, Datuak Babesteko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan lehen aipatutako kanalen bidez.
Edonola ere, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalen tratamenduan datuak babesteko araudia hautsi dela uste baduzu, eskubidea duzula Kontrol Agintaritza eskudunean erreklamazioa aurkezteko (adibidez, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia - www.aepd.es).
2024ko urria