Zer egin behar duzu gas naturalaren alta egiteko?

Zer egin behar duzu gas naturalaren alta egiteko?

Instalaziorik al duzu?

Instalaziorik al duzu?

Ezagutu gasaren alta egiteko pausoak

Ezagutu gasaren alta egiteko pausoak

  1. 1. Altaren hasiera

    Zure eraikinean edo etxebizitzan gas-instalaziorik ez baduzu, zure inguruko gas-banatzaileari deitu beharko diozu. Kontsultatu zurea hemen. Zure banatzaileak egin beharreko lanak aztertuko ditu eta, behar izanez gero, balorazio ekonomikoa aurkeztuko dizu.

  2. 2. Obra-lizentzia eskuratzea

    Banatzaile bera izango da kalean egin beharreko lanak egiteko lizentzia eta baimenak eskuratuko dituena.

  3. 3. Instalazioak eraikitzea

    Eremu komunetan eta etxebizitzan gasa instalatzeko, instalatzaile baimendu bat kontratatu behar da. Informazio gehiago

  4. 4. Gas-banatzailea

    Enpresa banatzailea arduratuko da eremu publikoan gasa kanalizatzeko lanez.

  5. 5. Kontratatu hornidura Naturgyrekin

    Kontratatzeko eskura izan behar duzun dokumentazio zein den hemen azaltzen  dizugu.

    Kontsumo-ohituren historiarik ez duzunez, Erabileraren araberako tarifa kontratatzea gomendatzen dizugu.

  6. 6. Kontagailua jartzea

    Kontratatutakoan, zure banatzailearekin harremanetan jarriko gara berriro, hornidura kontratatu dela jakinarazteko.

    Kontratatzen duzunetik, bost egun igaro baino lehen aktibatzen da Naturgy kontratua.

  7. 7. Gas-horniduraren hasiera

    Kontagailua instalatutakoan, banatzaileak horniketa irekiko du eta kontratua Naturgyrekin aktibo geratuko da.

    Kontratua 10 eguneko epean aktibatuko dela aurreikusten da.

Ezagutu gasaren alta egiteko pausoak

Ezagutu gasaren alta egiteko pausoak

  1. 1. Altaren hasiera

    Zure etxebizitzan gas-instalaziorik ez baduzu, zure inguruko gas-banatzaileari deitu beharko diozu. Kontsultatu zurea hemen. Zure banatzaileak egin beharreko lanak aztertuko ditu eta, behar izanez gero, balorazio ekonomikoa aurkeztuko dizu.

  2. 2. Instalazioak eraikitzea

    Zure etxebizitzaren barne-instalazioa egiteko baimendutako instalatzaile bat kontratatu beharko duzu (Banakako Instalazio Hartzailea - IRI).

    Instalatzaileak IRI instalazioaren ziurtagiria eman beharko dio banatzaileari, CUPS alta egin dezan.

  3. 3. Kontratatu hornidura Naturgyrekin

    Kontratatzeko eskura izan behar duzun dokumentazio zein den hemen azaltzen  dizugu.

  4. 4. Kontagailua jartzea

    Kontratatutakoan, zure banatzailearekin harremanetan jarriko gara berriro, hornidura kontratatu dela jakinarazteko.

    Banatzaileak instalazioa berrikusiko du eta kontagailua jarriko du.

  5. 5. Gas-horniduraren hasiera

    Kontagailua instalatutakoan, banatzaileak horniketa irekiko du eta kontratua Naturgyrekin aktibo geratuko da.

    Kontratua 10 eguneko epean aktibatuko dela aurreikusten da.

Etxean dagoeneko gas-instalazioa baduzu

Etxean dagoeneko gas-instalazioa baduzu

Hauek dira kontratazio berrietarako tarifak

Ezagutu gasa kontratatzeko urratsak

Ezagutu gasa kontratatzeko urratsak

  1. 1. Gas-tarifaren hautaketa

    Zatoz Naturgyra, zure beharretara gehien egokitzen den tarifa aukeratu besterik ez duzu egin behar.

    Duela gutxi alta egin baduzu eta urtebete baino gehiagoko kontsumo-historiarik ez baduzu, ezingo duzu kontratatu Zen tarifa finkoa; Erabileraren araberako gas-tarifa gomendatzen dizugu, kontsumitzen duzunaren arabera ordaintzeko.

  2. 2.Horniduraren kontratazioa

    Kontratatzeko eskura izan behar duzun dokumentazio zein den hemen azaltzen  dizugu.

  3. 3. Kontagailua jartzea

    Kontratatutakoan, zure banatzailearekin harremanetan jarriko gara berriro, hornidura kontratatu dela jakinarazteko.

    Banatzaileak instalazioa berrikusiko du eta kontagailua jarriko du.

  4. 4. Gas-horniduraren hasiera

    Kontagailua instalatutakoan, banatzaileak horniketa irekiko du eta kontratua Naturgyrekin aktibo geratuko da.

    Kontratua 10 eguneko epean aktibatuko dela aurreikusten da.

Ezagutu gasa kontratatzeko urratsak

Ezagutu gasa kontratatzeko urratsak

  1. 1. Aukeratu zure gas-tarifa

    Naturgyra etortzea erraza da; zure beharretara gehien egokitzen den tarifa aukeratu besterik ez duzu egin behar.

    Duela gutxi alta egin baduzu eta kontsumo-historiarik ez baduzu, hemen aurkituko duzu informazioa

  2. 2. Amaitu kontratazioa

    Zure IFZ/AIZ, ordainketa helbideratzeko banku-datuak, zerbitzu-helbidea eta CUPSa baino ez dituzu behar.

  3. 3. Aldaketa egingo dugu

    Zure banatzaileari merkaturatzailea aldatu egin dela jakinaraziko diogu.

    Banatzaileak egungo komertzializatzaileari eskatuko dio zure kontratuaren baja egitea.

  4. 4. Ongi etorri Naturgyra

    Kontratatzen duzunetik, bost egun igaro baino lehen aktibatzen da Naturgy kontratua.

    Zure aurreko kontratua amaitu ondoren, zure energia kontratatutako tarifaren arabera fakturatzen hasiko gara (hornidura-etenik gabe).

Ohiko galderak

Ohiko galderak

“Gas-alta” beti gas-instalazio berri bati dagokio, dela zure etxebizitza edo lokal indibidualean, dela jabe-erkidego oso batean.

Alta ematen hasteko, zure inguruko gas-banatzailearekin harremanetan jarri behar duzu. Hura da gas-sarearen arduraduna, eta instalaziorako egin beharreko urratsak adieraziko dizkizu. Zure egoeraren arabera, errazagoa edo zailagoa izango da. Banatzaileak laguntza emango dizu gasaren instalatzaile-enpresak aurkitzeko.

Instalazioa egina duzunean eta gas-merkaturatzaile batekin gas-hornidura kontratatzeko prest daukazunean, CUPS kodea eta IRI ziurtagiria emango dizute. CUPS zure instalazioaren kode bakarra da eta kontratatzeko behar duzu: ziurtagiriak, ordea, instalazioa beharrezko neurri guztiekin egina dagoela adierazten du.

Banatzaileak dira jarduten duten eremuko gas-sarearen jabeak eta mantentze-zerbitzuaren arduradunak. Zure eremuko gas-banatzailea zein den hemen kontsulta dezakezu

Zure etxebizitza edo lokala gas-kanalizazio edo instalazio batetik gertu dagoen ala ezaren araberakoa izango da. Zenbat eta hurbilago instalazioa izan, orduan eta merkeagoa izango da. Zure banatzaileak emango dizu horren berri.

Instalazioa eta dagozkion buletinak egina dituzunean, alta-eskubideak eta hargune-eskubideak fakturatuko zaizkizu. Kostu horiek araututa daude. Zure banatzaileak gas-fakturaren bidez kobratuko dizkizu, zure merkaturatzaileari helaraziko baitizkio.

  • Alta-eskubideak:gas naturalaren banatzaileek jasotzen duten kontraprestazio ekonomikoa dira, erabiltzaile berri batek gas kanalizatuaren hornidura-zerbitzua kontratatzen duenean. Enpresa banatzaileak instalazio hartzailea ikuskatuko du, baimendutako instalatzailearen buletina jaso ondoren, eta, hala badagokio, erabiltzailearen kontagailua instalatuko du. Alta-eskubideak hornidura berriei eta lehendik daudenen hedapenari aplikatuko zaizkie, eta eskubide horietan sartzen dira instalazioak lotzeko eta egiaztatzeko zerbitzuak.
  • Hargune-eskubideak: gas-banatzaileek gas-hornidurarako beste gune bat prestatzeko edo lehendik dagoen baten ahalmena hedatzeko behar diren instalazio eta/edo eragiketa guztiak egiteagatik kobratzen duten kontraprestazio ekonomikoa da.
  • Kontagailuaren alokairua: erosten ez baduzu, banatzaileak kontagailua jarri eta alokairu bat kobratuko dizu.

Naturgyrekin gasaren alta egiteko, dokumentazio hau behar duzu:

  • Titular berriaren IFZ/AIZ/pasaportea.
  • Zure ordainagiriak helbideratzeko bankuko datuak.
  • Hornikuntzaren helbidea.
  • CUPS kodea (hornidura-puntuaren kode bakarra).
  • IRI ziurtagiria (gasa hartzeko banakako instalazioa).

Naturgyrekin gasa kontratatzeak abantaila asko ditu:

  • Prezio finkoak 12 hilabetez.
  • Zure kontsumora egokitutako tarifa finkoa eskaintzeko aukera.
  • Iraunkortasun-konpromisorik eta baldintzarik gabe.
  • Zure instalazioa eta ekipamendua mantentzeko eta konpontzeko zerbitzuak, esperientzia luze eta handiarekin. Zerbitzua 3 ordu baino gutxiagoan izango duzu etxean, 24 orduz eta 365 egunez.

Egoera bakoitzaren araberakoa da, baina behin CUPS eta IRI duzunean, 10 egunetan Naturgyrekin egindako hornidura-kontratazioa izan dezakezu. Zerbitzua 3 ordu baino gutxiagoan izango duzu etxean, 24 orduz eta 365 egunez.