Erkidegoentzako energia-soluzioak

Erkidegoentzako energia-soluzioak

Hobetu energia-eraginkortasuna, murriztu kostuak eta sustatu jasangarritasuna, zure erkidegoaren beharretara egokitutako soluzio integralekin.

Soluzio pertsonalizatuak klik batean

Soluzio pertsonalizatuak klik batean

Ikasi zure energia-kontsumoa optimizatzen hiru urratsetan. Hautatu zure erkidegorako aukerarik onena, bete formulario labur bat, eta jaso kudeatzaile espezializatu baten aholkularitza, soluziorik egokiena aurkitzen lagunduko dizuna.

  1. Hautatu zure erkidegora egokitzen den soluzioa

  2. Bete formularioa eskatutako datuekin

  3. Kudeatzaile bat harremanetan jarriko da eta zure beharrak aztertuko ditu

Ohiko galderak
erkidegoentzako energia-soluzioei buruz

Ohiko galderak
erkidegoentzako energia-soluzioei buruz

2020ko abuztuaren 4an onartutako 736/2020 Errege Dekretua bete behar dute jabe-erkidegoek. Dekretu horretan ezartzen dira ekipo horiek instalatzeko nahitaezko irizpideak.

Edonola ere, eskaintza tekniko-ekonomiko bat beharko duzu, ekipoen instalazioaren bideragarritasuna kalkulatzeko. Bi produktu eskaintzen dizkizugu kostuak banatzeko zerbitzua errazteko : Gasconfort&Reparto eta Gas&Reparto.

Energia-kudeatzaile bat izango duzu, eta zure erkidegoaz pertsonalki arduratuko delarik, instalazioaren funtzionamendua eta mantentze-lanak errendimendu handienarekin eta ahalik eta kontsumo txikienarekin egiten direla bermatuko dizu; instalazioak erabat automatizatuta egongo dira. Era berean, berehalako laguntza izango duzu eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.

Horrez gain, Berme osoakontratatzen baduzu, matxura gertatuz gero, Naturgyk bere gain hartuko ditu sortzen diren gastu guztiak.

Kudeatzaile espezializatuak azterketa pertsonalizatua egin ondoren, Naturgyk ingeniaritza egingo du, ekipo eta materialen hornikuntza, instalazioa eta martxan jartzea egingo du,  segurtasun- eta osasun-koordinazioan adituen gainbegiratzea barne, eta  instalazioa legeztatuko du. Zure erkidegoak kudeaketa guztiak eskuordetu ditzan eta ezertaz kezkatu beharrik izan ez dezan.

Zure kontsulta bidal diezagukezu honako formulario hau betez eta aholkulari pertsonal bat jarriko da zurekin harremanetan:

Harremanetarako formularioa

* Nahitaezko eremuak.

Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko informazioa

“Bidali” botoia sakatzean, onartu egiten duzu ematen dizkiguzun datu pertsonalak Naturgy Clientes S.A.U.k tratatzea, tratamenduaren arduraduna den aldetik, zurekin harremanetan jartzeko eta produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa emateko.

Eskubidea duzu zure datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, zure baimena edozein unetan ezeztatzeko, bai eta beste eskubide batzuk baliatzeko ere, gure pribatutasun-politiketan azaltzen den bezala:

Naturgy Clientes S.A.U.ren pribatutasun-politika

Argi-tarifa aldakorra erkidegoentzako

Argi-tarifa aldakorra erkidegoentzako

Energia merkatuko benetako prezioan. Aurreztu hilez hil, eta maximizatu zure erkidegoaren eraginkortasuna.

(*)Gasconfort & Reparto eskaintzaren baldintzak


Kontuan hartu da 5 erradiadore dituen etxebizitza batean balbula termostatikorik gabeko kostu-banatzaileak daudela. 10 urterako banaketa eta banagailuen alokairu zerbitzua, banaketa txostenak etxera bidaltzea barne. Kalkulua: 0,56 €/rad/hil (% 21eko BEZa barne). Gasconfort zerbitzua kontratatzearekin lotuta dago prezioa.


(**)Reparto justo eskaintzaren baldintzak


Kontuan hartu da 5 erradiadore dituen etxebizitza batean balbula termostatikorik gabeko kostu-banatzaileak daudela. 2 urterako kontratua 35 etxebizitzako erkidego batean (5,92 euro erradiadoreko (banatzaileko) + 3,61 euro (zerbitzua)) erradiadoreko x 5 erradiadore 12 hilabetez + % 21 BEZ= 5,92 euro.