Mantentze-lan egokiak ezinbestekoak dira ahalik eta energia gehiena lortzeko eta, hala, zure erkidegoko instalazioari etekin handiena ateratzeko. Naturgyn oso erraz jarriko dizugu, zure erkidegoko eguzki-plakentzako zerbitzurik onena baitugu!
Ezagutu gure ServiSolar GC aukera; horri esker, eguzki-instalazioaren urteko berrikuspen prebentiboa izango duzu, edozein anomalia garaiz detektatzeko. Zure ondoan izango gaituzu, eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan, telefono bidezko laguntza-zerbitzuarekin. Eta, behar duzunean teknikari bat zure etxera joango da, matxuraren bat badago edo inbertsoreen edo WiFi funtzionamenduan edo konfigurazioan akatsen bat badago eta gure laguntza teknikoarekin eta/edo konponketa-zerbitzuarekin konexioa galdu bada, eta/edo zure instalazio fotovoltaikoak funtzionatzen ez badu.
Gogoratu: telefono bidez erantzungo dizugu urteko edozein ordu eta egunetan, eta aurrez aurreko bisita behar baduzu, harreratik 3 ordu baino gutxiagora hitzordua agendan jartzeko esleitutako teknikaria zurekin harremanetan jarriko da eta 48 ordu baino gutxiagoan zure etxean egongo gara. Zerbitzu honek barnean hartzen ditu joan-etorriak eta eskulanaren lehen 3 orduak, eta gehienez ere aurrez aurreko 2 bisita kontratuaren indarraldi bakoitzeko.
Eta eguzki-plaken instalazioa Naturgyk egin badu, zure erkidegoko ekipoen bermearen kudeaketa egiteko euskarria eskaintzen dizugu. Orain, Servisolar GC kontrata dezakezu.