Naturgy Iberia, S.A.ren pribatutasun-politika
NATURGY Clientes, S.A.U.REN PRIBATUTASUN POLITIKA
I. TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Naturgy Clientes, S.A.U. (aurrerantzean Naturgy) entitateak Av. America, 38, 28028, Madrilen du egoitza, eta IFZ A-08431090 du, eta zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna da.
II. TRATAMENDUAREN HELBURUA, LEGEZKO OINARRIA, HARTZAILEAK ETA GORDETZEKO EPEA
Ondoko taulan, Naturgyk egindako datu-tratamendu bakoitzerako informazioa aurkituko duzu:
- Tratamenduaren helburua: Naturgyk zertarako tratatzen dituen zure datu pertsonalak.
- Oinarri juridikoa: deskribatutako helburu bakoitzerako Naturgyk zure datu pertsonalak tratatzea ahalbidetzen duen lege-oinarria. Oinarria interes legitimoa denean, Naturgyk aurretik haztapen-judizio bat egina izango du Naturgyk daukan interes legitimoaren eta zure interesen edo oinarrizko eskubide eta askatasunen artean, eta horren ondorioz, lehenak bigarrenek baino lehentasun handiagoa duela ondorioztatu izanen du. Haztapen-judizio horri buruz informazio gehiago eska dezakezu. Horretarako, Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jarri beharko duzu, Pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez. Era berean, gogorarazten dizugu eskubidea duzula zure datu pertsonalen edozein tratamenduri aurka egiteko, interes legitimoan oinarrituta badago. Eskubide hori pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez erabil dezakezu.
- Hartzaileak: hirugarrenak, zeinei zure datu pertsonalak eman ahal dakizkien, eta hori egiteko arrazoia. Oro har, II. atal honetan deskribatuko diren helburuetarako, Naturgyk zure datu pertsonalak jakinarazi beharko dizkie hirugarrenei, horretarako lege aginduz behartuta badago. Bestalde, Naturgyk kontratatutako hornitzaile eta zerbitzu-emaile batzuek ere eskuratu ahal izango dituzte zure datu pertsonalak, tratamenduaren helburua lortzen laguntzeko, tratamenduaren arduradun diren aldetik. Hornitzaile horiek tratamendurako arduradun-kontratu baten pean jardungo dute, eta datu pertsonalak babesteko arloan legea betetzen dela bermatuko dute.
- Gordetzeko epea: Naturgyk zure datu pertsonalak tratatzeko epea. Halere, legeri aplikagarrian xedatutakoaren arabera, zure datuak blokeatuta gera daitezke gero epaileen eta auzitegien, Ministerio Fiskalaren edo administrazio publiko eskudunen esku jartzeko, tratamendutik eratorritako erantzukizunak eskatzeko, eta erantzukizun horiek preskribatzeko epe irauten duen bitartean soilik.
| TRATAMENDUAREN HELBURUA | OINARRI JURIDIKOA | HARTZAILEAK | GORDETZEKO EPEA | OHARRAK |
| Kontratu-harremana mantentzea, garatzea eta kudeatzea (adibidez, fakturazioa, bezeroarentzako arreta, erreklamazioen kudeaketa, etab. ). | Zurekin sinatutako kontratua gauzatzea. | Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. Jakinarazten dizugu zure datuetara sarbidea izango duten hornitzaile horietako batzuk Kolonbian daudela, eta herrialde horrek ez duela Europako Batzordearen egokitze-erabakirik. Datu-transferentzia horiek egiteko oinarritzat hartuko dira Europako Batzordeak onartutako Kontratu Klausula Tipoak, hornitzaile horiekin sinatu direnak. Informazio gehiago nahi izanez gero, Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, Pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez. | Datu pertsonalak gorde eginen dira kontratu harremanak dirauen bitartean, horretarako bildu baitira. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | |
| Zurekin harremanetan jartzea jasotako zerbitzuarekin edo kontratatutako produktuarekin duzun gogobetetze-maila ezagutzeko eta, hala, zerbitzuaren kalitatea ebaluatzeko. Horrek barne hartzen du bezero zaren aldetik baja zergatik eman duzun jakiteko deia edo jakinarazpena, Naturgyrekin duzun kontratu-harremana etetea erabakitzen baduzu. | Naturgyk interes legitimoa du eskainitako produktuen eta emandako zerbitzuen kalitatea ebaluatzeko, bai Naturgyren eskutik zuzenean, bai produktu eta zerbitzu horiek emateko lankidetzan aritzen diren kolaboratzaileen edo hirugarrenen eskutik ere, funtsezkoak baitira kalitate-estandar egokiak bermatzeko. Naturgyren produktu edo zerbitzu bat erabiltzean, uste dugu horri buruz kontsultak jasotzeko arrazoizko itxaropena duzula. | Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte: (i) Naturgy eta zure arteko kontratu-harremana bukatzea. (ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Inkesta horri erantzutea borondatezkoa izango da beti. Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. |
III. NAZIOARTEKO DATU-TRANSFERENTZIAK.
Datuak adierazitako helburuetarako tratatzeko Europako Esparru Ekonomikotik (“EEE”) kanpo transferitu behar badira, transferentzia horietarako oinarritzat hartuko dira EEEtik kanpo kokatutako konpainia horiekin nazioarteko transferentzietarako Europako Batzordeak hartutako datuen babeserako klausula-motak sinatzea, edo, bestela, araudi aplikagarrian aurreikusitako beste berme egokiren bat hartuko da. Aurreko ataleko “Hartzaileak” zutabean, informazio zehatzagoa aurki dezakezu horrelako transferentziak egiten diren kasuetan.
IV. DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA
Naturgyk Datuak Babesteko ordezkari bat izendatu du. Hauek dira berarekin harremanetan jartzeko datuak:
- Posta-helbidea: Av. América, 38, C.P. 28028, Madril
- Helbide elektronikoa: dpd-dpo@naturgy.com
V. DATU PERTSONALEN GAINEKO ESKUBIDEAK
Legez dagozkizun eta, bidezkoa denean, erabil ditzakezun eskubideak honako hauek dira:
| ESKUBIDEA | EDUKIA |
| Eskuratzea | Naturgyk tratatzen dituen zure datu pertsonalak kontsultatu ahal izango dituzu. |
| Zuzenketa | Zure datu pertsonalak aldatu ahal izango dituzu, okerrak edo osatu gabeak badira. |
| Ezabatzea | Zure datu pertsonalak ezabatzea eska dezakezu. |
| Aurka egitea | Zure datu pertsonalak interes legitimoaren arabera ez tratatzeko eskatu ahalko duzu. Orobat, zure datu pertsonalak zuzeneko marketin-xedeetarako tratatzearen aurka ere egin dezakezu, baita profilak egitearen kontra ere, zuzeneko marketin horrekin zerikusia duen heinean. |
| Tratamendua mugatzea | Zure datuen tratamendua mugatzea eska dezakezu: - Datuen zehaztasunaren aurka egitea egiaztatzen den bitartean. - Tratamendua legez kontrakoa denean, baina zure datuak ezabatzearen aurka egiten duzunean eta erabilera mugatzea eskatzen duzunean. - Naturgyk zure datuak tratatu behar ez dituenean, baina erreklamazioak egiteko edo defendatzeko behar dituzunean. - Interes publikoko misio bat betetzeko edo interes legitimoa betetzeko zure datuen tratamenduari aurka egin diozunean, tratamendurako arrazoi legitimoak zure datuen gainetik dauden egiaztatzen den bitartean. |
| Automatizatuak ez diren erabakiak | Datuen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakiak zugan aplikagarri ez izatea eska dezakezu. |
| Baimena kentzea | Edozein unetan kendu ahal izango duzu, atzeraeraginik gabe, zure datuak helburu jakin baterako tratatzeko aldez aurretik eman duzun baimena. |
| Eramangarritasuna | Eman dizkiguzun datu pertsonalak formatu elektronikoan jaso ahal izango dituzu, eta beste entitate batera bidali ahalko dira ere bai. |
Eskubide horiek erraz eta azkar erabili ahal izango dituzu honako formulario honen bidez: Eskubideak erabiltzea.
Edo, bestela, idatzi postaz helbide honetara: Nori: Derechos LOPD Cliente, Plaça del Gas 2, 08003 Bartzelona.
“Solicitud Protección de Datos-Ejercicio de derechos” (“Datuen babesa-Eskubideak erabiltzeko eskaera”) jarri beharko duzu jakinarazpenaren erreferentzian. Horiek banakako eskubideak direnez, Naturgyk behar bezala egiaztatu beharko du interesdunak edo baimendutako pertsonak erabiltzen dituela. Hori dela eta, Naturgyk zure identitateari buruzko zalantzarik izanez gero, informazio osagarria eskatu ahal izango dizu identitatea berresteko, hala nola zure NANaren, AIZaren, pasaportearen edo identifikatzen zaituen dokumentu baliokidearen kopia. Halaber, NANaren ordez sinadura elektronikoa erabili ahal izango duzu. Interesdunak baimendutako pertsona batek bere eskubideak erabiltzen baditu, baimenduaren identitatea egiaztatu eta baimena egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.
Naturgyk eskatutako informazioa hilabeteko epean igorriko du, eskaera jasotzeko datatik zenbatzen hasita. Beste bi hilabetez luza daiteke epe hori, konplexutasuna eta eskaera kopuruaren arabera.
Zure datu pertsonalak behar bezala tratatu ez ditugula uste baduzu, Datuak Babesteko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan lehen aipatutako kanalen bidez.
Edonola ere, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalen tratamenduan datuak babesteko araudia hautsi dela uste baduzu, eskubidea duzula Kontrol Agintaritza eskudunean erreklamazioa aurkezteko (adibidez, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia - www.aepd.es).
2022ko apirila