Zer egin behar duzu argiaren alta egiteko?

Zer egin behar duzu argiaren alta egiteko?

Instalaziorik al duzu?

Instalaziorik al duzu?

Ezagutu argiaren alta egiteko pausoak

Ezagutu argiaren alta egiteko pausoak

  1. 1. Alta emateko eta instalazioa eraikitzeko eskaera

    zure etxean argi-instalaziorik ez baduzu, sustatzaileak edo baimendutako instalatzaileak argi-alta eskatu beharko dio banatzaile elektrikoari, eraikineko obra egin ahal izateko. Obra horretan, etxebizitza bakoitzeko banakako instalazio elektrikoak eraikiko dira, baita urrunetik neurtzeko kontagailua ere.

    Banatzaileen zerrenda emango dizugu, zurearekin harremanetan jarri nahi baduzu. Deskargatu hemen.

  2. 2. CUPS eta CIE lortzea

    Banatzaileak etxebizitzari dagokion CUPSaren berri emango dio instalatzaileari.

    Instalatzaileak datu hori (CUPS) bezeroari emango dio, etxebizitzako CIErekin  batera.

  3. 3. Tarifa hautatzea eta kontratatzea

    Kontratatzeko eskura izan behar duzun dokumentazio zein den hemen azaltzen dizugu.

    Kontsumoaren historiarik ez duzunez, ezingo duzu Zen tarifa finkoa kontratatu. Kontratatu erabileraren araberako argi-tarifa edo gaueko tarifa.

    Kontratazio-prozesuan, argindarraren mantentze-zerbitzua aukeratu ahal izango duzu.

  4. 4. Kontagailua jartzea

    Kontratatutakoan, zure banatzailearekin harremanetan jarriko gara berriro, hornidura kontratatu dela jakinarazteko.

  5. 5. Argiaren hornikuntza hastea

    Banatzaileak horniketa irekiko du eta kontratua Naturgyrekin aktibo geratuko da. Kontratua 10 eguneko epean aktibatuko dela aurreikusten da.

Ohiko galderak

Ohiko galderak

“Argi-alta” beti argi-instalazio berri bati dagokio, dela zure etxebizitza edo lokal indibidualean, dela jabe-erkidego oso batean.

Alta ematen hasteko, zure inguruko argi-banatzailearekin harremanetan jarri behar duzu. Hura da sare elektrikoaren arduraduna, eta instalaziorako egin beharreko urratsak adieraziko dizkizu. Zure egoeraren arabera, errazagoa edo zailagoa izango da. Banatzaileak laguntza emango dizu instalatzaile-enpresak aurkitzeko.

Instalazioa egina eta merkaturatzaile elektriko batekin argi-hornidura kontratatzeko prest daukazunean, CUPS kodea emango dizute. Kode hori zure instalazioaren kode bakarra da, eta kontratatzeko behar duzu. Horrez gain, CIE agiria behar duzu, hau da, zure instalazioaren ezaugarriak adierazten dituen ziurtagiria, besteak beste, zure instalazioak jasan dezakeen gehieneko potentzia elektrikoa jasotzen duena.

Argi-banatzaileak arduratzen dira elektrizitatea eremu jakin batera helarazteaz, eta sare elektrikoaren jabeak eta arduradunak dira. Hori dela eta, banatzaile bakoitzak Espainiako eremu jakin batean dihardu, eta zure etxebizitzaren arabera, argi-banatzailea bat edo bestea izan daiteke.

Zure eremuaren araberako banatzaile-zerrenda hemen kontsulta dezakezu.

Zure alta egitea ez da doakoa; argiaren alta egiteko prezioak araututako kostu batzuk ditu, kontratatu nahi duen bezeroak ordaindu behar dituena.  Normalean lotura-eskubideak edo hargune-eskubideak deritze, eta banatzaileak energia-hornidura baten alta egiteko edo lehendik dagoena hedatzeko egiten dituen ekintzen kostua dira. Hargune-eskubide guztiak ez dira beti ordaindu behar, kasu bakoitzaren berezitasunen araberakoa izango baita. Hargune-eskubideak azalduko dizkizugu:

  • Sarbide-eskubideak: Garraio elektrikoaren sarera sartzeko eskubideak dira, argia etxebizitzara helarazteko. Izapide horien zenbatekoa gobernuak arautzen eta ezartzen du. Zure konpainia merkaturatzailearen argiaren fakturan ordainduko duzu.
  • Hedapen-eskubideak: Azpiegitura elektrikoaren mantentze-lanen kostuari dagokio, eta zenbatekoa desberdina izango da, lehen aldiz egiten den hornidura-alta berria bada edo bajan hiru urte baino gehiago daramatzan kontratu baten alta bada. Kostu horien zenbatekoa ere araututa dago.
  • Egiaztapen-eskubideak: Obra-proiekturik eta -ziurtagiririk baduzu, edo baimendutako instalatzailearen buletinik aurkeztu bada, ez duzu egiaztapen-eskubide horren beharrik izango. Soilik agiri horiek ez badauzkazu, zure banatzaileak baloratu eta egiaztatuko du behar bezala funtzionatzen duela, zure instalazio elektrikoak behar dituen segurtasun-neurriak betetzen dituela, eta instalazio elektrikoak erregelamendu eta baldintza tekniko guztiak betetzen dituela. Kasu horretan, egiaztapen-kostua ordaindu beharko duzu.
  • Lotura-eskubideak: Energia-hornidurako kanpo-sarea etxean bertan dagoen barne-instalazioarekin konektatzeko eskubidea da. Hau ere araututako kostua da.

Banatzaileak ezartzen dizkizun kostuak argiaren fakturaren bidez kobratuko dizkizu, zure merkaturatzaileari helaraziko baitizkio.

Naturgyrekin argiaren alta egiteko, dokumentazio hau behar duzu:

  • Kontratuaren titularraren IFZ/IFK/AIZ
  • Bankuko datuak zure ordainagiriak helbideratzeko
  • Hornikuntzaren helbidea
  • CUPS kodea (hornidura-puntuaren kode bakarra)
  • CIE (instalazio elektrikoaren ziurtagiria)

Argia Naturgyrekin kontratatzeak abantaila asko ditu:

  • Lasaitasuna zure beharretara gehien egokitzen den tarifa aukeratzean.
  • Prezio finkoak 12 hilabetez.
  • Iraunkortasun-konpromisorik eta baldintzarik gabe.
  • Zure etxerako zerbitzuak, 3 ordu baino gutxiagoan zure etxean, 24 orduetan eta 365 egunetan.

Egoera bakoitzaren araberakoa da, baina behin CUPS eta CIE duzunean, 10 egunetan Naturgyrekin egindako hornidura-kontratazioa izan dezakezu.