Eraginkorragoa izateak zure fakturan aurrezten lagunduko dizu.
Eraginkorragoa izateak zure fakturan aurrezten lagunduko dizu.
Aholku gehiago nahi izanez gero:
Deskargatu gure aurrezteko gida
Deskargatu gure aurrezteko gida
Zure etxeko energia-eraginkortasunean aditua izan nahi baduzu, deskargatu gure aurrezteko gida.
Energia aurrezteko aholkuak
Energia aurrezteko aholkuak
Aholku batzuk emango dizkizugu zure etxeko energia eraginkortasunez kudeatzeko eta argiaren eta gasaren fakturan aurrezteko.
Lortu energiaren erabilera egokia gure aurrezteko aholkuei esker!
Etxetresna elektrikoak
Etxetresna elektrikoak
Hozkailua
Energia aurrezteko, desizoztu elikagaiak hozte-konpartimentuan. Hozkailuak horien hotza aprobetxatuko du.
Garbigailua
Garbitu ur hotz edo epelarekin (30ºC). Garbigailuak kontsumitzen duen energiaren % 80 ura berotzeko erabiltzen da!
Lehorgailua
Erabili aurretik, zentrifugatu arropa ahalik eta gehien garbigailuan. Zentrifugatzeak lehortzeak baino askoz energia gutxiago kontsumitzen du.
Ordenagailua
Itzali ordenagailua 30 minututik gora erabili behar ez baduzu. Ezin bada, itzali pantaila: gehien kontsumitzen duen osagaia da.
Telebista
Telebista, kontsolak edo musika-ekipoak “stand-by” egoeran piztuta edukiz gero, erabiltzean kontsumitzen dutenaren % 15 ere kontsumitzen dute. Itzali erabat!
Berokuntza
Berokuntza
Etxeak neguan izaten duen energia-gastuaren ia erdia berokuntza-sistemarena da.
Jarri eguneko tenperatura 19ºC eta 21ºC artean, eta gauekoa 15ºC eta 17ºC artean.
Berorik ez galtzeko, jaitsi pertsianak gauean.
Energiaren % 41 berokuntzan kontsumitzen da!
Doitu beti tenperatura.
Gorako gradu bakoitzak kontsumoaren % 7ko gehikuntza dakar, gutxi gorabehera.
Isolatu leihoak behar bezala.
Behar bezala isolaturiko leihoak berogailuan % 20 eta % 30 bitarteko aurrezkia dakar.
Sukaldea
Sukaldea
Presio-eltzeak
Erabili presio-eltzeak. Denbora eta energia %80an ere aurrezten dute%.
Ura
Erabili behar-beharrezkoa den ura bakarrik. Zenbat eta ur gehiago, orduan eta bero handiago beharko duzu berotzeko.
Hondo barreiatzailea
Erabili emisio-eremua baino hondo barreiatzaile handixeagoa duten ontziak.
Labea
Ireki labea bakarrik beharrezkoa denean. Irekitzen duzun bakoitzean, metatutako energiaren % 25 galtzen duzu.
Mikrouhin-labea
Erabili mikrouhin-labea! Energiaren % 60tik % 70ra bitartean aurreztuko duzu.
Ur beroa
Ur beroa
Doitu tenperatura.
Energiaren % 26 ura berotzeko kontsumitzen da. Doitu ur beroaren tenperatura 30ºC eta 35ºC artean!
Jarri langargailuak txorrotetan.
Horiek ura ateratzen denean airea injektatuko diote, emariaren sentsazioa berdina izan dadin; uraren kontsumoa % 60raino jaitsiko da, baita berotzeko energiarena ere!
Argiztapena
Argiztapena
Optimizatu kontsumoa
Energiaren % 9 argiztapenak kontsumitzen du; beraz, kontuan izan hau!
Fluoreszenteak
Fluoreszenteek energia asko kontsumitzen dute piztean. 15 minutu baino gutxiagoan itzali behar badituzu, hobe da piztuta uztea!
Bonbilla mota
Bonbilla mota egokia eta kontsumo baxukoa aukeratzeak, jasangarriagoa izateaz gain, nabarmen aurrezten du argiaren fakturan.