PRESTAKUNTZAN IZENA EMATEKO PRIBATUTASUN-POLITIKA

PRESTAKUNTZAN IZENA EMATEKO PRIBATUTASUN-POLITIKA

I. TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Gas Natural Comercializadora, S.A (aurrerantzean, GNCOM) enpresa, helbidea Av. San Luis, 77, 28033, Madrilen duena eta IFK A-61797536 duena, zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna da.

II. TRATAMENDUAREN HELBURUA, LEGEZKO OINARRIA, HARTZAILEAK ETA GORDETZEKO EPEA

Ondoko taulan, GNCOMek egindako datu-tratamendu bakoitzerako informazioa aurkituko duzu:

  • Tratamenduaren helburua:  GNCOMek zertarako tratatzen dituen zure datu pertsonalak.
  • Oinarri juridikoa:deskribatutako helburu bakoitzerako GNCOMek zure datu pertsonalak tratatzea ahalbidetzen duen lege-oinarria. Oinarria zure baimena denean, eskubidea izango duzu edozein unetan atzera egiteko, atzeraeraginik gabe, hala nahi baduzu.
  • Hartzaileak: hirugarrenak, zeinei zure datu pertsonalak eman ahal dakizkien, eta hori egiteko arrazoia. GNCOMek kontratatutako hornitzaile eta zerbitzu-emaile batzuek ere eskuratu ahal izango dituzte zure datu pertsonalak, tratamenduaren helburua lortzen laguntzeko, tratamenduaren arduradun diren aldetik. Hornitzaile horiek tratamendurako arduradun-kontratu baten pean jardungo dute, eta datu pertsonalak babesteko arloan legea betetzen dela bermatuko dute.
  • Gordetzeko epea:  GNCOMek zure datu pertsonalak tratatzeko epea. Halere, legeri aplikagarrian xedatutakoaren arabera, zure datuak blokeatuta gera daitezke gero epaileen eta auzitegien, Ministerio Fiskalaren edo administrazio publiko eskudunen esku jartzeko, tratamendutik eratorritako erantzukizunak eskatzeko, eta erantzukizun horiek preskribatzeko epe irauten duen bitartean soilik.

 

TRATAMENDUAREN HELBURUAOINARRI JURIDIKOAHARTZAILEAKGORDETZEKO EPEAOHARRAK
GNCOMen online formatuko mintegi, hitzaldi eta bestelako ekitaldien (adibidez, webinar-ak eta webcast-ak) antolaketa, kontrola eta jarraipena kudeatzea, zuk izena eman izanagatik. Hala badagokio, bertaratze-ziurtagiriak prestatzeko.Ekitaldian izena ematean zuk mandako baimena.Zure datu pertsonalak Naturgy Taldeko enpresei eman ahal izango zaizkie, baina lehen adierazitako helburua betetzeko soilik. Halaber, GNCOM legez behartuta dagoen hirugarrenei jakinaraziko dizkie zure datu pertsonalak. Halaber, GNCOMeren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datuak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.GNCOMek zure datuak gordeko ditu, hauetako bat gertatu arte: (i) Ekitaldiak irauten duen bitartean, eta hiru (3) hilabete geroago arte. (ii) Ezabatzea eskatzen duzun edo emandako baimena ezeztatzen duzun arte. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.Erregistratzeko inprimakian nahitaezkotzat jotzen diren datuak beharrezkoak dira ekitaldian parte-hartzea behar bezala kudeatzeko; beraz, ez badituzu ematen, ezingo duzu erregistratu. Ekitaldian izena ematea librea eta borondatezkoa da, eta baiezko ekintza argia da, hau da, agerian uzten du baimena ematen duzula zure datuak adierazitako helburuarekin erabiltzeko. Izena ematean emandako baimena ezeztatzen baduzu, ekitaldian parte hartzeari uko egingo diozu ere bai.

 

III. NAZIOARTEKO DATU TRANSFERENTZIAK

Datu pertsonalak tratatzean, GNCOMek ez du aurreikusten nazioarteko transferentziarik egitea. Hala eta guztiz ere, Datuak adierazitako helburuetarako tratatzeko Europako Esparru Ekonomikotik (“EEE”) kanpo transferitu behar badira, transferentzia horietarako oinarritzat hartuko dira EEEtik kanpo kokatutako konpainia horiekin nazioarteko transferentzietarako Europako Batzordeak hartutako datuen babeserako klausula-motak sinatzea, edo, bestela, araudi aplikagarrian aurreikusitako beste berme egokiren bat hartuko da.

IV. DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA

GNCOMek datuak babesteko ordezkari bat izendatu du. Hauek dira berarekin harremanetan jartzeko datuak:

  • Posta-helbidea: Plaça del Gas, 1 - C.P. 08003, Bartzelona
  • Helbide elektronikoa: dpd-dpo@naturgy.com

 

V. DATU PERTSONALEN GAINEKO ESKUBIDEAK

Legez dagozkizun eta, bidezkoa denean, erabil ditzakezun eskubideak honako hauek dira:

 

EskubideaEdukia
EskuratzeaGNCOMek tratatzen dituen zure datu pertsonalak kontsultatu ahal izango dituzu.
ZuzenketaZure datu pertsonalak aldatu ahal izango dituzu, okerrak edo osatu gabeak badira.
EzabatzeaZure datu pertsonalak ezabatzea eska dezakezu.
Aurka egitea

Zure datu pertsonalak interes legitimoaren arabera ez tratatzeko eskatu ahalko duzu.

Orobat, zure datu pertsonalak zuzeneko marketin-xedeetarako tratatzearen aurka ere egin dezakezu, baita profilak egitearen kontra ere, zuzeneko marketin horrekin zerikusia duen heinean.

Tratamendua mugatzeaZenbait egoeratan zure datuen tratamendua mugatzea eska dezakezu, adibidez:
  • Datuen zehaztasunaren aurka egitea egiaztatzen den bitartean.
  • Tratamendua legez kontrakoa denean, baina zure datuak ezabatzearen aurka egiten duzunean eta erabilera mugatzea eskatzen duzunean.
  • GNCOMek zure datuak tratatu behar ez dituenean, baina erreklamazioak egiteko edo defendatzeko behar dituzunean.
  • Interes publikoko misio bat betetzeko edo interes legitimoa betetzeko zure datuen tratamenduari aurka egin diozunean, tratamendurako arrazoi legitimoak zure datuen gainetik dauden egiaztatzen den bitartean.
Automatizatuak ez diren erabakiakDatuen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakiak zugan aplikagarri ez izatea eska dezakezu.
Baimena kentzeaEdozein unetan kendu ahal izango duzu, atzeraeraginik gabe, zure datuak helburu jakin baterako tratatzeko aldez aurretik eman duzun baimena.
EramangarritasunaEman dizkiguzun datu pertsonalak formatu elektronikoan jaso ahal izango dituzu, eta beste entitate batera bidali ahalko dira ere bai.

Eskubide horiek bide hauen bidez erabili ahal izango ditu:

  • Helbide elektronikoa: dpd-dpo@naturgy.com
  • Posta-helbidea: Nori: datuen babeserako ordezkariari, Plaça del Gas 1, 08003 Bartzelona.

“Solicitud Protección de Datos – Formación” (“Datuen babesa – prestakuntza eskaera”) erreferentzia adierazi beharko duzu. Horiek banakako eskubideak direnez, GNCOMek zaindu behar du interesdunak edo baimendutako pertsonak erabiltzen dituela. Beraz, nortasuna egiaztatu beharko duzu, NANaren, AIZaren, pasaportearen edo agiri baliokidearen kopia bi aldeetatik bidaliz. Interesdunak baimendutako pertsona batek bere eskubideak erabiltzen baditu, baimenduaren identifikazioa eta baimen horren kopia ere bidali beharko ditu.

GNCOMek eskatutako informazioa hilabeteko epean igorriko du, eskaera jasotzeko datatik zenbatzen hasita. Beste bi hilabetez luza daiteke epe hori, konplexutasuna eta eskaera kopuruaren arabera.

Zure datu pertsonalak behar bezala tratatu ez ditugula uste baduzu, Datuak Babesteko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan lehen aipatutako kanalen bidez.

Edonola ere, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalen tratamenduan datuak babesteko araudia hautsi dela uste baduzu, eskubidea duzula Kontrol Agintaritza eskudunean erreklamazioa aurkezteko (adibidez, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia - www.aepd.es).

2022ko maiatza