“Gas-alta” beti gas-instalazio berri bati dagokio, dela zure etxebizitza edo lokal indibidualean, dela jabe-erkidego oso batean.
Alta ematen hasteko, zure inguruko gas-banatzailearekin harremanetan jarri behar duzu. Hura da gas-sarearen arduraduna, eta instalaziorako egin beharreko urratsak adieraziko dizkizu. Zure egoeraren arabera, errazagoa edo zailagoa izango da. Banatzaileak laguntza emango dizu gasaren instalatzaile-enpresak aurkitzeko.
Instalazioa egina duzunean eta gas-merkaturatzaile batekin gas-hornidura kontratatzeko prest daukazunean, CUPS kodea eta IRI ziurtagiria emango dizute. CUPS zure instalazioaren kode bakarra da eta kontratatzeko behar duzu: ziurtagiriak, ordea, instalazioa beharrezko neurri guztiekin egina dagoela adierazten du.