Naturgy Solar: plaken instalazioaz haratago

Naturgy Solar: plaken instalazioaz haratago

  1. 1. Instalatu zure eguzki-plakak

    Aurreztu % 70eraino zure fakturan. % 100eko finantzaketa eta urtebeteko mantentze-zerbitzua barne.

    Kalkulatu zure aurrezkia >

  2. 2. Aurreztu eguzki-tarifarekin eta soberakinekin

    Eguzki Tarifarekin, aprobetxatu preziorik baxuena gako-orduetan, eta konpentsatu zure soberakinak 0,06 euro/kWh-an*** (zergarik gabe). Iraunkortasun-konpromisorik gabe!

    Ikusi tarifa >

  3. 3. Aktibatu zure Eguzki bateria birtuala

    Baliatu ahalik eta gehien zure energia eta hurbildu zure faktura 0 eurora. Erabili zure soberakinak nahi duzunean, % 100 digitala, Bezeroaren gunetik eta kostu gehigarririk gabe.

    Eskatu >

Eguzki-erkidegoak, eguzki-energiaren forma berri bat zuretzat

Eguzki-erkidegoak, eguzki-energiaren forma berri bat zuretzat

Eguzki-erkidego bat eguzki-energia sortzeko eta kontsumitzeko eredu bat delarik, erabiltzaile askori aukera ematen die instalazio fotovoltaiko batez baliatzeko, panelen instalazio propiorik izan beharrik gabe. Bete formularioa informazio gehiago nahi baduzu.

Eguzki-erkidegoak

 

Nola gustatuko litzaizuke eguzki-erkidego batean sartzea? *

*Nahitaezko eremuak.

Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko informazioa

“Interesatzen zait” botoia sakatzean, onartu egiten duzu ematen dizkiguzun datu pertsonalak Naturgy Clientes S.A.U.k tratatzea, tratamenduaren arduraduna den aldetik, zurekin harremanetan jartzeko eta produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa emateko.

Eskubidea duzu zure datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, zure baimena edozein unetan ezeztatzeko, bai eta beste eskubide batzuk baliatzeko ere, gure pribatutasun-politiketan azaltzen den bezala:

Naturgy Clientes S.A.U.ren pribatutasun-politika

Kalkulatu zure aurrezkia 3 urrats errazetan

 

Kalkulatu zure aurrezkia 3 urrats errazetan

 

  1. Sartu zure datuak

     

    Adibidez, eguzki-plakak instalatu nahi dituzun eraikin-mota, zure hileko argi-gastua edo -kontsumoa eta helbidea.

  2. Simulatu zure aurrezkia fakturan

     

    Jakin ezazu urtean zenbat energia aurrez dezakezun eta zure instalazio fotovoltaikoak zenbat eguzki-panel behar dituen.

  3. Zure eskaintzaren laburpena

     

    Aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen den soluzioa, eta lortu berehala aurrekontu orientagarri bat. 24 ordu baino gutxiagoan deituko dizugu, zure eskaintza pertsonalizatzeko.

Zergatik instalatu Naturgy plakak?

Zergatik instalatu Naturgy plakak?

Gozatu lasaitasunaz Naturgyrekin. Zure autokontsumo-instalazioaren prozesu osoan lagunduko dizugu, eta, gure eguzki-tarifarekin eta zerbitzuekin ahalik eta gehien aurrezten lagunduko dizugu.

Lasaitasuna prezioan

Gardentasuna, egonkortasuna eta aldatzeko askatasuna.

Behar duzun guztietan gu ondoan izateak ematen dizun lasaitasuna

Laguntza zure etxean, 365 egunetan, 3 ordu baino gutxiagoan.

Planeta zaintzeak ematen dizun lasaitasuna

Energia-soluzio jasangarriak eskaintzen dizkizugu, energiaren erabilera eraginkorra egin dezazun.

Ezagutu gure bezeroen esperientzia

Ezagutu gure bezeroen esperientzia

Naturgyn uste dugu gure bezeroen iritziak funtsezkoak direla.
Eguzki-panelak instalatu nahi dituzun erabakitzen lagun diezazukete, bai eta lor ditzakezun abantailak eta zerbitzuak hobeto ulertzen ere.

 

 

Zugandik gertu eguzki-plaken bila zabiltza?

Zugandik gertu eguzki-plaken bila zabiltza?

Ezagutu gure bilatzaile espezializatua, zugandik gertu eguzki-plaken instalatzaileen aukerarik onenak aurkitzen lagunduko dizuna. Konparatu prezioak eta zerbitzuak, eta eman eguzki-energiarako urrats adimenduna, argiaren fakturan aurrezten hasteko.

Ezagutu Naturgy Solarren artikulu aipagarriak

Ezagutu Naturgy Solarren artikulu aipagarriak

Gure blogean energia aurrezteari, autokontsumoari, jasangarritasunari eta beste hainbat gairi buruzko aholkuak eta artikuluak aurkituko dituzu.

Ez galdu aukera!

23 abril 2024 9 min
Inclinación de Placas Solares: Calcula la inclinación óptima

¿Sabes cúal es la inclinación óptima que deberían tener tus placas solares? Dependiendo de factores como las estaciones, esta puede cambiar.

Energía fotovoltaica
22 abril 2024 7 min
Autoconsumo colectivo: qué es, tipos y más

El autoconsumo colectivo es una modalidad de la se pueden beneficiar varios inquilinos. Descubre sus ventajas así como otros tipos de autoconsumo.

Energía fotovoltaica
Placas solares
11 noviembre 2025 7 min
Las mejores placas solares para autoconsumo: comparativa completa

Conoce las mejores opciones de placas solares, cómo elegir la adecuada y qué factores tener en cuenta antes de instalarlas en tu hogar. 

Energía fotovoltaica

Ohiko galderak eguzki-plakei buruz

Ohiko galderak eguzki-plakei buruz

Erkidegoetako autokontsumo fotovoltaikoak kontsumorako elektrizitatea ekoiztea esan nahi du, eguzki-panel fotovoltaikoak erabiliz.

Hona hemen aplikagarri den legedia:

  • 2019ko apirilaren 5ean argitaratu zen 244/2019 Errege Dekretua, autokontsumoaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituena.
  • 2021eko abenduaren 21ean argitaratu zen 21/2021 Legegintzako Errege Dekretua, non energia-arloan premiazko neurriak hartu baitziren autokontsumoa sustatzeko.

Etxe batentzat behar adina energia ekoizteko behar den eguzki-plaken kopurua hainbat faktoreren araberakoa da. Hauek dira kontuan hartu beharreko puntu nagusiak:

  • Zure kontsumoa: Kontsumitzen duzun energiaren arabera, zure instalazioa panel gehiagorekin edo gutxiagorekin dimentsionatu beharko duzu, zure plaken ekoizpena zure energia-beharretara egokituz. Zure kontsumo-ereduak ere garrantzitsuak dira; izan ere, eguzkirik ez dagoen orduetan energia gehiago kontsumitzen baduzu, biltegiratze-sistema bat instalatu beharko duzu.
  • Zure etxebizitzaren kokapena: Klima-baldintzak zure instalazioaren ekoizpenari eragingo dio. Eguzki ordu gehiago jasotzen duten guneetan eguzki plakek energia gehiago sortuko dute.
  • Panelen gaitasuna: Garrantzitsua da zure panelek sor dezaketen energia-kantitatea kontuan hartzea, behar dituzun eguzki-plaken kopurua zehazteko.

Sartu gure eguzki-simulagailuan hemen eta ikusi zenbat eguzki-panel behar dituzun.

Gaur egun, zure egoitzan eguzki-plakak instalatzeak ez dizu utziko autosufizientea izaten, baina zure sare-kontsumoa nabarmen murriztea eta zure energiaren ekoizle gisa duzun kontsumoarekiko autonomia handiagoa irabaztea. Zure autosufizientzia-maila hainbat faktoreren araberakoa izango da, besteak beste, zure instalazioaren ahalmenaren, zure etxebizitzaren ezaugarrien eta zure kontsumo-ereduen araberakoa.

Sare-kontsumoa murrizteko eta zure instalazio fotovoltaikoarena handitzeko modu ugari aurki ditzakezu. Adibidez, biltegiratze-sistema batekin (eguzki-bateriak), ekoizpena handitzeko zure instalazioaren tamaina handitu dezakezu, edo zure kontsumoa egokitu zure plakekin eguzki-energia gehien ekoizten duzun orduetan kontzentratuz.

Enpresentzako eguzki-tarifa da eguzki-plaken instalazioa duzunean argi-tarifarik egokiena. Hiru prezio-tarifa dago energia terminorako: punta, laua eta harana. Puntako prezioa 10etatik 14etara eta 18etatik 22etara da, astelehenetik ostiralera lanegunetan; prezio laua 8etatik 10etara, 14etatik 18etara eta 22etatik 24etara astelehenetik ostiralera lanegunetan; eta haraneko prezioa gainerako orduetan eta asteburu eta jaiegunetan eta bi potentzia-alditan: puntako prezioari dagokion ordutegia 8etatik 24etara da astelehenetik ostiralera, eta harana gainerako orduetan, asteburuetan eta jaiegunetan.

Eta Servisolar mantentze-zerbitzuarekin,eguzki-instalazioaren urteko berrikuspen prebentiboa izango duzu,edozein anomalia garaiz detektatzeko. Zure ondoan izango gaituzu, eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetantelefono bidezko laguntza-zerbitzuarekin. Eta, behar duzunean teknikari bat zure etxera joango da, matxuraren bat badago edo inbertsoreen edo WiFi funtzionamenduan edo konfigurazioan akatsen bat badago eta gure laguntza teknikoarekin eta/edo konponketa-zerbitzuarekin konexioa galdu bada, eta/edo zure instalazio fotovoltaikoak funtzionatzen ez badu.

Gogoratu: telefono bidez erantzungo dizugu urteko edozein ordu eta egunetan, eta aurrez aurreko bisita behar baduzu, harreratik 3 ordu baino gutxiagora hitzordua agendan jartzeko esleitutako teknikaria zurekin harremanetan jarriko da eta 48 ordu baino gutxiagoan zure etxean egongo gara. Zerbitzu honek barnean hartzen ditu joan-etorriak eta eskulanaren lehen 3 orduak, eta gehienez ere aurrez aurreko 2 bisita kontratuaren indarraldi bakoitzeko.

Eta eguzki-plaken instalazioa  Naturgyk egin badizu , zure ekipoen bermearen kudeaketa egiteko euskarria eskaintzen dizugu.

Ekoizten eta kontsumitzen ez duzun energiari energia soberakina deitzen zaio. Hainbat aukera dituzu soberakin horiek kudeatzeko:

  • Baterietan biltegiratzea: Aukera bat da energia metatzeko sistemak erabiltzea, hala nola eguzki-bateriak, egunean zehar sortutako energia biltegiratu eta gauean erabiltzeko, edo eguzki-panelak energia nahikoa sortzen ari ez direnean, egun lainotsuetan, adibidez. Honek autokontsumoa maximizatuko du eta sarean txertatutako energia kantitatea murriztuko du. 
  • Sare elektrikoan txertatu konpentsazio baten truke: Sortzen duzun energia gehigarria (soberakinak) sare elektrikoan txertatu nahi duzun erabaki dezakezu, eta haren truke konpentsazio ekonomiko bat jaso. Hala, argiaren fakturan aurreztuko duzu. Horretarako, soberakinen konpentsazioarekin bateragarria den argi-tarifa bat izan behar duzu kontratatua. Soberakinen arauketa kontsulta dezakezu (244/2019 ED), non informazio gehiago aurkituko duzun soberakinen konpentsazio horren mugei buruz.

Dagoeneko eguzki-plakak instalatuta badituzu eta soberakinak konpentsatzeko tarifa egokia nahi baduzu, Naturgyn Eguzki Tarifa eskaintzen dizugu. Tarifa honek ordu-bereizketa du, eta gaueko argi-kontsumora egokitzen delarik, bateragarria da soberakinak konpentsatzearekin (0,07 euroko hobaria kWh-ko), ahalik eta gehien aurrezteko. Informazio gehiago, eguzki-tarifan.

Eguzki-panel batetik espero den balio-bizitza 25 edo 30 urtekoa da, baita luzeago ere. Eguzki-panel gehienak hamarkadak irauteko diseinatuta daude, eta fabrikatzailearen bermea amaitu ondoren ere energia sortzen jarrai dezakete.

Hala ere, garrantzitsua da kontuan hartzea eguzki-panelen balio-bizitzan eragina izan dezaketela zenbait faktorek, hala nola klimak, airearen kalitateak, panelaren inklinazioak eta orientazioak, mantentze-zerbitzuak eta instalazioan erabilitako ekipoaren kalitateak. Beraz, garrantzitsua da eguzki-panelak behar bezala zaintzea, haien eraginkortasuna bermatzeko eta balio-bizitza luzatzeko.

Laburbilduz, eguzki-panelek iraupen luzeko bermeak izan ohi dituzte, eta hainbat hamarkada iraun dezakete. Eguzki-panelen fabrikatzaile bat aukeratzean eta instalatzean, garrantzitsua da honako hauel kontuan hartzea: fabrikatzailearen bermea, paneletik espero den balio-bizitza eta panelaren eraginkortasunari eta iraunkortasunari eragin diezaioketen faktoreak.

Diru-laguntzak Autonomia Erkidegoaren araberakoak dira, eta instalazio fotovoltaikoaren prezioaren % 50 estal dezakete. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure webgunean bezeroek dituzten zalantza ohikoenak, eguzki-plaken diru-laguntzei dagokienez.

Siempre que tengas saldo disponible en la Batería Virtual Solar.

Precios de las modalidades con excedentes acogidas a compensación

Naturgy calculará el importe resultante de multiplicar los kWh de excedentes (energía generada y no autoconsumida) por el precio vigente en cada momento. El precio podrá ser revisable mensualmente.

El precio es de 0,06 €/kWh sin impuestos, 0,0726 €/kWh con IVA del 21%.

El resultado se restará del valor económico de la energía consumida en la red en el periodo de facturación. En ningún caso, el valor económico de la energía excedentaria podrá ser superior al valor económico de la energía consumida de la red en el periodo de facturación.

Modalidad no compatible con Tarifa Plana.