NATURGY RECARGA-REN PRIBATUTASUN POLITIKA
NATURGY RECARGA-REN PRIBATUTASUN POLITIKA
I. TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Naturgy Iberia SA (aurrerantzean Naturgy) entitateak Av. America, 38, 28028, Madrilen du egoitza, IFZ A-08431090 du, eta zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna da.
II. TRATAMENDUAREN HELBURUA, LEGEZKO OINARRIA, HARTZAILEAK ETA GORDETZEKO EPEA
Ondoko taulan, Naturgyk egindako datu-tratamendu bakoitzerako informazioa aurkituko duzu:
Tratamenduaren helburua: Naturgyk zertarako tratatzen dituen zure datu pertsonalak.
Oinarri juridikoa: deskribatutako helburu bakoitzerako Naturgyk zure datu pertsonalak tratatzea ahalbidetzen duen lege-oinarria. Oinarria zure baimena denean, horrek esan nahi du zure datuak xede horretarako erabiliko direla, baldin eta aldez aurretik, aitorpen baten bidez edo baiezko ekintza argi baten bidez, tratamendu horrekin ados zaudela adierazi baduzu. Hala nahi izanez gero, eskubidea izango duzu zure baimena edozein unetan ezeztatzeko, atzeraeraginik gabe. Oinarria interes legitimoa denean, Naturgyk aurretik haztapen-judizio bat egina izango du Naturgyk daukan interes legitimoaren eta zure interesen edo oinarrizko eskubide eta askatasunen artean, eta horren ondorioz, lehenak bigarrenek baino lehentasun handiagoa duela ondorioztatu izanen du. Haztapen-judizio horri buruz informazio gehiago eska dezakezu. Horretarako, Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jarri beharko duzu, Pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez. Era berean, gogorarazten dizugu eskubidea duzula zure datu pertsonalen edozein tratamenduri aurka egiteko, interes legitimoan oinarrituta badago. Eskubide hori pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez erabil dezakezu.
Hartzaileak: hirugarrenak, zeinei zure datu pertsonalak eman ahal dakizkien, eta hori egiteko arrazoia. Oro har, II. atal honetan deskribatuko diren helburuetarako, Naturgyk zure datu pertsonalak jakinarazi beharko dizkie hirugarrenei, horretarako lege aginduz behartuta badago. Bestalde, Naturgyk kontratatutako hornitzaile eta zerbitzu-emaile batzuek ere eskuratu ahal izango dituzte zure datu pertsonalak, tratamenduaren helburua lortzen laguntzeko, tratamenduaren arduradun diren aldetik. Hornitzaile horiek tratamendurako arduradun-kontratu baten pean jardungo dute, eta datu pertsonalak babesteko arloan legea betetzen dela bermatuko dute.
Gordetzeko epea: Naturgyk zure datu pertsonalak tratatzeko epea. Halere, legeri aplikagarrian xedatutakoaren arabera, zure datuak blokeatuta gera daitezke gero epaileen eta auzitegien, Ministerio Fiskalaren edo administrazio publiko eskudunen esku jartzeko, tratamendutik eratorritako erantzukizunak eskatzeko, eta erantzukizun horiek preskribatzeko epe irauten duen bitartean soilik.
A. NATURGY RECARGA PRODUKTUA KONTRATATU AURRETIK
Batzuetan, zu, bezeroa izan ala ez, Naturgyra jo dezakezu informazioa, eskaintzak edo aurrekontuak eskatzeko, kontsultak egiteko, dendan bertan aurrez hitzordua eskatzeko, edo Naturgyrekin elkarreraginean aritzeko edo bestelako kudeaketak egiteko, Naturgyrekin aurrez kontratuzko harremanik izan ala ez alde batera utzita. Horretarako, zure datu pertsonal batzuk emango dizkiguzu. Naturgyk datu horiek ondoko helburuetarako erabili ahalko ditu:
TRATAMENDUAREN HELBURUA | OINARRI JURIDIKOA | HARTZAILEAK | GORDETZEKO EPEA | OHARRAK |
|---|---|---|---|---|
Naturgyri egiten diozun eskaera, kontsulta edo errekerimendua kudeatu eta erantzutea, Naturgyrekin aurretik egindako kontratu batekin zerikusirik ez duena. | Eskaera, kontsulta edo errekerimendu hori Naturgyk horretarako prestatutako kanalen baten bidez egitean emandako baimena. | Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte: | Naturgyk xede horrekin tratatuko dituen datuak zuk emandakoak dira, eskaera, kontsulta edo errekerimendua dela eta. |
B. BEZERO BIHURTU ONDOREN
Zure datu pertsonalak ondoren azaltzen diren xedeetarako tratatu ahal izango ditu Naturgyk. Horietako batzuk baimena eman badiguzu bakarrik tratatuko ditugularik, kontratatzeko unean eskatuko dizugu baimen hori. Naturgyk deskribatutako helburuetarako datuak tratatzen jarraitu ahal izango du, nahiz eta zu bezero izateari utzi, “Gordetzeko epea” atalean adierazten den bezala:
TRATAMENDUAREN HELBURUA | OINARRI JURIDIKOA | HARTZAILEAK | GORDETZEKO EPEA | OHARRAK |
|---|---|---|---|---|
Kontratu-harremana mantentzea, garatzea eta kudeatzea (adibidez, fakturazioa, bezeroarentzako arreta, erreklamazioen kudeaketa, etab. ). | Zurekin sinatutako kontratua gauzatzea. | Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | Datu pertsonalak gorde eginen dira kontratu harremanak dirauen bitartean, horretarako bildu baitira. | Kontratazio-prozesuan nahitaezkotzat jotzen diren datuak beharrezkoak dira eskainitako produktuaren/zerbitzuaren kontratazioa osatzeko; beraz, ematen ez badizkiguzu, ezin izango dugu horien kontratazioa kudeatu. |
Jakinarazpenak bidaltzea | Naturgyk duen interes legitimoa bezeroak kontratatuak dituen produktu edo zerbitzuekin lotutako alderdiei buruz edo Naturgyrekin duen kontratu-harremanaren alderdiei buruz informazioa emateko. | Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte: | Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. |
Zuri buruzko oinarrizko profila lantzea, helburu komertzialekin. | Naturgyk duen interes legitimoa, (i) bere bezeroak hobeto ezagutzeko, (ii) produktuen eskaintza hobetzeko, eta (iii) merkataritza-komunikazioak bezero bakoitzaren profilera egokitzeko. | Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte: | Zure profila lantzeko zure datu pertsonalak aztertu behar dira, Naturgyk merkaturatutako produktu- eta zerbitzu-motekin lotutako zure beharrei edo lehentasunei buruzko alderdiak aurreikusteko. |
Edozein bidetatik harremanetan jartzea, baita | Naturgyk bere bezeroei beste produktu edo zerbitzu batzuk eskaintzeko duen interes legitimoa. | Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte: | Jakinarazpen komertzial horiek helarazteko, Naturgyk zure identifikazio eta harremanetarako datuak erabiliko ditu. |
Ez ordaintzeak eta zorren kobrantza kudeatzea (ordaintzen ez baduzu). | Naturgyk interes legitimoa du bere kontratu-eskubideak errespetatuko direla bermatzeko bideak bilatzeko eta, hartara, zor zaizkion zenbatekoak kobratzeko. | Diruzko betebeharrak ez betetzeari buruzko datuak ASNEF kreditu-informazioko sistemari (EQUIFAX IBERICA SL enpresak kudeatzen du) edo behar bezala jakinaraziko zaion beste edozeini jakinarazi ahal izango zaizkio. Hori Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da. | Naturgyk xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako xederako beharrezkoak diren bitartean. | Kreditu-informazioko sistemei datuak jakinarazteari dagokionez, jakinarazten dizugu, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 20. artikuluan eta 2016/679 EB Erregelamenduaren (DBEO) 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, Naturgyk eta aipatutako kreditu-informazioko sistema kudeatzen duen erakundeak, tratamenduaren arduradun diren aldetik, hitzarmen bat sinatu dutela. Akordio horren funtsezko alderdiak zure eskura dituzu; horiei buruzko informazioa Datuak Babesteko ordezkariari eskatu besterik ez duzu egin behar, pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez. |
Zurekin harremanetan jartzea merkatu-azterketak egiteko. | Naturgyk interes legitimoa du herritarrek oro har energiaren sektoreari buruz duten pertzepzioa ezagutzeko, bai eta Naturgyren eta haren produktu eta zerbitzuen irudia ezagutzeko ere, eta, bereziki, haren interesak eta beharrak ezagutzeko. | Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte: | Merkatu-azterketa bat da Naturgyk egindako ikerketa bat, non, besteak beste, bezeroei galderak egiten dizkien, energiaren merkatuaren edo bertan dauden edo eskatzen diren produktu eta zerbitzuen alderdi desberdinei buruz zer iritzi duten jakiteko, eta, hala, lortzen diren emaitzen arabera, merkatu horretan jarduteko moduari buruzko erabakiak hartu ahal izateko. |
Naturgyko Bezeroen Eremuko erabiltzailearen erregistroa kudeatzea (zuk eskatu duzunean); hala, eremu horretara sartu ahal izango zara, eta eskaintzen dituen funtzionalitateak erabili ahal izango dituzu. | Naturgyko Bezeroen Gunean erabiltzaile gisa erregistratzea eskatzean zuk emandako baimena. | Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | Naturgyk helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, Naturgyren Bezeroen Guneko erabiltzailea zaren bitartean. | Erregistratzeko inprimakian nahitaezkotzat jotzen diren datuak beharrezkoak dira erabiltzailearen erregistroa behar bezala kudeatzeko; beraz, ez badituzu ematen, ezingo duzu erregistratu. |
C. BESTE TRATAMENDU BATZUK
Zure datu pertsonalak ondoren deskribatuko diren helburuetarako tratatu ahal izango ditu Naturgyk, eta horietako batzuk soil-soilik zuk baimena eman baduzu erabiliko dira. Baimen hori, normalean, Naturgyri eskaera edo kontsulta bat egitean edo Naturgyrekin kontratatzeko unean eskatu zaizu, horretarako gaitutako kanalen baten bidez. Tratamendu horiek, dagokionaren arabera, Naturgyren produktu edo zerbitzu bat kontratatu aurreko fasean egin daitezke, edo, bestela, bezero bihurtu ondoren.
TRATAMENDUAREN HELBURUA | OINARRI JURIDIKOA | HARTZAILEAK | GORDETZEKO EPEA | OHARRAK |
|---|---|---|---|---|
Zurekin harremanetan jartzea jasotako zerbitzuarekin edo kontratatutako produktuarekin duzun gogobetetze-maila ezagutzeko eta, hala, zerbitzuaren kalitatea ebaluatzeko. | Naturgyk interes legitimoa du eskainitako produktuen eta emandako zerbitzuen kalitatea ebaluatzeko, bai Naturgyren eskutik zuzenean, bai produktu eta zerbitzu horiek emateko lankidetzan aritzen diren kolaboratzaileen edo hirugarrenen eskutik ere, funtsezkoak baitira kalitate-estandar egokiak bermatzeko. | Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte: | Inkesta horri erantzutea borondatezkoa izango da beti. |
Edozein bidetatik harremanetan jartzea, baita | Zuk emandako baimena. | Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | Naturgyk xede horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, emandako baimena ezeztatzen duzun arte edo xede horretarako zure datuen tratamenduaren aurka egiten duzun arte. | Zure datuak helburu horrekin bakarrik tratatuko dira aldez aurretik zure baimena eman baduzu. Baimen hori eskatuko zaizu, normalean, eskaera edo gestioren bat egiteko Naturgyra deitzen duzunean, edo produktu edo zerbitzu bat kontratatzen duzunean. |
Zure datu pertsonalak Naturgy taldeko enpresei eta lankidetza-hitzarmenak ditugun beste erakunde batzuei jakinaraztea, haien produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak bidal diezazkizuten, baita baliabide elektronikoen bidez ere. | Zuk emandako baimena. | Zure datu pertsonalak Naturgy taldeko sozietateei eta “Oharrak” zutabean deskribatutako jarduera-sektoreetako beste erakunde batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie. | Naturgyk xede horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, emandako baimena ezeztatzen duzun arte edo xede horretarako zure datuen tratamenduaren aurka egiten duzun arte. | Zure datuak helburu horrekin bakarrik tratatuko dira aldez aurretik zure baimena eman baduzu. Baimen hori eskatuko zaizu, normalean, eskaera edo gestioren bat egiteko Naturgyra deitzen duzunean, edo produktu edo zerbitzu bat kontratatzen duzunean. |
Datu pertsonalenbabesaren arloko norbanakoen eskubideak erabiltzeko aurkeztu dituzun eskaerak kudeatzea. | 2016/679 (EB) Erregelamenduak (DBLO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak tratamenduaren erantzuleari ezarritako legezko betebeharra betetzea. | Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | Naturgyk xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako xederako beharrezkoak diren bitartean. | Jakinarazpen komertzial horiek helarazteko, Naturgyk zure identifikazio eta harremanetarako datuak erabiliko ditu. |
Naturgyri aplika dakiokeen araudiak ezarritako legezko betebeharrak betetzea. | Naturgyri aplika dakiokeen legezko betebehar bat betetzea. | Naturgy legez behartuta dagoen hirugarrenei jakinaraziko dizkie zure datu pertsonalak. | Naturgyk xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako xederako beharrezkoak diren bitartean. | Batzuetan, Naturgyk zure datu pertsonalak tratatu behar ditu, normalean hirugarren bati jakinarazita, aplika dakiokeen legezko betebehar bat betetzeko.
- Datuak jakinaraztea gasa edo elektrizitatea banatzen duten konpainiei, edo Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, baldin eta hala ezartzen badu gas- eta elektrizitate-sareetarako sarbide-prozesuak, alta-prozesuak, baja-prozesuak, hornitzaileen aldaketa-prozesuak, kontsumoen fakturazio-prozesuak eta Naturgyren jardueraren berezkoak diren beste prozesu batzuk erregulatzen dituen araudiak. Prozesu horiek erabat araututa daude, eta araudiak agintzen duenaren arabera gauzatu behar dira, batez ere Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak eta horiek garatzen dituen gainerako araudi osagarrian ezarritakoaren arabera. |
III. NAZIOARTEKO DATU-TRANSFERENTZIAK.
Datuak adierazitako helburuetarako tratatzeko Europako Esparru Ekonomikotik (“EEE”) kanpo transferitu behar badira, transferentzia horietarako oinarritzat hartuko dira EEEtik kanpo kokatutako konpainia horiekin nazioarteko transferentzietarako Europako Batzordeak hartutako datuen babeserako klausula-motak sinatzea, edo, bestela, araudi aplikagarrian aurreikusitako beste berme egokiren bat hartuko da. Aurreko ataleko “Hartzaileak” zutabean, informazio zehatzagoa aurki dezakezu horrelako transferentziak egiten diren kasuetan.
IV. DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA
Naturgyk Datuak Babesteko ordezkari bat izendatu du. Hauek dira berarekin harremanetan jartzeko datuak:
- Posta-helbidea: Av. América, 38, C.P. 28028, Madril
- Helbide elektronikoa: dpd-dpo@naturgy.com
V. DATU PERTSONALEN GAINEKO ESKUBIDEAK
Legez dagozkizun eta, bidezkoa denean, erabil ditzakezun eskubideak honako hauek dira:
| ESKUBIDEA | EDUKIA |
Eskuratzea | Naturgyk tratatzen dituen zure datu pertsonalak kontsultatu ahal izango dituzu. |
Zuzenketa | Zure datu pertsonalak aldatu ahal izango dituzu, okerrak edo osatu gabeak badira. |
Ezabatzea | Zure datu pertsonalak ezabatzea eska dezakezu. |
Aurka egitea | Zure datu pertsonalak interes legitimoaren arabera ez tratatzeko eskatu ahalko duzu. Orobat, zure datu pertsonalak zuzeneko marketin-xedeetarako tratatzearen aurka ere egin dezakezu, baita profilak egitearen kontra ere, zuzeneko marketin horrekin zerikusia duen heinean. |
Tratamendua mugatzea | Zure datuen tratamendua mugatzea eska dezakezu: |
Automatizatuak ez diren erabakiak | Datuen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakiak zugan aplikagarri ez izatea eska dezakezu. |
Baimena kentzea | Edozein unetan kendu ahal izango duzu, atzeraeraginik gabe, zure datuak helburu jakin baterako tratatzeko aldez aurretik eman duzun baimena. |
Eramangarritasuna | Eman dizkiguzun datu pertsonalak formatu elektronikoan jaso ahal izango dituzu, eta beste entitate batera bidali ahalko dira ere bai. |
Eskubide horiek bide hauen bidez erabili ahal izango ditu:
- Helbide elektronikoa: clientesarco@naturgy.com
- Posta-helbidea: Nori: Derechos LOPD Cliente, Plaça del Gas 1, 08003 Bartzelona.
“Solicitud Protección de Datos – Naturgy Recarga” (“Datuen babesa – Naturgy Recarga eskaera”) erreferentzia adierazi beharko duzu. Horiek banakako eskubideak direnez, Naturgyk zaindu behar du interesdunak edo baimendutako pertsonak erabiltzen dituela. Horretarako, egiaztatu behar duzu benetan zuk edo baimendutako pertsona batek erabiltzen dituela. Hori dela eta, Naturgyk zure identitateari buruzko zalantzarik izanez gero, informazio osagarria eskatu ahal izango dizu identitatea berresteko, hala nola zure NANaren, AIZaren, pasaportearen edo identifikatzen zaituen dokumentu baliokidearen kopia. Halaber, NANaren ordez sinadura elektronikoa erabili ahal izango duzu. Zuk baimendutako pertsona batek zure eskubideak erabiltzen baditu, baimenduaren identitatea egiaztatu eta baimena egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.
Naturgyk eskatutako informazioa hilabeteko epean igorriko du, eskaera jasotzeko datatik zenbatzen hasita. Beste bi hilabetez luza daiteke epe hori, konplexutasuna eta eskaera kopuruaren arabera.
Zure datu pertsonalak behar bezala tratatu ez ditugula uste baduzu, Datuak Babesteko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan lehen aipatutako kanalen bidez.
Edonola ere, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalen tratamenduan datuak babesteko araudia hautsi dela uste baduzu, eskubidea duzula Kontrol Agintaritza eskudunean erreklamazioa aurkezteko (adibidez, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia - www.aepd.es).
2023ko apirila