NATURGY CLIENTES, S.A.U.REN PRIBATUTASUN POLITIKA
NATURGY CLIENTES, S.A.U.REN PRIBATUTASUN POLITIKA
NATURGY CLIENTES, S.A.U.REN PRIBATUTASUN POLITIKA
I. TRATAMENDUAREN ARDURADUNANaturgy Clientes, S.A.U. (aurrerantzean Naturgy) entitateak Av. America, 38, 28028, Madrilen du egoitza, eta IFZ A- A67760876 du, eta zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna da.
II. TRATAMENDUAREN HELBURUA, LEGEZKO OINARRIA, HARTZAILEAK ETA KONTSERBATZEKO EPEAHonako taula honetan, Naturgyk egindako datu-tratamendu bakoitzerako informazioa aurkituko duzu:
- Tratamenduaren helburua: Naturgyk zertarako tratatzen dituen zure datu pertsonalak.
- Oinarri juridikoa: deskribatutako helburu bakoitzerako Naturgyk zure datu pertsonalak tratatzea ahalbidetzen duen lege-oinarria.
- Hartzaileak: hirugarrenak, zeinei zure datu pertsonalak eman ahal dakizkien, eta hori egiteko arrazoia. Oro har, II. atal honetan deskribatuko diren helburuetarako, Naturgyk zure datu pertsonalak jakinarazi beharko dizkie hirugarrenei, horretarako lege aginduz behartuta badago. Bestalde, Naturgyk kontratatutako hornitzaile eta zerbitzu-emaile batzuek ere eskuratu ahal izango dituzte zure datu pertsonalak, tratamenduaren helburua lortzen laguntzeko, tratamenduaren arduradun diren aldetik. Hornitzaile horiek tratamendurako arduradun-kontratu baten pean jardungo dute, eta datu pertsonalak babesteko arloan legea betetzen dela bermatuko dute.
- Gordetzeko epea: Naturgyk zure datu pertsonalak tratatzeko epea. Halere, legeri aplikagarrian xedatutakoaren arabera, zure datuak blokeatuta gera daitezke gero epaileen eta auzitegien, Ministerio Fiskalaren edo administrazio publiko eskudunen esku jartzeko, tratamendutik eratorritako erantzukizunak eskatzeko, eta erantzukizun horiek preskribatzeko epe irauten duen bitartean soilik.
| TRATAMENDUAREN HELBURUA | OINARRI JURIDIKOA | HARTZAILEAK | GORDETZEKO EPEA |
| Datu pertsonalen babesaren arloko norbanakoen eskubideak erabiltzeko aurkeztu dituzun eskaerak kudeatzea. | 2016/679 (EB) Erregelamenduak (DBLO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak tratamenduaren erantzuleari ezarritako legezko betebeharra betetzea. | Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | Naturgyk zure datuak helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu, azaldutako helbururako beharrezkoak diren bitartean. Ondoren, legeriak ezarritako blokeo-betebeharra aplika daiteke. |
Datu pertsonalak aipatutako helburuetarako tratatzean, Naturgyk ez du aurreikusten nazioarteko transferentziarik egitea.
Datuak adierazitako helbururako tratatzeko Europako Esparru Ekonomikotik (“EEE”) kanpo transferitu behar badira, transferentzia horietarako oinarritzat hartuko dira EEEtik kanpo kokatutako konpainia horiekin nazioarteko transferentzietarako Europako Batzordeak hartutako datuen babeserako klausula-motak sinatzea, edo, bestela, araudi aplikagarrian aurreikusitako beste berme egokiren bat hartuko da.
IV. DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIANaturgyk Datuak Babesteko ordezkari bat izendatu du. Hauek dira berarekin harremanetan jartzeko datuak:
- Posta-helbidea: América, 38, C.P. 28028, Madril
- Helbide elektronikoa: dpd-dpo@naturgy.com
Legez dagozkizun eta, bidezkoa denean, erabil ditzakezun eskubideak honako hauek dira:
| ESKUBIDEA | EDUKIA |
| Eskuratzea | Naturgyk tratatzen dituen zure datu pertsonalak kontsultatu ahal izango dituzu. |
| Zuzenketa | Zure datu pertsonalak aldatu ahal izango dituzu, okerrak edo osatu gabeak badira. |
| Ezabatzea | Zure datu pertsonalak ezabatzea eska dezakezu. |
| Aurka egitea | Zure datu pertsonalak interes legitimoaren arabera ez tratatzeko eskatu ahalko duzu. Orobat, zure datu pertsonalak zuzeneko marketin-xedeetarako tratatzearen aurka ere egin dezakezu, baita profilak egitearen kontra ere, zuzeneko marketin horrekin zerikusia duen heinean. |
| Tratamendua mugatzea | Zure datuen tratamendua mugatzea eska dezakezu:
|
| Automatizatuak ez diren erabakiak | Datuen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakiak zugan aplikagarri ez izatea eska dezakezu. |
| Baimena kentzea | Edozein unetan kendu ahal izango duzu, atzeraeraginik gabe, zure datuak helburu jakin baterako tratatzeko aldez aurretik eman duzun baimena. |
| Eramangarritasuna | Eman dizkiguzun datu pertsonalak formatu elektronikoan jaso ahal izango dituzu, eta beste entitate batera bidali ahalko dira ere bai. |
Eskubide horiek erraz eta azkar erabili ahal izango dituzu honako formulario honen bidez: Eskubideak erabiltzea.
Edo postaz idatzi, helbide honetara: Derechos LOPD Cliente, Plaça del Gas 2, 08003 Bartzelona.
“Solicitud Protección de Datos-Ejercicio de derechos” (“Datuen babesa-Eskubideak erabiltzeko eskaera”) jarri beharko duzu jakinarazpenaren erreferentzian. Horiek banakako eskubideak direnez, Naturgyk behar bezala egiaztatu beharko du interesdunak edo baimendutako pertsonak erabiltzen dituela. Hori dela eta, Naturgyk zure identitateari buruzko zalantzarik izanez gero, informazio osagarria eskatu ahal izango dizu identitatea berresteko, hala nola zure NANaren, AIZaren, pasaportearen edo identifikatzen zaituen dokumentu baliokidearen kopia. Halaber, NANaren ordez sinadura elektronikoa erabili ahal izango duzu. Interesdunak baimendutako pertsona batek bere eskubideak erabiltzen baditu, baimenduaren identitatea egiaztatu eta baimena egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.
Naturgyk eskatutako informazioa hilabeteko epean igorriko du, eskaera jasotzeko datatik zenbatzen hasita. Beste bi hilabetez luza daiteke epe hori, konplexutasuna eta eskaera kopuruaren arabera.
Zure datu pertsonalak behar bezala tratatu ez ditugula uste baduzu, Datuak Babesteko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan lehen aipatutako kanalen bidez.
Edonola ere, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalen tratamenduan datuak babesteko araudia hautsi dela uste baduzu, eskubidea duzula Kontrol Agintaritza eskudunean erreklamazioa aurkezteko (adibidez, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia - www.aepd.es).
2022ko maiatza