NATURGY RECARGA-REN PRIBATUTASUN POLITIKA 

NATURGY RECARGA-REN PRIBATUTASUN POLITIKA 

I. TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Naturgy Clientes, S.A.U. (aurrerantzean Naturgy) entitateak Av. America, 38, 28028, Madrilen du egoitza, IFZ A-08431090 du, eta zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna da.


II. TRATAMENDUAREN HELBURUA, LEGEZKO OINARRIA, HARTZAILEAK ETA GORDETZEKO EPEA

Ondoko taulan, Naturgyk egindako datu-tratamendu bakoitzerako informazioa aurkituko duzu:

  • Tratamenduaren helburua: Naturgyk zertarako tratatzen dituen zure datu pertsonalak.

  • Oinarri juridikoa: deskribatutako helburu bakoitzerako Naturgyk zure datu pertsonalak tratatzea ahalbidetzen duen lege-oinarria. Oinarria zure baimena denean, horrek esan nahi du zure datuak xede horretarako erabiliko direla, baldin eta aldez aurretik, aitorpen baten bidez edo baiezko ekintza argi baten bidez, tratamendu horrekin ados zaudela adierazi baduzu. Hala nahi izanez gero, eskubidea izango duzu zure baimena edozein unetan ezeztatzeko, atzeraeraginik gabe. Oinarria interes legitimoa denean, Naturgyk aurretik haztapen-judizio bat egina izango du Naturgyk daukan interes legitimoaren eta zure interesen edo oinarrizko eskubide eta askatasunen artean, eta horren ondorioz, lehenak bigarrenek baino lehentasun handiagoa duela ondorioztatu izanen du. Haztapen-judizio horri buruz informazio gehiago eska dezakezu. Horretarako, Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jarri beharko duzu, Pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez. Era berean, gogorarazten dizugu eskubidea duzula zure datu pertsonalen edozein tratamenduri aurka egiteko, interes legitimoan oinarrituta badago. Eskubide hori pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez erabil dezakezu.

  • Hartzaileak: hirugarrenak, zeinei zure datu pertsonalak eman ahal dakizkien, eta hori egiteko arrazoia. Oro har, II. atal honetan deskribatuko diren helburuetarako, Naturgyk zure datu pertsonalak jakinarazi beharko dizkie hirugarrenei, horretarako lege aginduz behartuta badago. Bestalde, Naturgyk kontratatutako hornitzaile eta zerbitzu-emaile batzuek ere eskuratu ahal izango dituzte zure datu pertsonalak, tratamenduaren helburua lortzen laguntzeko, tratamenduaren arduradun diren aldetik. Hornitzaile horiek tratamendurako arduradun-kontratu baten pean jardungo dute, eta datu pertsonalak babesteko arloan legea betetzen dela bermatuko dute.

  • Gordetzeko epea: Naturgyk zure datu pertsonalak tratatzeko epea. Halere, legeri aplikagarrian xedatutakoaren arabera, zure datuak blokeatuta gera daitezke gero epaileen eta auzitegien, Ministerio Fiskalaren edo administrazio publiko eskudunen esku jartzeko, tratamendutik eratorritako erantzukizunak eskatzeko, eta erantzukizun horiek preskribatzeko epe irauten duen bitartean soilik.


A. NATURGY RECARGA PRODUKTUA KONTRATATU AURRETIK

Batzuetan, zu, bezeroa izan ala ez, Naturgyra jo dezakezu informazioa, eskaintzak edo aurrekontuak eskatzeko, kontsultak egiteko, dendan bertan aurrez hitzordua eskatzeko, edo Naturgyrekin elkarreraginean aritzeko edo bestelako kudeaketak egiteko, Naturgyrekin aurrez kontratuzko harremanik izan ala ez alde batera utzita. Horretarako, zure datu pertsonal batzuk emango dizkiguzu. Naturgyk datu horiek ondoko helburuetarako erabili ahalko ditu:


 

TRATAMENDUAREN HELBURUA

OINARRI JURIDIKOA

HARTZAILEAK

GORDETZEKO EPEA

OHARRAK

Naturgyri egiten diozun eskaera, kontsulta edo errekerimendua kudeatu eta erantzutea, Naturgyrekin aurretik egindako kontratu batekin zerikusirik ez duena.

Eskaera, kontsulta edo errekerimendu hori Naturgyk horretarako prestatutako kanalen baten bidez egitean emandako baimena.

Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:
(i) Zure eskaeraren edo kontsultaren kudeaketa amaitzea.
(ii) Ezabatzea eskatzen baduzu edo emandako baimena ezeztatzen baduzu.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Naturgyk xede horrekin tratatuko dituen datuak zuk emandakoak dira, eskaera, kontsulta edo errekerimendua dela eta.
Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.
Baimen hori ezeztatzen baduzu, uko egingo diozu zure eskaera edo kontsulta hartzeari.

 
 
B. BEZERO BIHURTU ONDOREN

Zure datu pertsonalak ondoren azaltzen diren xedeetarako tratatu ahal izango ditu Naturgyk. Horietako batzuk baimena eman badiguzu bakarrik tratatuko ditugularik, kontratatzeko unean eskatuko dizugu baimen hori. Naturgyk deskribatutako helburuetarako datuak tratatzen jarraitu ahal izango du, nahiz eta zu bezero izateari utzi, “Gordetzeko epea” atalean adierazten den bezala:

 

TRATAMENDUAREN HELBURUA

OINARRI JURIDIKOA

HARTZAILEAK

GORDETZEKO EPEA

OHARRAK

Kontratu-harremana  mantentzea, garatzea eta kudeatzea (adibidez, fakturazioa, bezeroarentzako arreta, erreklamazioen kudeaketa, etab. ).

Zurekin sinatutako kontratua gauzatzea.

Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.
Jakinarazten dizugu, bezeroarentzako arreta-zerbitzua emateko, Kolonbian kokatuta dauden hornitzaileek datuetarako sarbidea izango dutela. Europako Batzordeak ez du egokitze-erabakirik eman herrialde horretarako. Datu-transferentzia horiek egiteko oinarritzat hartuko dira Europako Batzordeak onartutako Kontratu Klausula Tipoak, hornitzaile horiekin sinatu direnak. Informazio gehiago nahi izanez gero, Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, Pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez.

Datu pertsonalak gorde eginen dira kontratu harremanak dirauen bitartean, horretarako bildu baitira. 
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Kontratazio-prozesuan nahitaezkotzat jotzen diren datuak beharrezkoak dira eskainitako produktuaren/zerbitzuaren kontratazioa osatzeko; beraz, ematen ez badizkiguzu, ezin izango dugu horien kontratazioa kudeatu.

Informazio-jakinarazpenak bidaltzea 
kontratatutako produktu edo zerbitzuari edo Naturgyrekin duzun kontratu-harremanari buruzko informazioa emateko (adibidez, faktura azaltzeko informazioa, edo faktura posta elektronikoz jasotzeko edo fakturen ordainketa zatikatzeko aukera emateko, eremu pribatuaren bidez kudeaketak egiteko, datuak eguneratzeko kanpainak, etab.). Ez dira merkataritza-komunikazioak.

Naturgyk duen interes legitimoa bezeroak kontratatuak dituen produktu edo zerbitzuekin lotutako alderdiei buruz edo Naturgyrekin duen kontratu-harremanaren alderdiei buruz informazioa emateko.
Naturgyk uste du bezero guztiek Naturgyrekin duten harremanari buruzko alderdi horien berri izateko arrazoizko itxaropena dutela.

Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:
(i) Naturgy eta zure arteko kontratu-harremana bukatzea.
(ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

Zuri buruzko oinarrizko profila lantzea, helburu komertzialekin.

Naturgyk duen interes legitimoa, (i) bere bezeroak hobeto ezagutzeko, (ii) produktuen eskaintza hobetzeko, eta (iii) merkataritza-komunikazioak bezero bakoitzaren profilera egokitzeko. 

Lantzen den profila sinplea edo oinarrizkoa delarik, ez da zure pribatutasunerako inbaditzailea, eta zure eskubideak edo interesak errespetatzen ditu. 

Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:
(i) Naturgy eta zure arteko kontratu-harremana bukatzea.
(ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Zure profila lantzeko zure datu pertsonalak aztertu behar dira, Naturgyk merkaturatutako produktu- eta zerbitzu-motekin lotutako zure beharrei edo lehentasunei buruzko alderdiak aurreikusteko.
Oinarrizko profilaren bidez Naturgyk zure oinarrizko alderdi batzuk azter ditzake (adibidez, bizitokia, lehendik kontratatutako produktuak), eta horri esker, zure beharretara nolabait bideratuta egon daitezkeen eskaintza komertzialak egin ahalko ditu (adibidez, Naturgyk ez dizu kontratatuta duzun tarifari buruzko informazio komertzialik bidaliko).
Zure oinarrizko profila lantzeko, kontratatuta dauzkazun produktu edo zerbitzuen ondorioz zuri buruz duen informazioa soilik erabiliko du Naturgyk, hala nola identifikazio- eta kontaktu-datuak eta Naturgyrekin kontratatutako produktu eta zerbitzuen datuak, zure eremu pribatuari buruzko informazioa kanpo utzita (adibidez, energia-kontsumoaren ordu-banaketa). 
Aztertutako datuak ez dira osatuko beste iturri batzuetatik datorren informazioarekin.
Zure oinarrizko profila lantzean, zuri ondorio juridikoak ekarri ahal dizkizun edo modu esanguratsuan eragin ahal dizun erabakirik ez da hartuko, eta ez du inola ere esan nahi Naturgyren edozein produktu edo zerbitzu kontratatzea eragotziko zaizunik.
Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

Edozein bidetatik harremanetan jartzea, baita 
posta elektronikoz edo antzeko komunikazio elektroniko bidez, 
lehendik kontratatutakoen antzeko Naturgyren produktu edo zerbitzuei buruzko jakinarazpen komertzialak bidaltzeko.

Naturgyk bere bezeroei beste produktu edo zerbitzu batzuk eskaintzeko duen interes legitimoa.
Eta jakinarazpen hori posta elektronikoz edo beste komunikabide elektroniko baliokideren baten bidez egiten bada, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 21.2 artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio. Lege horren arabera, Naturgyk ez du zure baimena lortu beharrik jakinarazpen horiek bidaltzeko.
Naturgyren eta zure arteko kontratu-harremana dela eta, Naturgyk uste du horrelako merkataritza-komunikazioak jasotzeko arrazoizko itxaropena duzula.

Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:
(i) Naturgy eta zure arteko kontratu-harremana bukatzea.
(ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Jakinarazpen komertzial horiek helarazteko, Naturgyk zure identifikazio eta harremanetarako datuak erabiliko ditu.
Halaber, Naturgyk aurreko atalean deskribatutako oinarrizko profila erabili ahal izango du merkataritza-komunikazio horien edukia definitzeko.
Naturgyk jakinarazpen horiek baliabide elektronikoen bidez bidaltzen dizkizunean, horietako bakoitzean aukera emango dizu jasotzeari utzi nahi diozula adierazteko.
Nolanahi ere, zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. 

Ez ordaintzeak eta zorren kobrantza kudeatzea (ordaintzen ez baduzu).

Naturgyk interes legitimoa du bere kontratu-eskubideak errespetatuko direla bermatzeko bideak bilatzeko eta, hartara, zor zaizkion zenbatekoak kobratzeko.

Uste dugu edozein bezerok arrazoizko itxaropena duela Naturgyri kontratatu dizkion produktu edo zerbitzuengatik zor dituen zenbatekoak erreklamatzeko.

Diruzko betebeharrak ez betetzeari buruzko datuak ASNEF kreditu-informazioko sistemari (EQUIFAX IBERICA SL enpresak kudeatzen du) edo behar bezala jakinaraziko zaion beste edozeini jakinarazi ahal izango zaizkio. Hori Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.
Halaber, Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Naturgyk xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako xederako beharrezkoak diren bitartean.
Ordaintzen ez baduzu, Naturgyk kreditu-informazioko sisteman datuak mantenduko ditu ez-betetzeak irauten duen bitartean soilik, eta gehienez ere bost urteko epean, diruzko betebeharra amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Kreditu-informazioko sistemei datuak jakinarazteari dagokionez, jakinarazten dizugu, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 20. artikuluan eta 2016/679 EB Erregelamenduaren (DBEO) 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, Naturgyk eta aipatutako kreditu-informazioko sistema kudeatzen duen erakundeak, tratamenduaren arduradun diren aldetik, hitzarmen bat sinatu dutela. Akordio horren funtsezko alderdiak zure eskura dituzu; horiei buruzko informazioa Datuak Babesteko ordezkariari eskatu besterik ez duzu egin behar, pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez.

Zurekin harremanetan jartzea merkatu-azterketak egiteko.

Naturgyk interes legitimoa du herritarrek oro har energiaren sektoreari buruz duten pertzepzioa ezagutzeko, bai eta Naturgyren eta haren produktu eta zerbitzuen irudia ezagutzeko ere, eta, bereziki, haren interesak eta beharrak ezagutzeko.
Naturgyk uste du kontsultatutako pertsonek, Naturgyren bezero direnez, adierazitako alderdiei buruz galderak jasotzeko arrazoizko itxaropena dutela.

Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:
(i) Naturgy eta zure arteko kontratu-harremana bukatzea.
(ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Merkatu-azterketa bat da Naturgyk egindako ikerketa bat, non, besteak beste, bezeroei galderak egiten dizkien, energiaren merkatuaren edo bertan dauden edo eskatzen diren produktu eta zerbitzuen alderdi desberdinei buruz zer iritzi duten jakiteko, eta, hala, lortzen diren emaitzen arabera, merkatu horretan jarduteko moduari buruzko erabakiak hartu ahal izateko.
Merkatu-azterketetan lortutako informazioa modu agregatuan aztertzen da; beraz, zuk emandako informazioa anonimo bihurtuko da eta ezingo da zurekin zuzenean lotu.
Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

Naturgyko Bezeroen Eremuko erabiltzailearen erregistroa kudeatzea (zuk eskatu duzunean); hala, eremu horretara sartu ahal izango zara, eta eskaintzen dituen funtzionalitateak erabili ahal izango dituzu.

Naturgyko Bezeroen Gunean erabiltzaile gisa erregistratzea eskatzean zuk emandako baimena.

Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Naturgyk helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, Naturgyren Bezeroen Guneko erabiltzailea zaren bitartean.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Erregistratzeko inprimakian nahitaezkotzat jotzen diren datuak beharrezkoak dira erabiltzailearen erregistroa behar bezala kudeatzeko; beraz, ez badituzu ematen, ezingo duzu erregistratu.
Naturgyk Bezeroen Gunean erregistratzeko prozesuan zuk emandako datuak besterik ez ditu erabiliko horretarako.
Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.
Baimen hori ezeztatzen baduzu Naturgyko Bezeroen Eremuko erabiltzaile izateari utziko diozu, eta beraz, ezingo duzu eremu horretan sartu eta eskaintzen dituen funtzionalitateak erabili.


 
C. BESTE TRATAMENDU BATZUK 

Zure datu pertsonalak ondoren deskribatuko diren helburuetarako tratatu ahal izango ditu Naturgyk, eta horietako batzuk soil-soilik zuk baimena eman baduzu erabiliko dira. Baimen hori, normalean, Naturgyri eskaera edo kontsulta bat egitean edo Naturgyrekin kontratatzeko unean eskatu zaizu, horretarako gaitutako kanalen baten bidez. Tratamendu horiek, dagokionaren arabera, Naturgyren produktu edo zerbitzu bat kontratatu aurreko fasean egin daitezke, edo, bestela, bezero bihurtu ondoren.

 

TRATAMENDUAREN HELBURUA

OINARRI JURIDIKOA

HARTZAILEAK

GORDETZEKO EPEA

OHARRAK

Zurekin harremanetan jartzea jasotako zerbitzuarekin edo kontratatutako produktuarekin duzun gogobetetze-maila ezagutzeko eta, hala, zerbitzuaren kalitatea ebaluatzeko. 
Horrek barne hartzen du bezero zaren aldetik baja zergatik eman duzun jakiteko deia edo jakinarazpena, Naturgyrekin duzun kontratu-harremana etetea erabakitzen baduzu.

Naturgyk interes legitimoa du eskainitako produktuen eta emandako zerbitzuen kalitatea ebaluatzeko, bai Naturgyren eskutik zuzenean, bai produktu eta zerbitzu horiek emateko lankidetzan aritzen diren kolaboratzaileen edo hirugarrenen eskutik ere, funtsezkoak baitira kalitate-estandar egokiak bermatzeko.
Naturgyren produktu edo zerbitzu bat erabiltzean, uste dugu horri buruz kontsultak jasotzeko arrazoizko itxaropena duzula.

Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Naturgyk helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte:
(i) Deskribatutako helburua bete arte (bezeroa ez bazara).
(iI) Naturgyren eta zure arteko kontratu-harremana bukatu arte, edo zuk aurka egiteko eskubidea erabili arte, lehen gertatzen dena (bezeroa bazara).
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Inkesta horri erantzutea borondatezkoa izango da beti.
Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

Edozein bidetatik harremanetan jartzea, baita 
bitarteko elektronikoen bidez ere, Naturgyren produktu edo zerbitzuei buruzko edo Naturgyrekin lankidetzan aritzen diren hirugarren kolaboratzaileei buruzko merkataritza-jakinarazpenak helarazteko.

Zuk emandako baimena.

Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Naturgyk xede horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, emandako baimena ezeztatzen duzun arte edo xede horretarako zure datuen tratamenduaren aurka egiten duzun arte.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Zure datuak helburu horrekin bakarrik tratatuko dira aldez aurretik zure baimena eman baduzu. Baimen hori eskatuko zaizu, normalean, eskaera edo gestioren bat egiteko Naturgyra deitzen duzunean, edo produktu edo zerbitzu bat kontratatzen duzunean.
Naturgyk bidalitako jakinarazpen komertzial horiek Naturgyren edozein produktu eta zerbitzuri buruzkoak izan daitezke, baita Naturgyk lankidetza-hitzarmenak dituen beste sozietate batzuen produktu eta zerbitzuei buruzkoak ere, esteka honetan zerrendatuta dauden jarduera-sektoreetakoak: www.naturgy.es/sectores.
Jakinarazpen komertzial horiek helarazteko, Naturgyk zure identifikazio eta harremanetarako datuak erabiliko ditu, zuk emandakoak hain zuzen.
Naturgyk jakinarazpen horiek baliabide elektronikoen bidez bidaltzen dizkizunean, horietako bakoitzean aukera emango dizu jasotzeari utzi nahi diozula adierazteko.
Nolanahi ere, zure baimena ezeztatzeko edo zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

Zure datu pertsonalak Naturgy taldeko enpresei eta lankidetza-hitzarmenak ditugun beste erakunde batzuei jakinaraztea, haien produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak bidal diezazkizuten, baita baliabide elektronikoen bidez ere.

Zuk emandako baimena.

Zure datu pertsonalak Naturgy taldeko sozietateei eta “Oharrak” zutabean deskribatutako jarduera-sektoreetako beste erakunde batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.
Halaber, Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Naturgyk xede horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, emandako baimena ezeztatzen duzun arte edo xede horretarako zure datuen tratamenduaren aurka egiten duzun arte.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Zure datuak helburu horrekin bakarrik tratatuko dira aldez aurretik zure baimena eman baduzu. Baimen hori eskatuko zaizu, normalean, eskaera edo gestioren bat egiteko Naturgyra deitzen duzunean, edo produktu edo zerbitzu bat kontratatzen duzunean.
Naturgyk zure identifikazio eta harremanetarako datuak, kontratatutako produktu eta zerbitzuei buruzkoak, ezaugarri pertsonal (adibidez, jaiotze-data, generoa, nazionalitatea, hizkuntza) eta inguruabar sozialei buruzkoak (adibidez, etxebizitzaren edo lokalaren ezaugarriak) jakinarazi ahal izango dizkie Naturgy taldeko sozietateei eta lankidetza-hitzarmenak dituzten beste erakunde batzuei, lotura honetan zerrendatuta dauden jarduera-sektoreetakoak direnak: www.naturgy.es/sectores
Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu.

Datu pertsonalenbabesaren arloko norbanakoen eskubideak erabiltzeko aurkeztu dituzun eskaerak kudeatzea

2016/679 (EB) Erregelamenduak (DBLO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak tratamenduaren erantzuleari ezarritako legezko betebeharra betetzea.

Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Naturgyk xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako xederako beharrezkoak diren bitartean.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Jakinarazpen komertzial horiek helarazteko, Naturgyk zure identifikazio eta harremanetarako datuak erabiliko ditu.
Halaber, Naturgyk aurreko atalean deskribatutako oinarrizko profila erabili ahal izango du merkataritza-komunikazio horien edukia definitzeko.
Naturgyk jakinarazpen horiek baliabide elektronikoen bidez bidaltzen dizkizunean, horietako bakoitzean aukera emango dizu jasotzeari utzi nahi diozula adierazteko.
Nolanahi ere, zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. 

Naturgyri aplika dakiokeen araudiak ezarritako legezko betebeharrak betetzea.

Naturgyri aplika dakiokeen legezko betebehar bat betetzea.

Naturgy legez behartuta dagoen hirugarrenei jakinaraziko dizkie zure datu pertsonalak. 
Halaber, Naturgyren zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datuak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko.

Naturgyk xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako xederako beharrezkoak diren bitartean.
Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke.

Batzuetan, Naturgyk zure datu pertsonalak tratatu behar ditu, normalean hirugarren bati jakinarazita, aplika dakiokeen legezko betebehar bat betetzeko. 

Hona hemen energiaren sektoreko araudiaren ondorio diren kasu nabarmengarrienak:
- Eskualdeko enpresa banatzaileari eta/edo erakunde publiko eskudunari datuak jakinaraztea, pobrezia energetikoari, kontsumitzaile ahulari, bonu sozialari eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzailea babesteko beste neurri batzuei buruzko neurriak har daitezen:

  • Sektore Elektrikoko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 46.1.r) artikulua.

  • Urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuaren 6.4, 19.3 eta 21. artikuluak, kontsumitzaile ahularen figura, bonu soziala eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileak babesteko beste neurri batzuk arautzen dituena.

  • 6.4. artikulua 24/2105 Legea, uztailaren 29koa, etxebizitzaren eta energia-pobreziaren esparruko larrialdiei aurre egiteko presako neurriei buruzkoa (Kataluniako Lege autonomikoa).

  • Abenduaren 23ko 4/2016 Legearen 9. xedapen gehigarria, etxebizitza-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonen etxebizitza-eskubidea babesteko neurriei buruzkoa (Kataluniako Lege autonomikoa)

- Datuak jakinaraztea gasa edo elektrizitatea banatzen duten konpainiei, edo Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, baldin eta hala ezartzen badu gas- eta elektrizitate-sareetarako sarbide-prozesuak, alta-prozesuak, baja-prozesuak, hornitzaileen aldaketa-prozesuak, kontsumoen fakturazio-prozesuak eta Naturgyren jardueraren berezkoak diren beste prozesu batzuk erregulatzen dituen araudiak. Prozesu horiek erabat araututa daude, eta araudiak agintzen duenaren arabera gauzatu behar dira, batez ere Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak eta horiek garatzen dituen gainerako araudi osagarrian ezarritakoaren arabera. 

Horrez gain, Naturgyk legezko betebeharra du agintaritza judizial edo administratibo eskudunak eta Segurtasun Kidego eta Indarrek eskatzen dizkioten datu pertsonalak jakinarazteko. Adibidez, araudi honen ondoriozkoak:

 - Maiatzaren 26ko 7/2021 Lege Organikoaren 7. artikulua, datu pertsonalak babesteari buruzkoa, arau-hauste penalak prebenitu, detektatu, ikertu eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatuko direnak.
 - Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 18. artikulua, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.


III. NAZIOARTEKO DATU-TRANSFERENTZIAK.

Datuak adierazitako helburuetarako tratatzeko Europako Esparru Ekonomikotik (“EEE”) kanpo transferitu behar badira, transferentzia horietarako oinarritzat hartuko dira EEEtik kanpo kokatutako konpainia horiekin nazioarteko transferentzietarako Europako Batzordeak hartutako datuen babeserako klausula-motak sinatzea, edo, bestela, araudi aplikagarrian aurreikusitako beste berme egokiren bat hartuko da. Aurreko ataleko “Hartzaileak” zutabean, informazio zehatzagoa aurki dezakezu horrelako transferentziak egiten diren kasuetan.


IV. DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA

Naturgyk Datuak Babesteko ordezkari bat izendatu du. Hauek dira berarekin harremanetan jartzeko datuak:
- Posta-helbidea: Av. América, 38, C.P. 28028, Madril
- Helbide elektronikoa: dpd-dpo@naturgy.com


V. DATU PERTSONALEN GAINEKO ESKUBIDEAK

Legez dagozkizun eta, bidezkoa denean, erabil ditzakezun eskubideak honako hauek dira:

 

ESKUBIDEAEDUKIA

Eskuratzea

Naturgyk tratatzen dituen zure datu pertsonalak kontsultatu ahal izango dituzu.

Zuzenketa

Zure datu pertsonalak aldatu ahal izango dituzu, okerrak edo osatu gabeak badira.

Ezabatzea

Zure datu pertsonalak ezabatzea eska dezakezu.

Aurka egitea

Zure datu pertsonalak interes legitimoaren arabera ez tratatzeko eskatu ahalko duzu. Orobat, zure datu pertsonalak zuzeneko marketin-xedeetarako tratatzearen aurka ere egin dezakezu, baita profilak egitearen kontra ere, zuzeneko marketin horrekin zerikusia duen heinean.

Tratamendua mugatzea

Zure datuen tratamendua mugatzea eska dezakezu:

 - Datuen zehaztasunaren aurka egitea egiaztatzen den bitartean.
 - Tratamendua legez kontrakoa denean, baina zure datuak ezabatzearen aurka egiten duzunean eta erabilera mugatzea eskatzen duzunean.
 - Naturgyk zure datuak tratatu behar ez dituenean, baina erreklamazioak egiteko edo defendatzeko behar dituzunean.
 - Interes publikoko misio bat betetzeko edo interes legitimoa betetzeko zure datuen tratamenduari aurka egin diozunean, tratamendurako arrazoi legitimoak zure datuen gainetik dauden egiaztatzen den bitartean.

Automatizatuak ez diren erabakiak

Datuen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakiak zugan aplikagarri ez izatea eska dezakezu.

Baimena kentzea

Edozein unetan kendu ahal izango duzu, atzeraeraginik gabe, zure datuak helburu jakin baterako tratatzeko aldez aurretik eman duzun baimena.

Eramangarritasuna

Eman dizkiguzun datu pertsonalak formatu elektronikoan jaso ahal izango dituzu, eta beste entitate batera bidali ahalko dira ere bai.

 

Eskubide horiek bide hauen bidez erabili ahal izango ditu:

- Helbide elektronikoa: clientesarco@naturgy.com
- Posta-helbidea: Nori: Derechos LOPD Cliente, Plaça del Gas 1, 08003 Bartzelona.

“Solicitud Protección de Datos – Naturgy Recarga” (“Datuen babesa – Naturgy Recarga eskaera”) erreferentzia adierazi beharko duzu. Horiek banakako eskubideak direnez, Naturgyk zaindu behar du interesdunak edo baimendutako pertsonak erabiltzen dituela. Horretarako, egiaztatu behar duzu benetan zuk edo baimendutako pertsona batek erabiltzen dituela. Hori dela eta, Naturgyk zure identitateari buruzko zalantzarik izanez gero, informazio osagarria eskatu ahal izango dizu identitatea berresteko, hala nola zure NANaren, AIZaren, pasaportearen edo identifikatzen zaituen dokumentu baliokidearen kopia. Halaber, NANaren ordez sinadura elektronikoa erabili ahal izango duzu. Zuk baimendutako pertsona batek zure eskubideak erabiltzen baditu, baimenduaren identitatea egiaztatu eta baimena egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.
Naturgyk eskatutako informazioa hilabeteko epean igorriko du, eskaera jasotzeko datatik zenbatzen hasita. Beste bi hilabetez luza daiteke epe hori, konplexutasuna eta eskaera kopuruaren arabera. 
Zure datu pertsonalak behar bezala tratatu ez ditugula uste baduzu, Datuak Babesteko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan lehen aipatutako kanalen bidez.
Edonola ere, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalen tratamenduan datuak babesteko araudia hautsi dela uste baduzu, eskubidea duzula Kontrol Agintaritza eskudunean erreklamazioa aurkezteko (adibidez, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia - www.aepd.es).