Nola aldatu gas-merkaturatzailea?
Beste merkaturatzaile batean duzun gas-kontratua Naturgyra ekartzea erraza da. Ez dakar inolako hornidura-etenik, ez eta kosturik ere.
Egungo kontratua beste titular baten izenean badago, ez du axola; kontratatu dezakezu, titular berri batek adieraziz. Ez da ezinbestekoa, baina duela gutxi egindako faktura bat eskura baduzu, daturen bat egiaztatzen lagunduko dizu.
Jarraian, jarraitu beharreko urratsak azalduko dizkizugu.
-
1. Aukeratu zure tarifa
Aukeratu gehien interesatzen zaizun Naturgyren gas-tarifa, eta hasi kontratatzen.
-
3. Aldaketa egingo dugu
Zure eremuko banatzaileari merkaturatzailea aldatu egin dela jakinaraziko diogu.
Banatzaileak egungo komertzializatzaileari eskatuko dio zure kontratuaren baja egitea. Zuk ez duzu baja eskatu behar.
-
4. Ongi etorri Naturgyra
Kontratatzen duzunetik, bost egun igaro baino lehen aktibatzen da Naturgy kontratua.
Zure aurreko kontratua amaitu ondoren, zure energia kontratatutako tarifaren arabera fakturatzen hasiko gara (hornidura-etenik gabe).
Informazio hau lagungarria iruditu zaizu?
Mila esker zure erantzunagatik!