Barra-kodea duen dokumentu bat jaso dut. Nola ordaindu dezaket?
Oso erraza da! Barra-kodea duen ordainketa-dokumentu bat jaso baduzu , gure webgunean duzun onlineko ordainketa-formularioaren bidez ordaindu dezakezu zenbatekoa. Caixabanken online banka zerbitzuaren bidez ordainduko duzu, banketxe honen bezero izan gabe eta inolako kostu gehigarririk gabe.
Sartu online ordaintzeko formulariora eta bete eremuak jaso dituzun barra-kodedun dokumentuko datuekin. Eremuak bete ondoren, sakatu “Ordaindu”, eta Caixabanken zerbitzura sartuko zara. Han, zure banku-txartelarekin ordaindu ahal izango duzu.
Ordainketa-dokumentuan aurkituko dituzu, halaber, zein banku-erakundetara jo dezakezun dokumentuarekin ordainketa zuzenean kutxazain automatikoetan edo banku-bulegoan bertan egiteko.
Informazio hau lagungarria iruditu zaizu?
Mila esker zure erantzunagatik!