Beste merkaturatzaile batera banoa, nola eragiten die energia-bajak mantentze-zerbitzuei?
Merkaturatzailea aldatzeagatik energian baja emateak automatikoki eragingo du zerbitzuetan baja ematea, biak batera kontratatu badituzu. Hala ez bada, mantentze-zerbitzuari ez zaio bajarik emango.
Dagoeneko ez duzunez energia-fakturarik gurekin, zerbitzuak hilero kobratzen jarraituko dugu, eta kontzeptu horrekin bakarrik egingo dizugu zordunketa bat kontuan.
Indarraldia amaitzean, zure zerbitzu-kontratua automatikoki berrituko da urtero, eta 12 kuotatan kobratzen jarraituko dugu.
Hala ere, gure bezeroa izatea nahi dugu luzaroan! Gogoan izan: gure funtzionalitate guztiez gain, harremanetarako kanalak ere eskaintzen dizkizugu, behar duzunean bezeroari arretarik onena emateko.
Informazio hau lagungarria iruditu zaizu?
Mila esker zure erantzunagatik!