Zergak ez daude sartuta (BEZa/IGICa eta elektrizitatearen gaineko zerga)
Argi-prezio bera eguneko ordu guztietan, 12 hilabetez.
Orain, 3.0TD eta 6.1TD tarifetarako ere bai.
Energian espezializatutako kudeatzailea, zuretzat bakarrik. *
Argiaren prezio finkoaren tarifa
2.0 TD tarifa, potentziak ≤ 15 kW direnean
*Zergarik gabeko prezioak
Telefonoz kontratatu
Kontratatu nahi baduzu, deitu:
900 897 019Prezio bera izango duzu edozein ordutan. Ez duzu kezkatu beharko zure energia zer ordutan kontsumitzen duzun.
Erakutsitako prezioek ez dituzte zergak barne hartzen (BEZa/IGICa eta elektrizitatearen gaineko zerga).
Potentziaren epe finkoaren balioa 10 kW edo txikiagoa duten kontratuetan, % 10eko BEZa aplikatuko da, martxoaren 20ko 7/2026 Errege Lege Dekretuan ezarritako zerga-murrizketen arabera. Dekretu horrek Ekialde Hurbileko krisiari erantzuteko Plan Integrala onartzen du, eta zerga-murrizketa horiek 2026ko martxoaren 21etik 2026ko ekainaren 30era egongo dira indarrean, epea luzatzen ez bada.
10 kW-tik gorako potentzia duten kontratuetan, aplikatu beharreko BEZa % 21ekoa izango da.
Nolanahi ere, une bakoitzean indarrean dagoen araudiak ezarritako zergak aplikatuko dira.
Adierazitako prezioan, aplikatu beharreko zergen eta kontzeptu arautuen igoerak edo jaitsierak aplikatuko dira (besteak beste, sistemaren karguak, bidesariak eta kontagailuaren alokairua). Era berean, kontratu honek indarrean dirauen bitartean aplikatu beharreko kontzeptu arautu, tasa edo zerga berriak, edo egungoak ordezkatzen dituztenak, prezioari gehitu ahal izango zaizkio.
Horrez gain, hala badagokio, energia erreaktiboaren eta potentziaren gehiegikeriak fakturatuko dira. Ordu-tarteak kontratatutako sarbide-tarifaren berberak izango dira une oro.
Prezioek ez dute barne hartzen gizarte-bonuaren finantzaketa-mekanismoari lotutako kostu arautua. Kostu hori aparteko lerro batean gehituko da, "Gizarte-bonuaren finantzaketa" kontzeptuarekin.
06/11/2026 arte indarrean
Argindarraren kontratazio berrietarako balio du, 2.0TD sarbide-tarifarekin eta kontratatutako potentzia ≤ 15 kW denean.
Baldintzak kontratua hasten denetik 12 hilabetez egongo dira indarrean.
Bezeroak elektrizitate-horniduraren kontratua aldebakarrez eta aurrez amaitzen badu, lehen luzapena hasi aurretik, hornitu gabe geratzen den eta aurreikusitako energiaren kontratuaren prezioaren % 5era arteko zigorra aplikatu ahal izango zaio.
Prezio egonkorra urtebetez
Energia-terminoaren prezio finkoa urte osoan.
Online zerbitzuak
Egin zure izapide guztiak eroso Bezeroaren Gunetik.
Aholkularitza pertsonalizatua
Zure negoziorako kontratatu beharreko potentzia optimoari buruzko aholkuak emango dizkizugu.
Malgutasuna
Tarifa nahi duzunean eta kosturik gabe aldatzeko askatasuna.
Kontratatu argirako prezio gardenak emango dizun lasaitasuna.
Argiaren plan finkoa negozioetarako aukerarekin, kontsumitzen duzun energiak beti prezio bera izango du, eguneko edozein ordutan. Zure enpresak ez du kezkatu beharko energia-merkatuaren aldaketen aurrean, zure prezioa urtebetez ez baita aldatuko.
Tarifa honek malgutasuna emango dizu. Nahi duzunean alda dezakezu zure enpresaren argi-tarifa, inolako kosturik gabe.
Gainera, gure prezio finkorik onena izango duzu, eta, nahi ez baduzu, ez duzu zure negoziorako zerbitzu osagarririk kontratatu beharko.
Hasi aurretik, izan eskura energia-fakturabat.
2.0 TD tarifadun argiaren plan finkoarekin (kontratatutako potentzia ≤ 15 kW), kontsumitzen duzun energiak prezio finkoa izango du urtebetez; hala, zure enpresaren kostuak kontrolatu ahal izango dituzu. Gainera, produktu honek egonkortasuna emango dizu, energia-gastua elektrizitatearen merkatuko prezio-gorabeheren mende egon ez dadin, eta ziur egon zaitezke prezio ona izango duzula aurrez itxita.
Malgutasun handienaduen produktua da . Ondo egokitzen ez bazaizu, nahi duzunean alda dezakezu gure zorroko beste produktu batera, inolako kosturik gabe.
Erraza da! Lehenik eta behin,CUPSzenbakia behar duzu. Non aurki dezakezu? Zure fakturaren aurpegian/atzealdean agertzen da. 20 eta 22 karaktere bitarteko kode bat da, ''ES" hizkiak ditu hasieran eta zure hornidura-puntuaren instalazioa identifikatzen du. Bigarrenik, banku-datuak (kontu-zenbakia IBAN formatuan: Espainian 24 digitu ditu eta “ES” hizkiak ditu hasieran). Azkenik, izan eskura zure mugikorra, kontratua modu digitalean sinatzeko aukera emango dizun SMS bat jasoko baituzu.
Erabakia hartuta baduzu, 900 897 019 doako telefono-zenbakiaren bidez, gure webgunearen bidez edo gure edozein dendatan kontrata dezakezu (gertuen duzun denda hemen aurkituko duzu).
Oso erraza da. Deitu 900 897 019 telefono-zenbakira eta zure negoziorako potentzia egokiena zein den aholkatuko dizugu.
Alta eskatu behar baduzu eta zure negozioanargi-instalaziorik ez baduzu, sustatzaileak edo baimendutako instalatzaileak argi-alta eskatu beharko dio banatzaile elektrikoari, eraikineko obra egin ahal izateko. Obra horretan, lokal bakoitzeko banakako instalazio elektrikoak eraikiko dira, baita urrunetik neurtzeko kontagailua ere.
Izapide hori egin ondoren, alta eskatu ahal izango duzu, urrats hauetan adierazten den bezala:
HPKU eta IEZ lortzea
Instalazioak HPKU bat eta IEZ bat ditu, zure banatzaileak eta instalazioa egin zuen instalatzaileak eman diezazuketena.
Produktua/tarifa hautatzea eta hornidura kontratatzea
Aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen den Naturgyren argi-produktua, eta abiarazi kontratazioa.
Horniketa Naturgy-rekin kontratatzeko, hauek besterik ez dituzu behar:
900 897 019 doako telefono-zenbakiaren bidez, gure webgunearen bidez edo gure edozein dendatan kontrata dezakezu (gertuen duzun denda hemen aurkituko duzu).
Kontratazio-prozesuan, argindarraren mantentze-zerbitzua aukeratu ahal izango duzu.
Kontagailua jartzea
Kontratatutakoan, zure banatzailearekin harremanetan jarriko gara berriro, hornidura kontratatu dela jakinarazteko, kontagailua jar dezaten.
Argiaren hornikuntza hastea
Banatzaileak horniketa irekiko du eta kontratua Naturgyrekin aktibo geratuko da. Kontratua 10 eguneko epean aktibatuko dela aurreikusten da.
Ez, zure enpresa ez da inoiz argindarrik gabe geratuko. Naturgyn negozioetarako argindar-tarifa bat kontratatzeak zure inguruko elektrizitate-banatzailearen bidez eragiten du baja-eskaera.
Naturgyra aldatzean, Naturgyk egingo ditu izapide guztiak, eta hornidura ez da etengo; beraz, baja Naturgyn alta ematearekin lotuko da.
Dagoeneko merkaturatzaileren batekin argia baduzu, ez du inolako kosturik izango. Naturgy arduratzen da prozesu guztiaz, gure tarifez goza dezazun.
Argi-altarik ez baduzu, joan aurreko galderara: Nola eman dezaket alta argindarrean nire negozioan?