Nola egin dezaket bezeroen kudeatzaile/administratzailearen alta?
Kudeatzaileentzako/administratzaileentzako on line gune bat dugu! Ondoren, zure bezeroen kontratuak kudeatzaileentzako/administratzaileentzako Bezeroaren Eremutik kudeatzeko egin beharreko urratsak azalduko dizkizugu.
-
1. Eman izena kudeatzaile gisa
Bete ezazu formulario-orri hau gestoria/administratzaileentzako Bezeroaren Gunean finken kudeatzaile/administratzaile gisa izena eman diezazugun.
Alta horrek erabiltzaile-izena eta pasahitza emango dizkizu, bezero-kudeatzaile gisa identifikatzeko.
-
2. Sartu Bezeroen eremuan gestoria/administratzaileentzako
Kudeatzaile/administratzaile gisa erregistratu ondoren, bi mezu elektroniko jasoko dituzu:
- Lehenengo mezuan helbide elektronikoa egiaztatu behar duzu.
- Bigarrena ongietorriko mezu bat da. Haren bidez, zure erabiltzaile eta pasahitzaz baliatuta kudeatzaile/administratzaileentzako bezeroaren gunean sartu ahal izango zara.
-
3. Esleitu zure bezeroak
Esaguzu zein diren zure bezeroak eta gestoria/administratzaileentzako bezeroen eremuko zure erabiltzaileari esleitu dizkiogu, horiek ikusteko aukera izan dezazun.
Beherago ikusiko duzun galderan, zure bezeroak nola esleitu azaltzen dizugu.
-
4. Kudeatu zure bezeroen kontratuak
Sartu gestoria/administratzaileentzako bezeroen eremuan, bistaratu esleitu zaizkizun bezeroak, eta kudeatu kontratuak haien izenean.
Informazio gehiago behar izanez gero, sakatu hemen eta deskargatu gida.
Informazio hau lagungarria iruditu zaizu?
Mila esker zure erantzunagatik!