Orain, Bezeroaren Eremuan enpresako edo finka-administrazio/kudeatzaileko ordezkariaren IFZ jarrita bakarrik sartu ahal izango zara. Ordezkariaren IFZrekin sartzen zarenean, hirugarrenei baimena eman ahal izango diezu kudeaketa guztiak egiteko, dokumentazio gehigarririk erantsi behar izan gabe. Beherago nola egin azaltzen dizugu.
Bezeroen Eremura sartzeko, erregistratuta egon behar duzu aldez aurretik. Bestela, erregistra zaitez.
Zure IFZrekin Bezeroaren Eremura sartzen zarenean, ordezkari, baimendu edo kanpoko kudeatzailegisa duzun IFZri lotutako horniduren zerrenda bistaratuko da. Lotutako kontuen gainean klikatu besterik ez duzu egin behar, eta kontratu/bezero honen datuetara nabigatuko duzu.











