Ireki FAQ zerrenda

Contratos

Nola aldatu argiaren edo gasaren titularra?

Titular-aldaketa helbide baten kontratuak beste titular baten izenean jartzean datza, pertsona fisikoa zein juridikoa izan.

Garrantzitsua da kontratua energia kontsumitzen duenaren izenean egotea, ordaindu ezean titularra izango baita zorraren erantzule.

Titular-aldaketa titular berriak eskatu behar du beti, hau da, kontratua bere izenean jarri nahi duen pertsonak.

Gasari dagokionez, kontagailuaren uneko irakurketa egitea gomendatzen dizugu, aldaketa egin aurreko kontsumoa fakturatzea saihesteko. Aurreko titularraren azken irakurketa gisa erabiliko dugu (hasierakoa zuretzat, titular berri gisa).

Dagoeneko bezeroa bazara, zure kontratuaren titularra doan aldatzeko, sartu Bezeroaren Eremura eta egin klik goiko menuko Kudeaketak botoian. Gero, kudeaketari ekiteko, goitibeherako menuan, bilatu Naturgyrekin kontratatuJarri kontratua zure izenean.👉

Oraindik bezero ez bazara, gure WhatsApp-a erabil dezakezu, 24*7 erabilgarri, 699 000 699 zenbakira idatzita edo zuzenean hemen eta hautatu Kontratuak/Titular aldaketa, edo arreta-kanalen bat.

Aldaketa gauzatu aurretik, behar diren egiaztapenak egingo ditugu, eta, behar izanez gero, zurekin harremanetan jarriko gara.

Gogoan izan aldaketa hiru egun barru gauzatuko dela, gutxi gorabehera, eta hurrengo fakturan agertuko dela.

Azkenik, mesedez, eduki eskura oraingo titularraren datuak, eskatuko baitizkizugu.