Ireki FAQ zerrenda

Nola eskatu gasaren alta, instalaziorik izan gabe?

Oraindik ez baduzu gas-instalaziorik prest, hasieratik hornidura izan arte jarraitu beharreko urratsak azalduko dizkizugu.

  1. 1. Altaren hasiera

    Zure eraikinean edo etxebizitzan gas-instalaziorik ez baduzu, zure inguruko gas-banatzaileari deitu beharko diozu. Kontsultatu zurea hemen. Zure banatzaileak egin beharreko lanak aztertuko ditu eta, behar izanez gero, balorazio ekonomikoa aurkeztuko dizu.

  2. 2. Obra-lizentzia eskuratzea

    Banatzaile bera izango da kalean egin beharreko lanak egiteko lizentzia eta baimenak eskuratuko dituena.

  3. 3. Instalazioak eraikitzea

    Gas-instalatzaile baimendu bat kontratatu beharko duzu, bai zure etxebizitzaren/lokalaren barne-instalazioa egiteko (Banakako Instalazio Hartzailea - IRI), bai eraikineko eremu komunetan egin beharrekoak egiteko (Erkidegoko Instalazio Hartzailea – IRC).

    Amaitutakoan, instalatzaileak IRI instalazio-ziurtagiria eta IRC instalazio-ziurtagiria eman beharko dizkio banatzaileari, hark CUPS alta egin dezan  .

  4. 4. Eremu publikoko obrak

    Enpresa banatzailea arduratuko da eremu publikoan gasa kanalizatzeko lanez.

  5. 5. Tarifa hautatzea eta hornidura kontratatzea

    Aukeratu zure beharretara ondoen egokitzen den Naturgyren gas-tarifa, eta hasi kontratazioa.

    Horniketa Naturgy-rekin kontratatzeko, hauek besterik ez dituzu behar:

    • Titular berriaren IFZ/AIZ/pasaportea
    • Bankuko datuak zure ordainagiriak helbideratzeko
    • Hornikuntzaren helbidea
    • CUPS kodea 
    • IRI ziurtagiria 

    Kontratazio-prozesuan, gasaren mantentze-zerbitzua aukeratu ahal izango duzu.

    Ezagutu etxerako gas-tarifak

    Etxerako mantentze-zerbitzuak ezagutzear

     

  6. 6. Kontagailua jartzea

    Kontratatutakoan, zure banatzailearekin harremanetan jarriko gara berriro, hornidura kontratatu dela jakinarazteko.

    Banatzaileak instalazioa berrikusiko du eta, dena ondo badago, kontagailua jarriko du.

  7. 7. Gas-horniduraren hasiera

    Kontagailua instalatutakoan, banatzaileak horniketa irekiko du eta kontratua Naturgyrekin aktibo geratuko da.

    Kontratua 10 eguneko epean aktibatuko dela aurreikusten da.