Ireki FAQ zerrenda

Facturas

Nola kontsultatu eta ordaindu ditzaket ordaintzeke ditudan fakturak?

Erraza da! Bezeroaren Eremuan edo Naturgy Clientes aplikazioan, zure fakturen historia osora sar zaitezke menuko Fakturak ataletik. Lehenespenez, bankuko helbideratzea da fakturak ordaintzeko modua, eta ordainketen egoera-orriak erakutsiko dizkizugu. Faktura ordaindu gabe geratu bada fakturan adierazitako egunean banku-kargua egin ezin izan delako, haren egoera "ordaintzeko" izatera pasatuko da.

Ordaintzeko dauden fakturen ordainketa errazteko, hainbat aukera eskaintzen ditugu. Bezeroaren Eremutik atera gabe, on line ordaindu dezakezu, urrats hauei jarraituz:

  • Ordaindu gabeko fakturak berriak badira, Fakturak atalean sartzean agerian izango dituzu, eta Ordaintzeko zain egoeran klik eginez alda zaitezke ordainketara.
  • Antzinatasuna duten fakturak badira, erabili egoeraren araberako bilaketa-iragazkia, hautatu “ordaintzeko” aukera, eta sakatu Bilatu.
  • Hautatu ordaindu nahi dituzun fakturak, eta sakatu On line ordaindu aukera.
  • Fakturaren zenbatekoa edo hautatutako fakturen batukaria Caixabank-en ordainketa-pasabidean agertuko da, eta han jakinarazi beharko dituzu ordainketa egiteko banku-txartelaren datuak.

Gainera, beste aukera batzuk dituzu ordaintzeke dituzun fakturak ordaintzeko: 

  • WhatsApp bidez 699 000 699 zenbakira idatziz edo zuzenean  hemendik , Fakturak/Fakturaren ordainketa hautatuta.
  • Barra-kodea duen ordainketa-dokumentu bat jaso baduzu, formularioaren bidez ordain dezakezu.
  • Deitu 912 100 100 zenbakira edo 900 385 425 zenbakira, eta ordaindu zure banku-txartelarekin (Visa, MasterCard, 4B, etab.)