Ireki FAQ zerrenda

Nola eskatu gasaren alta, instalazioa dagoeneko edukita?

Oso gertu zaude! Hornidura izateko zer urrats falta zaizkizun azalduko dizugu.

  1. 1. Aukeratu zure tarifa

    Instalazioa egina dagoenez, zure beharretara gehien egokitzen den tarifa aukera dezakezu.

    Ezagutu etxerako gas-tarifak

    Ezagutu etxerako mantentze-zerbitzuak

  2. 2. Kontratatu hornidura

    Horniketa Naturgy-rekin kontratatzeko, hauek besterik ez dituzu behar:

    • Titular berriaren IFZ/AIZ/pasaportea
    • Bankuko datuak zure ordainagiriak helbideratzeko
    • Hornikuntzaren helbidea
    • CUPS kodea 
    • IRI ziurtagiria 

    Kontratazio-prozesuan, gasaren mantentze-zerbitzua aukeratu ahal izango duzu.

  3. 3. Kontagailua jartzea

    Kontratatutakoan, zure inguruko banatzailearekin harremanetan jarriko gara, hornidura kontratatu duzula jakinarazteko.

    Banatzaileak instalazioa berrikusiko du eta, dena ondo badago, kontagailua jarriko du.

  4. 4. Gas-horniduraren hasiera

    Kontagailua instalatutakoan, banatzaileak horniketa irekiko du eta kontratua Naturgyrekin aktibo geratuko da.

    Kontratua 10 eguneko epean aktibatuko dela aurreikusten da.