Ireki FAQ zerrenda

Nola eskatzen dut autokontsumoko soberakinengatiko konpentsazioa?

Erraza da, baina lehenago azalduko dizkizut soberakinen konpentsazioa eskatzeko baldintzak:

  • Zure instalazio elektrikoak autokontsumoko gisa ofizialki aitortuta egon behar du, bai zure udalak (edo zure autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak), bai, ondoren, zure banatzaile elektrikoak.  Sortze- Instalazio Elektrikoen Ziurtagiria (IEZ) eduki behar duzu, hori aitortzen duena.
  • Argi-tarifa bat izan behar duzu kontratatuta Naturgyrekin (ezin da tarifa finkoa izan). Guk Eguzki Tarifa gomendatzen dizugu, autokontsumorako ezin hobea.

Bi baldintza horiek betetzen badituzu, sakatu beheko formularioa soberakinak konpentsatzeko eskaera egiteko. Bertan, entregatu beharreko dokumentuen ereduak ere aurkituko dituzu, adibidez, konpentsazio-kontratuaren txantiloia.