Ireki FAQ zerrenda

Contratos

Zer datu behar ditut titularra aldatzeko?

Titular berri gisa eskatzen dizkizugun datuak zure kasuaren araberakoak izango dira.

Dagoeneko Naturgyren bezeroa bazara, azkarragoa izango da, eta hau besterik ez duzu beharko:

  • Egungo titularraren datuak, hau da, izen osoa, IFZ/AIZ/Pasaportea, dagokion helbidea, eta zure izenean jarri beharreko kontratua identifikatzeko erreferentzia-kodea.
  • Zure banku-kontuaren zenbakia (IBAN) fakturak helbideratzeko.

Oraindik bezero ez bazara, aurrekoez gain, zure identifikazio- eta kontaktu-datuak ere beharko dituzu.

Gasaren kasuan, kontagailuaren uneko irakurketa egitea gomendatzen dizugu, titular berriari aldaketaren aurreko kontsumoa fakturatu ez dakion.

Lehengo titularraren daturik ez baduzu, kontratua zure izenean jarri nahi duzun helbidearekin legez lotzen zaituen dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.