Ireki FAQ zerrenda

Contratos

Oraindik bezero ez banaiz, nola izan naiteke kontratu baten titular berria?

Oraindik bezero ez bazara eta kontratu baten titular berria izan nahi baduzu, hemendik lagunduko dizugu!

Erabili gure WhatsApp-a, 699 000 699 zenbakira idatzita (24/7 erabilgarri), edo, zuzenean, beheko botoia sakatuta. Hautatu Kontratuak/Titular aldaketa, eta zure izenean jarri nahi duzun kontratuaren datuak eskatuko dizkizugu, baita uneko titularraren eta titular berri gisa dituzun datuak ere.

Hiru egun barru, gutxi gorabehera, titulartasun-aldaketa egingo dugu, eta bezero gisa alta emango dizugu. Une horretatik aurrera, Bezeroaren Eremuan sartu ahal izango zara zure kontratuaren segimendua egiteko.

Aldaketa gauzatu aurretik, behar diren egiaztapenak egingo ditugu, eta, behar izanez gero, zurekin harremanetan jarriko gara.

Eskerrik asko zure konfiantzagatik, eta ongi etorri Naturgyra!