Ireki FAQ zerrenda

Contratos

Beste merkaturatzaile batera joaten banaiz, nola eskatzen dut energia-baja?

Merkaturatzailea aldatzea erabaki baduzu, zure merkaturatzaile berriak helaraziko digu, zure inguruko banatzailearen bidez, energiari baja emateko eskaera. Ez duzu gurekin harremanetan jarri beharrik. 

Merkaturatzailea aldatzean, hornidurak jarraitutasun osoa du; beraz, baja merkaturatzaile berriaren altarekin lotuko da, nahiz eta gure itxiera-faktura egun batzuk geroago iritsiko zaizun. 

Baja-egunera arte ordaintzeke daukazuna azalduko dizugu itxiera-fakturan. 

Hala ere, gure bezeroa izatea nahi dugu luzaroan! Gogoan izan: gure funtzionalitate guztiez gain, harremanetarako kanalak ere eskaintzen dizkizugu, behar duzunean bezeroari arretarik onena emateko.